BOKAZIOEN ALDEKO OTOITZA

Jainko Jauna, Zuk pertsona guztiak fedean bizitzera deitzen dituzu;
eta, honen bidez, zure Herriaren partaide izatera.
Dei hau batasunerako dei bat da,
Elizaren eginkizunean eta bizitzan,
eta, ondorioz, munduaren ebanjelizazioan parte hartzeko dei bat.
Gainera, dei honi
bakoitzak erantzutea nahi izan duzu,
bokazio konkretu bat biziaz: laiko bizitza,
erlijioso bizitza edo apaiz bizitza.
Jauna, "baietza" erantzun dizutenen bizitzagatik
eskerrak ematen dizkizugu.
Gaur, gure munduan, zure testigu dira.
Jauna, jarrai gazteei deitzen,
askatasunez eta leialtasunez erantzun dezaten.
Eta, horrela, elkarrekin,
hemen, lurrean, zure Erreinua iragarri dezagun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

composicion-mediano.jpg