CARITASEN ekintza pertsonan oinarritzen da, eta ez da arazo soilean geratzen. Pertsonak bere arazoa bizitzen duen moduaz arduratzen da funtsean. Prozesu horretan CARITAS ez da protagonista izango, bideratzaile baizik.
CARITAS, KONPROMISOAREN ETA ITXAROPENAREN ANIMATZAILE. ERRONKAK ETA LEHENTASUNAK.
CARITASEN ERRONKAK bost hauek dira:
1.CARITAS berritu eta sortzaile bat egitea.
2.Indarrak elkartzea.
3.Behartsua eta sufritzen duena kristau elkartearen erdigunean jarrita.
4.Konpromiso unibertsalarekin.
5.Bakearen alde lan eginik.