GARIZUMA GARAIA HAURREKIN LANTZEKO MATERIALA

2012-02-15

Katekesian haurrak Garizumara hurbiltzeko fitxak prestatu ditu haur pastoraltzak

Gure elizbarrutiko haur pastoraltzak katekistei zuzendutako materiala prestatu du, Garizuma garaia haurrekin lantzeko lagungarri izan daitezen.

EMateriala bost fitxek osatzen dute, Garizumako aste bakoitzeko bat. Bakoitzak bere izenburua dauka: Kimatu, Ernatu, Zaindu, Konfiantza izan, Fruitua eman.


Fitxa bakoitzeko katekesian zehar egiteko hainbat aktibidate proposatzen dira: ebanjelioa entzun, Jaunaren Hitzaren inguruko gogoeta egin eta fitxan egiten diren galderei erantzun. Gainera, margotzeko marrazki bana azaltzen da.

Materiale hau katekistei zuzenduta dago bereziki, haurrekin katekesian lagungarri gisa, baina guresoentzat ere oso erabilgarria da, seme-alabei Ebanjelioa eta Garizuma garaia azaltzeko.

Era errazean eta jolasean lan egiteko aukera duzu honantxe.

FITXA IREKI

IRUDIAK