Albisteak
2012-08-10
Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzaindegien eta Kristau Eskolaren agiria, Erlijio ikasgaiaren egoeraz Batxilergoan, Eusko Jaurlaritzaren dekretua bertan behera uzten duen Auzitegi Gorenaren epaiaren aurrean.
2012-08-06
Caritas konfederazioa, MGH (Milurteko Garapen Helburuak), aditzera emateko eta lantzeko estrategia bat hasi da lantzen.Lan estrategia honek burutuko dituen ekintza eta ekimenen artean, internet bidezko Blog baten argitalpena dugu. Blog honen helburua MGHen berri ematea da, ekimenak aditzera eman, gogoetak eskeini eta ekintzak proposatzea; beti ere, Helburu Nagusia aintzkotzat hartuz, hau da : Gosea eta pobrezia larria errotik kentzea.
2012-08-01
Krisia ardatz izan du Donostiako Gotzainak Loiolako Basilikan ospatu duen Eukaristian. Krisi ekonomikoak hondamendian utziko dituen persona eta familia kopuruak datozen hilabeteotan gora egingo duela eta, On Jose Ignaciok ahalegin berezia eskatu du. Apaiz, Kuriako langile eta sinestunei zuzendu zaie gure Gotzaina. CARITAS-ek, krisiak gogorren jo dituenak laguntzeko irekiko duen diru-poltsara ordainsari bat edo ahal dutena emateko eskatu die.
2012-07-02
Bilbo, Donostia eta Gazteizko Elizbarrutietako Osasun Pastoraltzaren arduradunek, irailetik aurrera erregularizatugabe dauden etorkinak osasun harretarik gabe uztea proposatzen duen legea bertan behera utzea eta etorkinentzat irtenbide duina ematea eskatzen dute.
2012-06-27
Ekainaren 28tik, Xabierko Santutegiak, Paraguaiko Jesuiten Erredukzioei buruzko erakusketa ikus daiteke. Madrilen egindako Munduko Gazte Topaketan arrakasta handia jaso zuen erakusketak, maketak, argazkiak eta irudi ugari eskaintzen ditu, Jesusen Lagundiak ekindako misio lanaren inguruan.
2012-06-27
"Ekaineko lehen asteburuan, Martuteneko sei presok parte hartu genuen, boluntario gisa, Lourdesko Hospitalitateak urtero antolatzen duen gaixoen erromesaldian, Elizbarrutiko Espetxe pastoraltzak gonbidatuta.
Guretzat, egun hauetan bizitutako esperientzia gainditze pertsonal bat eta apaltasun ikasbide bat izan dira"...
2012-06-08
2.011 urtean Caritasen laguntza zuzena jaso duten gipuzkoarrak 24.619 izan dira; hau da, hau da, aurreko urtean baina 1.300 pertsona gehiago. Honek, Caritasen esanetan, krisiak bere horretan jarraitu ez ezik, okerrera egin duela adierazten du, bai krisiaren iraupenagatik eta baita gizarte laguntzen murrizketengatik ere.
2012-06-05
Elizak Etxeen Gaineko Zerga ordaindu beharraren inguruko hika mikaren inguruan eta azkenaldian Elizaren aurka hainbat taldek egin dituzten erasoen inguruko gogoeta egiten du Donostiako Gotzainak, jarraian irakur dezakegun idazkian.
2012-06-05
"Maria Bezala, Jainkoarenganako uste onez" leloari jarraituz aurtengo Lourdeseko erromesaldian parte hartu duten gaixo eta Gipuzkoako Hospitalitateko kideak, etxean dira bueltan. "Urteari aurre egiteko indarberrituta, itxaropentsu eta fedetsu" itzuli dira guztiak ere.
2012-05-31
Donostiako Santa Teresa ikastetxeak ekimen berezia antolatu du aurten Mendekoste eguna ospatzeko. Igeldotik abiatzen den Santiago Bidearen lehen etapa egin zuten, ikastetxetik hasi eta Oriora bitartean. Gozamenerako eta otoitzerako egun bikaina igaro zuten eta beste erromesekin egon eta hitzegiteko aukera ere izan zuten, Orioko aterpean egin zuten geldialdian.



