XABIERALDIRA ERROMESALDIA GAZTEEKIN

2012-02-15

Gazte Pastoraltzak irteera antolatu du, Martxoaren 2tik 4ra

Urtero, milaka eta milaka gaztek egiten dute Xabiergo gaztelurako bidea, hainbat helburu medio: ondo pasatzea, fedea besteekin batera bizitzea, Jainkoa bilatzea eta bizitza Hari eskaintzea dute helburu.


Xabierren, Xabiergo Frantzisko Santu handia jaio zen lekuan, San Inaziok Xabierri esandakoa eta hari bizitza aldatu zion esaldiaren oihartzunak entzun daitezke: "Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu?" (Mt, 16,26)

DONOSTIATIK ERROMESALDIA


Martxoaren 2an, ostiralean, arratsaldez irten eta 4an itzuliko da.

Programa: ostiralean, Donostiatik irteera eta Leyreko monastegian lo. Larunbatean, 5ean, Rocafortera abiatuko gara eta han egingo dugu lo. Igandean, martxoaren 6an, Javierrera bisitaldia eta han izango den Meza Santuan hartuko dugu parte. Milaka gazterekin bilduko gara. Arratsaldean, etxera buelta.  

Eraman beharrekoak: lo egiteko zakua, eguneroko janaria eta arropa erosoa

Prezioa: 25 Euro.
Dirua kontu korronte honetan sartu behar da: 2101-0381-02-0002602944

Izena emateko: olgaro@gazteliza.org