Episcopologio

 

Donostiako Elizbarrutiaren historia

 

Donostiako elizbarrutia, Iruñekoaren menpeko dena, Pio XII.a Aita Santuaren garaian sortua izan zen, 1950eko uztailaren 1ean argitaratu zen «Quo commodius» (1949-12-2) bulda zela medio.

Gasteizko elizbarrutitik bereizia izan zen, sortu berria zen Bilboko elizbarrutiarekin batera.

Lurraldeari dagokionez, Gipuzkoako probintzia zibila hartzen du bere baitan. Loiolako Ignazio eta Arantzazuko Ama ditu zaindari, eta gotzain-eliza, Donostiako Artzain Onarena.

Sortu zenetik 1956ko abuztuaren 11a bitartean, Burgosko eliz probintziaren zati izan zen eta data honetatik aurrera, Iruñekoarena.

Historian zehar, ertaro garaitik hasita, elizbarrutia hiru gotzain­barrutitan banatua izan zen: Baionakoa, Iruñekoa eta Kalagorrikoa. 1861eko irailaren 8an, «In celcissima» bulda bitarteko zela, Gasteizko elizbarrutia sortu zuten egungo EAEko probintziak bere baitan zituela.

Elizbarrutia 15 artziprestaldetan banatzen da, eta 216 parrokia eta 20 kultu­leku ditu.

Gaur egun, José Ignacio Munilla Aguirre jauna da Donostiako elizbarrutiko gotzain. 2010eko urtarrilaren 9an hartu zuen kargua.

Donostiako Elizbarrutiak izan dituen Gotzainak

  • Jaime FONT y ANDREU: Vich-en (Katalunia) jaio zen 1894ko urtarrilaren 23an. Apaizgintza 1916ko abenduaren 23an hartu zuen. 1944ko martxoaren 29an Zamorako Gotzain aukeratu zuten. 1944ko irailaren 10ean Gotzain sagaratu zuten. 1950eko maiatzaren 13an Donostiako Gotzain izendatu zuten eta 1950eko irailaren 3an egin zuen sarrera ofiziala. Donostian hil zen 1963ko otsailaren 13an.
  • Lorentzo BEREZIARTUA BALERDI: Bidanian (Gipuzkoa) jaio zen 1895eko otsailaren 28an. Zaragozako Gotzain Laguntzaile sagaratu zuten 1946ko abuztuaren 11n. Singüenza-Guadalajarako Gotzain izendatu zuten 1955eko abenduan. 1963ko abuztuaren 30ean Donostiako Gotzain kargua hartu zuen eta 1963ko irailaren 7an egin zuen sarrera ofiziala. Iruñean hil zen 1968ko urriaren 23an.
  • Jazinto ARGAIA GOIKOETXEA: Beran (Nafarroa) jaio zen 1903ko azaroaren 28an. Valentziako Gotzain Laguntzaile sagaratu zuten 1952ko abuztuaren 15ean. Mondoñedoko Gotzain kargua hartu zuen 1957ko urriaren 27an. Donostiako Gotzain kargua 1968ko abenduaren 10ean hartu zuen eta 1968ko abenduaren 21ean egin zuen sarrera ofiziala. 1979ko otsailaren 17an Donostiako Gotzain izateari utzi zion karguari uko egin ziolako. Valentzian hil zen 1993ko martxoaren 12an.
  • Jose Maria SETIEN ALBERRO
  • Joan Maria URIARTE GOIRIZELAIA