Bokazio aholkularitza

Zure barrua entzuten baduzu, ziur aski, zure bizitzari buruzko kezka, galdera eta zalantza ugari antzemango dituzu, esaterako: Zer izan nahi dut bizitzan?, Zer egin nahi dut bizitzan?, Norantz bideratu nahi dut?, Zer da bizitza zentzuz betetzen nauena?... Are, baliteke bokaziozko kezkaren bat izatea ere: Zertara deitzen nau Jainkoak?, Nola bizituko dut Kristori jarraitzeko bokazioa?, Apaizgintzara deitzen ote nau Jainkoak?, edo biziera erlijiosora?, edo ezkontzara?... Beharbada horiei buruz hausnartzen egon zara eta norbaitekin hitz egin nahiko zenuke. Edo, agian, ez zara ausartu zeure buruari erantzun bat ematen ere.


Hauxe da zure unea eta gunea. Hemen nahi duzuna galde dezakezu, baita erreparoa ematen dizuten edo zure lagunei, edo... esatea ausartzen ez zaren gauza horiek ere. Eta nahiago baduzu, hitzordua jarri eta lasai hitz egin dezakegu.


Ez egon kezkatan. Izan ausarta eta galdetu edo komentatu iezaguzu barruan daukazun hori.


Ez ahaztu Jainkoak bere maitasun egitasmoan parte hartzera deitzen digula. Baita zuri ere. Deskubritu ezazu zertara deitzen dizun, eta ausartu "BAI" esatera.


Bidali mezu bat esan nahi diguzunarekin helbide honetara: bokazioa@elizagipuzkoa.org
Nahiago baduzu, dei iezaguzu hona: 943 42 67 48 // 696 98 20 37
Eskerrik asko.