BIDELAGUNTZA ESKAINI BOKAZIODUN IZAN DAITEKEENARI

Bokazioa bereizteko bidea ezin dugu bakarrik egin. Konfiantza emango digun norbaiten laguntza behar dugu; gure bihotza parez pare ireki eta beti lagunduko digunaren segurtasuna ematen digun norbait behar dugu; Jainkoaren Espirituak gure barruan iradokitzen diguna erreparorik gabe esan diezaiokegun norbait,... Hau da, fedean hazteko eta heltzeko prozesuan, Jesu Kristori jarraitzeko bidean, Jainkoak pertsonarentzako duen egitasmoa ezagutzen lagunduko digun norbait behar dugu.

Horregatik, bokazioa bereizteko bide hau lagunduta eta benetako askatasun, konfiantza eta bilaketa giroan egiteko aukera eskaintzen dizugu.
Abentura honetan sartzera animatzen bazara, idatz iezaguzu hona: bokazioa@elizagipuzkoa.org
Edo deitu telefono honetara: 943 42 67 48 // 696 98 20 37
Eskerrik asko.