CARITAS GIPUZKOAK pobrezian eta baztertze egoeran dauden pertsonekin, taldeekin eta komunitateekin egingo du lan; horien artean, azkenekin egingo du lan, hau da, beste inork lanik egiten ez duenekin.
Adi egongo da pobrezia egoera berrien agerpenari, salaketak egiteko eta, elkartasun aktiboaren bidez, egoera horiek gainditzen saiatzeko.
Sinestunen eta hiritarren kontzientziak sentsibilizatu eta mugituko ditu, gure gizarteko behartsuenenganako eta baztertuenganako elkartasun handiagoa posible izan dadin.
Giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak handituko ditu, pobreziaren eta baztertzearen aurka egiteko, baita justiziaren alde lan egiteko ere.
Asistentzian oinarritutako harremana gaindituko du eta birgizarteratzerako hezkuntza prozesuak bultzatuko ditu, behartsuen partehartzetik eta protagonismotik abiatuz.
Parrokietako eta artzapezgoetako Caritasek lagunduko ditu, tokian tokiko kristau elkarteen animatzaile moduan. Talde horietan honako hau zabalduko du: karitatearen eta gizarte justiziaren espiritua; elkarbanatzea; eta pobretutako pertsona elkarte baten muina dela gogoraraztea.
Pastoral sozio karitateduna sustatuko eta lagunduko du parrokietan eta artzapez- barrutietan, behartsua erdigune bihurtuz, ekintza estiloa berrituz eta taldeak gaztetuz.
Elkartasuna eta borondatezko lana sustatuko ditu, prozesu horietan parte hartzen dutenen formazioa eta nortasuna zainduz.