Gau- Adorazioa

Gau- Adorazioa, gure Jainko Jauna Jesukristo adoratzeko gauez taldeka antolatzen diren kristauek osatzen dute.
Halaber, Jesusen Bihotz Eukaristikora hurbiltzen dira, gure okerrengatik eta irainengatik barkamena eskatzeko.
Gure elizbarrutian ehun urte baino gehiago dira Gau-Adorazioa hasi zenetik eta gaur egun hiriburuan eta hainbat herritan martxan dago.
Gaur-Adorazio Beila, Elizan osoaren izenean, Eukaristia erdigune duen otoitza eta adorazioa da. Bi osagarri nagusi ditu:

a) Elizara lotzen gaituen otoitz liturjikoa.
b) Bakarkako isileko otoitza, kontenplazio eukaristikoan kokatua.

Adoratzaile bakoitzak hilean behin parte hartzen du beila arruntetan eta hauxe da jardunbidea:

 

  • Aurreko bilera. 
  • Parte-hartzaileen harrera.
  • Ospakizunerako prestaketa. Zereginak banatu,...
  • Oharrak eta hainbat argibide. Aita Santuaren hileko asmoak.
  • Gogoetarako gaia. 
  • Aitortza egiteko aukera. 
  • Bezperak errezatu eta Eukaristia ospatu. 
  • Guztiz Santua ikusgai jarri eta adoratzaileak aurkeztu. 
  • Errosario Santua errezatu. 
  • Beila txandak. 
  • Irakurketak.
  • Bakarkako otoitzerako isilaldia. 
  • Laudak errezatu. 
  • Bedeinkapena eta Guztiz Santua gorde.

 

Argibide gehiago:

  • Tel. 943424798
  • adoracionss@terra.es
  • www.adoracion-nocturna.org