Notice: Undefined index: sList_SM2 in /var/www/vhosts/elizagipuzkoa.org/httpdocs/caritas/index.php on line 8

Notice: Undefined index: query in /var/www/vhosts/elizagipuzkoa.org/httpdocs/caritas/index.php on line 9

Notice: Undefined index: nor in /var/www/vhosts/elizagipuzkoa.org/httpdocs/caritas/index.php on line 10

Notice: Undefined index: dokMota in /var/www/vhosts/elizagipuzkoa.org/httpdocs/caritas/index.php on line 11
Cáritas
 
IDATZ
euskara | castellano
 
Borondategiletza
   
     

Elizbarrutiaren
orri nagusira






 

Borondategiletza
Boluntariotzaren estatutua
Nola egin boluntario
Lan eremuak

 

"Aitortzekoak eta eskertzekoak dira oinarrizko milaka kristauek eskaintzen duten ardura eta maitasuna; baldintzarik gabeko boluntarioak dira horiek, balio izugarriko eta giza zein kristau maila handiko pertsonak, hain zuzen ere. Pertsona horiei esker gauzatzen dira, izan ere, gizarteko behartsuenen aldeko proiektuak. Ezin dugu bizitza ugaritasun hori guztia jaso; hala eta guztiz ere, badakigu Caritasen lana ezinezkoa izango litzatekeela erakundea osatzen duten hainbat pertsonaren adorerik eta elkartasun espiriturik gabe; izan ere, pertsona horiek beren laguntza eskuzabaltasunez eskaintzen dute”. Joserra Trevińo. Gotzainaren ordezkaria.

Caritasko boluntarioak pertsonak dira: gizon-emakumeak; gazteak eta nagusiak; etxeko andreak; erretiratuak; ikasleak; langileak; langabetuak... Horiek guztiek, beren “adore eta elkartasun espirituarekin” pobretuen, bakarrik daudenen, baztertuen, marjinatuen, eta behartsuen alde lanean ari dira, Parrokietako Caritasetan edo elizbarrutiko hainbat zerbitzutan.

Pertsona batzuek, borondatezko aukera hori, fede konpromisoaren ikuspegitik bizitzen dute, kristau karitatea kontzienteki eta etengabe gauzatzeko bide moduan; hain zuzen ere, karitate hori da gure fedearen oinarria. Beste batzuek, aldiz, borondatezko aukera hori elkartasuna gauzatzeko modu gisa bizitzen dute. Ekintzarako eta elkartasun konpromisorako oinarrizko motibazioa dena dela, Caritasko boluntarioek benetako elkartasun sare bat eratu nahi dute. Sare horrek gure parrokiak eta elizbarrutia antolatzeaz gain, tokian tokiko gure komunitateak, auzoak, herriak edo probintziak ere antolatu nahi ditu.

Caritasko boluntarioek beren eguneroko lanean erabiltzen duten tresna nagusia harremana da: harreman hurbila eta estua, inoren ordez jarri gabe laguntzen duena, inoren ordez jarri gabe ordezkatzen duena. Harreman horretan, aurrean dugunaren gaitasuna eta duintasuna onartzen da: pertsona horrek gure laguntza eskatzen du, eta gure zerbitzuetan artatzen dugunean, erreferentzi gune bat eskaintzen diogu.

Harreman jarduera horiek, honako ekintza zehatz hauetan gauzatzen dira: pertsona hartzea, entzutea, lagun egitea, laguntzea, informatzea eta jarraipena egitea. Hori guztia parrokietako Caritasetan eta elizbarrutiko nahiz artziprestaldeetako zerbitzuetan egiten da. Jarduera horien helburua pertsona ororen giza sustapena lortzea da, talde mesprezatuenen gizarteratzea bultzatuz.

Aurreko jarduerak, bestelako ekintzekin osatzen dira. Batetik, sentsibilizazio ekintzak egiten dira: gure ingurunean dagoen bazterketari eta kanporatzeari buruzko sentsibilizazioa; eta baloretan oinarritutako hezkuntzari buruzko sentsibilizazioa. Izan ere, gaur egun, hezkuntza mota hori alternatibo bihurtu da: elkartasuna, doakotasuna, elkarbanatzea eta bakea. Bestetik, salaketa ekintzak egiten dira, honako gai hauei buruz: bidegabeko egoerak, bete gabeko beharrak, pobrezia era berriak. Azken finean, bazterketa sortzen duten egiturazko kausei buruzko salaketa bultzatzen da.

Hori guztia formazioarekin eta espiritualtasunarekin batera egiten da. Formazioak pertsonaren Izaera, jakintasuna eta egiten dakiena hartzen ditu bere baitan. Espiritualtasuna —otoitzean eta Jainkoaren hitzaren inguruko meditazioan oinarritua—, berriz, hurbilekoa eta zaindua da; ekintzatik sortzen da, eta ekintzara bideratzen gaitu indarberriturik, lagundurik eta zentzuz beterik: Jainkoaren zioa behartsuen zioa dela sinistarazten digu.

   
 
Cáritas Guipuzcoa / Gipuzkoako Cáritas
c/ nueva 10
20001 Donostia-San Sebastián
Tel. 943 44 07 44 - Fax 943 42 48 16
E-mail: idazkari@caritasgi.org