Donostiako Pio XII.a Erlijo Zientzietarako Goi Ikastegia
Erlijio Zientzien Goi Ikastegian, 2006-2007 ikasturtea amaituta, datorren urtekoa prest utzi du irailean ekiteko.
Ikastegiak eskaintzen dituen ikastaroak erlijioaren errealitateaz ikasi nahi duten laikoentzat dira batez ere. Eskaintza ikuspegi katolikoan egiten da elkarrizketa eta gogoeta giroan, kontuan izanik ingurune sozio-kultural ireki eta anitzean bizi garela.
Ikasketak bi mailakoak dira: unibertsitate-mailakoak, diplomatura eta lizentziatura agiriak iritsiz, eta ez-unibertsitarioa, Elizbarrutiaren aitortza iritsiz.
Datorren irailetik aurrera, ohiko ikasgaiez gain, «Asteazken Teologikoak» deritzan eskaintza egingo du Pio XII Ikastegiak. Lehen lau hilabetekoan bi gai jorratuko dira goizez ematen diren eskoletan: Bibliaren irakurketa gaur egun, Jose Luis Elorza frantziskotar irakaslearekin, eta Nazareteko Jesusengana itzultzea gaur egun berari buruz ezagutzen denaz baliatuz, Jose Antonio Pagola teologoarekin.
Pasa den ikasturtean 211 ikasle izan ziren Erlijio Zientzien Goi Ikastegian. Datorrenerako izen-emateko epea irailean zabalduko da.
Egoitza
Heriz Pasealekuia 82, Posta Kutxa. 314
20080 Donostia
Tel. 943 21 24 99
Zuzendaria: Xabier Andonegi Mendizabal
Idazkaritza: Agustín Esnaola Etxabe / Mª Carmen Urtega Egaña
Zuzendari Batzordea: Xabier Andonegi Mendizabal, Mª Carmen Urteaga Egaña, Arturo García Lucio, Mikel Iraundegi Achabal, Begoña Eguiluz Da Sasia, Luis Fernando García-Viana Cano



