Albisteak

2012-05-17

"M15 Mugimendua" deritzonaren inguruko gogoeta egin du Donostiako Gotzainak, gizarte-protesta sortu zela urtea bete den honetan. On Jose Ingacio Munillak M15-aren argi-itzalak aztertzen ditu bere idazkian.

2012-05-17

Igandean, maiatzaren 20an, Uzturre mendira igoera izango da, Elizbarrutiko gazteek antolatuta. Hauxe da proposamena: goizean goiz irten (08:30tan), Uzturrera poliki-poliki igo, Izaskunen Meza entzun, lasai bazkaldu eta arratsaldean, buelta.

2012-05-16

Milanen, maiatzaren 30etik ekainaren 2rarte, "Familia, lana eta festa" lemapean ospatuko den Munduko Familien Topaketarekin bat eginez, Donostiako elizbarrutiak hemengo familiei zuzendutako topaketa antolatu du. Ekainaren 2an egingo dugu, elizbarrutiko Seminarioan, 17:00etatik aurrera. Izena emateko epea zabalik dago.

2012-05-16

Zuk ere parte hartu dezakezu, Donostiako Elizbarrutiko Gazte Pastoraltzak antolatu duen zineforumean. Ostiralean izango da, hilaren 18an, elizbarrutiko gazteek Alde Zaharrean duten egoitzan. "EL SHOW DE TRUMAN" pelikularen emanaldia izango da.

2012-05-14

Riberas Loiolako parrokia berrian Igandeko Meza, goizeko hamaika t´erditan ospatzen da (11.30tan) eta jaibezperetan arratsaldeko zortzietan (20:00). Bestalde, asteartean eta ostegunean ere Eukaristia izaten da arratsaldeko zazpietan eta horrez gain, otoitzaldi bereziak eta kristau meditazio taldea antolatu da. Rafael Moneok egindako elizan ikustaldi gidatuak ere antolatzen dira asteazken eta igandetan. 

2012-05-04

Familia Pastoraleko Ordezkaritzak udako kanpamentu bat antolatu du Artziniegan 9-12 urte bitarteko neska mutilentzat. Udalekua uztailaren 22tik- 29ra egingo da eta lehenengo eta azken egunetan bertara joaten diren umeen guraso eta familiekin topaketa bat izango da aldi berean.

2012-05-03

Lehenengo Jaunartzeen aurreko egunetan komunikabideek ospakizunaren prezio altuaz jardun dira behin eta berriz; gero eta garestiagoak omen dira eta familia askorentzat, gehiegizko kostua. Aldiz, Euskadiko elizbarrutiek, Jesus lehenegoz hartzeak zero euro balio duela gogorarazi nahi die gurasoei. Eta seme-alaben lehen Jaunartzea bihotzetik, zinez eta dirua xahutu gabe ospatzeko gonbitea luzatzen die.

2012-05-02

Seminarioan ospatu zituzten, Elizbarrutiko 20 apaiz eta erlijiosoen Urrezko Ezteiak. Ospakizun ekitaldiei Meza Santuarekin eman zitzaien hasiera. Euskaristia, Donostiako Gotzainak, Jose Ignacio Munillak zuzendu zuen eta eta apaizgintzan 50 urte bete dituzten guztiei, egindako lan eta ahaleginengatik eskerrak eman zizkien. Omendutako apaiz askok harekin ospatu zuten Meza Santua.

2012-04-25

Donostiako elizbarrutiak Lourdesera egingo duen erromesaldian parte hartzeko epea zabaldu du Etorkinen Pastoraltzak. Erromesaldia ekainaren 3an izango da.
Izena emateko epea, Maiatzaren 20rarte izango da zabalik.

2012-04-23

Otsailaren 22an inauguratu zutenetik, San Martin Gotzaina parrokian zabalik dagoen Guztiz Santuaren etengabeko adorazioa sinistunen topegune bihurtu da. Astero milaka lagun hurbiltzen da haraino, Guztiz Santua Adoratzera eta Jaunarekin aurrez-aurrez, bakean egotera. Gainera, arratsaldero Meza Santua ospatzen da parrokian. Eta gainera, goiz eta arratsaldetan apaizak daude, aitortzak egiteko prest.