BOKAZIOA PASTORALTZA
Eliz Elkartearen berariazko ekintza da Bokazio Pastoraltza eta, pastoraltza orokorrarekin estu-estuan, Elizan bokazioak sortzeko, onartzeko, laguntzeko eta prestakuntza egokia emateko zeregina du.
Horretarako, baldintza hoberenak sortzen saiatzen da; hain zuzen ere, kristau bakoitzak, heldutasunez eta askatasunez, Jesusi jarraitzeko modua hautatzeko aukera izan dezan, Jainkoak bere bizitzarekiko duen borondatearen arabera.
Bokazio Pastoraltza:
• Elizaren ekintza ebanjelizatzailean du jatorria. Elizaren egitekoa Erreinuko Berri Ona gizon-emakume guztiei ematea, fedea zabaltzea eta Kristori jarraitzen diotenei beren bokazioa eta misioa deskubritzen laguntzea da.
• Jainkoak emandako aginduari erantzuten dio: «Uzta ugaria da, eta langileak gutxi».
Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara» (Mt 9,37-38).
• Elizaren testigantzatik sortua da, Eliz Elkarteko kide bakoitza bokazio proposamenaren bozeramaile delako eta izan behar duelako.
• Jainkoak bokazio guztiak sustatzen ditu (apaizena, erlijiosoena eta laikoena), guztiak baitira Herriaren aberasgarri.
• Kristau Elkarte osoaren ekintza da bere adierazpen ezberdinetan. Hori horrela, denek pentsaera bat bera izatea eskatzen du, bai eta erantzunkidetasunez aritzea eta lankidetza aktiboan jardutea ere.
• Elizaren etengabeko amatasunaren adierazpena behar du izan; Elizak, Espiritua lagun, bizitza sortzen baitu beti.
• Jainkoaren deiaren eta pertsonaren erantzunaren arteko elkarrizketa bezala hartzen du «bokazioa».
• Pastoraltza orokorrari atxikirik dagoenez, etengabe txertatu nahi du hartan.
• Gertuko bidelaguntza eta pertsonak erabat errespetatzen dituen pastoraltza eskaintzen ditu.
• «Etor zaitezte eta ikus ezazue» esperientzia bizitzeko gonbita luzatzen du.
Harremanetarako pertsona:
Mª José Moreno Marqués, mscjm
San Juan 15, behea
Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 84 90 43 // 696 98 20 37




