Albisteak

2013-05-22

Datorren larunbatean, ekainaren 1ean, Caritas Gipuzkoako urteko Batzar Orokorra egingo da. Bertan, Espainiako Caritaseko Idazkari Nagusiak, Sebastian Morak, "Conssecuencias de la crisis en las personas y el hacer de Caritas" hitzaldia eskainiko du eta 2012ko Gipuzkoako Caritasen memoria eta kontuak aurkeztuko dituzte.

2013-05-21

Heldu den ekainaren 2an, eguneko erromesaldia egingo dute gure Elizbarrutiko etorkinek. Partehartzaileek Santutegian izango diren hainbat ekitalditan hartuko dute parte: Nazioarteko Meza, Gotzainak ospatuko duen eguneko erromesentzako Eukaristian eta Santa Bernadetten eskainiko den ikusentzunezkoaren emanaldian.

2013-05-20

Aurten ere, Donostiako Elizbarrutian, gaixoekin Lourdesera erromesaldia egingo dugu. "Lourdes, Fedearen Atea" leloa aurrean harturik, Gipuzkoako 260 gaixo eta 370 bolondresek osatutako taldeak, otoitz eta elkarkidetza egunak igaroko ditu, maiatzaren 31 eta ekainaren 3 bitartean.

2013-05-18

Maiatzaren 16an, ostegunean, On Jose Ignacio Munillak Teledonostiko "Gipuzkoa a Diario" saioan izan zen. Ordu beteko elkarrizketan zehar, esku artean dituen eta kezkatzen duten gaiez aritu zen. Elkarrizketa ikusteko sakatu ondoren topatuko duzun estekan.

2013-05-14

Heldu den larunbatean, maiatzaren 25an, Familien Topaketa ospatuko dugu Donostiako Seminarioan. Goizean hitzaldia eta Gotzainak zuzendutako Meza izango dira eta arratsaldean, "Bikotearen maitasuna eta espiritualtasuna zaindu" gaiaren inguruko mahai ingurua. Izena aldez aurretik ematea komeni da.  

2013-05-07

Elizbarrutiko udalekuak hemen daude! Presta zaitez aste ederra gozatzeko. Donostiako Elizbarrutiak antolatuta, ekainaren 30etik uztailaren 7ra egingo dira. Udalekuetan, 9 eta 12 urte arteko haurrek hartu dezakete parte. gainera, uztaileran 8tik 12ra eguneko udalekuak izango dira Donostian.

2013-05-06

Maitza eta Ekainean, Donostiako Santa Maria Basilikan, Mª Cruz Bascones Alpe lekaimearen lanak ikusi ahal izango dira.  Mariaren "Magnificat"-arekin zerikusia duten irudiak  jasotzen duten esmalteek osatzen duten erakusketa. Egunero izango da zabalik, goizez eta arratsaldez.

2013-04-30

Juan Kruz Mendizabal, orain arte Pastoraltza Bikarioa izan dena, Donostiako Elizbarrutiko Bikario Orokorra izendatu dute. Haren lekuan, Pastoraltza Bikario berria, Juan Mari Olaetxea izango da, azken hilabeteotan Apaizen Bikario lanak egin dituena. Eta Joseba Gonzalez, Bikario Nagusi izandakoak, Kuria utziko du, pastoraltza lanetan eta Bibliaren ikasketetan bete-betean murgildu ahal izateko.

2013-04-24

Elizbarrutiko 15 apaiz eta erlijiosoek Urrezko Ezteiak ospatu dituzte. Gure gotzainak ospatutako Meza Santuarekin hasi eta anaiarteko bazkariarekin amaitu zuten ospakizuna, Seminarioan. Omendutakoek opari bana jaso zuten, eguneko oroigarri. Guztiei ere, ZORIONIK BEROENAK elizbarruti osoaren izenean.

2013-04-19

Arrazoi ugari dago, arrazoi garrantzitsuak eta pixuzkoak, errenta aitorpena egiten dugunean, %0,7 Eliza Katolikoari ematea nahi dugula adierazten duen leihatila azpimarratzeko. Elizak bide honetatik eskuratzen duen dirutzari esker, milaka gaixo, behartsu eta baztertutako pertsonek, bestela izango ez luketen laguntza jasotzen dute.