Larramendi Ikastetxea

MANUEL de LARRAMENDI Ikastetxea Donostiako Antiguo auzoan dago, Heriz pasealekuko 79 eta 82-an (SEMINARIO).
580 ikasle baino gehiago ditu eta Donostia,Lasarte-Oria, Usurbil, Hernani, Andoain, Urnieta… ko400 familien hezkuntza beharrak asetzen ditu.
MANUEL de LARRAMENDI ikastetxe katolikoa da eta urte batetik gorako haurrak hezitzen ditu, Haur Hezkuntza, Lehen Mailako Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasketak eskaintzen ditu.
ZEREGINA
MANUEL de LARRAMENDI IKASTETXEA gizarte ekimeneko Elizbarrutiko gunea da, kontzertatua; ikasleekiko eta familiekiko hurbila.
Lehentasunen artean, ikasle bakoitzaren indibidualtasuna eta ezberdintasuna errespetatuzkristau eta giza balioetan oinarritutako hezkuntza eskaintzea du lehenetarikoa.
Donostialdean errotutako ikastetxea izanik, EUSKARAREN ALDEKO APOSTUA eta gure gizartean integratzearen aldeko apostua da gurea.
Ikaslearen prestaketarekin konpromezua haundia da, bai akademiko aldetik, baita giza aldetik ere. Giro helebiduna eta malgua da gurea, erronka berriei eta behar berriei irekia.
IKUSMIRA
Donostialdeko errefentziazko ikastetxea:
Kalitatezko hezkuntza, ikaslearekiko eta familiarekiko hurbiltasunean oinarrituta.
Balioetan oinarritutako hezkuntzaren lehentasuna.
Helebitasunaren aldeko apostua (euskara, gaztelera, ingelesa).
Tekonologia berrietan eta Ingurugiroaren errespetuan berritzaileak, gizarteak eskatzen duen jasangarritasunaren aldeko aldaketei irekia.
Ikastetxearen kudeaketan eta gorentasunean konprometitutako giza-taldea.
BALIOAK
ERRESPETUA,ADISKIDETASUNA,ELKARTASUNA,ESFORTZUA,ALAITASUNA.



