Biografia
Juan Maria Uriarte, Donostiako Gotzain Emeritua
Fruizen (Bizkaian) jaio zen 1933ko ekainaren 7an.
1957ko uztailaren 28an hartu zuen Apaizgintza.
Teologian lizentziatua Comillasko Eliz Unibertsitatean (1963) eta Psikologian Lovainako Unibertsitatean (1974).
Besteak beste, kargu hauek izan ditu:
- Bilboko Apaizgaitegi Txikian hezitzaile (1957-60).
- Bilboko Apaizgaitegi Nagusiko espiritu-bizitzako zuzendari (1963-70).
- Bilboko Apaizgaitegi Nagusiko erretore (1974-77).
- Marazanako Gotzain Nagusi eta Bilboko Gotzain Laguntzaile izendatua 1976ko irailaren 17an.
- Gotzain sagaratua 1976ko urriaren 11n.
- Zamorako Gotzain izendatua 1991ko urriaren 17an.
- 1993an Espainiako Gotzainen Batzarrak Apaizen Gotzain Batzordeko lehendakari aukeratu zuen.
- Kargu horretarako 1996an berriro ere aukeratua.
- 1999an Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzar Osoak Batzorde Betearazlerako aukeratua.
- Gotzainen Sinodoaren Europarako II. Batzar Nagusian hartu zuen parte, Vatikanon 1999ko irailaren 26tik urriaren 17ra, Espainiako Gotzainen Batzarrak aukeratutako kide bezala.
- Donostiako Gotzain izendatua 2000ko urtarrilaren 13an.
- Donostiako Gotzain kargua 2000ko otsailaren 27an hartu zuen.
- Donostiako Gotzain emeritu 2010eko urtarrilaren 9az geroztik.




