Hezkide Eskola

Hezkide Eskola, 1.977. urtean sorturiko Donostiako Elizbarrutiko zerbitzua da. Bere sorrera astialdi mundutik izan arren, urteak pasa ahala, behar berrietara egokitu da eta formazio mailan astialdiaz gain, susperketa soziokulturala eta boluntariotza lantzen ditu.

Hezkide EskolaBere egitekoarekin zerikusi zuzena duten hainbat zerbitzu ere baditu, besteak beste; Gizalde boluntariotzako agentzia, bere baitan dituen zerbitzu guztiekin, eskolatik lantzen diren gaietan espezializaturiko dokumentazio zentrua, taldeko elkarbizitza eta egonaldiak egiteko Larraulgo eta Altzoko aterpetxeak eta udako ekintzen kudeaketa.

Hezkide Eskolatik egiten dugun formazioa eta eskaintzen ditugun zerbitzuak, elkarte, ikastetxe, elizbarrutiko erakunde eta oro har interesa izan dezakeen edonorentzat da.

Berezko estilo eta baloreak dituen formazio eta zerbitzuak ditugu. Betidanik ezagutu dugun ikaskuntza alde batera utziaz (edukiak buruz ikasi eta azterketen bidez ikasitakoa frogatzea), esperientzia, bizipen eta pertsonen pentsamoldetik, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako formazioa eskaini nahi dugu, bai boluntarioki baita profesionalki lan egiteko prestakuntza. Dugun esperientziak gure metodologian berretsi gaitu.

Gure eskaintzaren bidez, autonomia eta garapen pertsonala, ikuspegi kritikoaren lanketa, besteengatik lan egin eta gizartearekiko konpromisoa, elkartegintza eta partehartzearen sustapena eta antzeko baloreak landu nahi ditugu.

Harremanetarrako pertsona:

Jon Elizade

HEZKIDE ESKOLA

Heriz Pasealekua 2, 20008 Donostia

Tfnoa:943 311474

zuzendaria@hezkide.org

www.hezkide.org