Fundazioak

GIZAIDE

Bazterketan erortzeko arriskua handian dauden pertsonen errekuperazioa.

99ko urtarrilean sortu zen. Bere xedea gizarte baztertzeko arrisku handia duten pertsonak, hezi, errekuperatu eta gizartetatzea da. Ildo horretan, familiaren laguntzarik gabeko Buru Gaixoentzako eguneroko etxe bat eta desegituratze pertsonal edo familiar larriak pairatzen dituzten emakumeentzako harrera pisu bat kudeatzen ditu.

IZAN

Toxikomanoak desintoxikatzeko programak

Caritasek 84ko ekainean erabaki zuen fundazio hau sortzea, drogaren eta haren desintoxikazioaren arazoei aurre egiteko. Honek bi programa jarri ditu abian, biak ondo zehaztuta:


Gizakia helburu

Drogaren menpe bizi direnen eredu bakoitzerako erantzunak finkatu ditu. Finkatze horren isla, Ohiko ibilbidearen mantentzea ( bereziki heroinomanoei zuzendua), eta nola beste substantzia batzuk hartzen dituztenei, hala bigarren mailako arazo psikotikoak dituztenei ere zuzentzen zaiena.

Norbera programa

15 eta 18 urte bitarteko garai hau modu gatazkatsuan bizi duten gazteei zuzendutako programa da. Eskola uztea, drogen kontsumoak eta beste arrisku jokaera batzuk prebenitu eta haien ardura hartzen du. Garai hori familiaren barruan garatzen denez, laguntza esparru horretara ere hedatzen da.


HURKOA

Pertsona ezgaituen eskubide eta ondasunak defendatzeko

Caritasek 1990 eko irailean abian jarria. Hauxe da programa honen xedea: ezinduta egonik, haien eskubideen defentsaz arduratzeko famili edo instituzio laguntzarik ez duten pertsona zaharrei edo ezinduei babesa ematea.

"Nuestra Señora de las Mercedes" adinekoen egoitza gestionatzen du.

SAREA

Gizarteratzean eta lan munduratzean aditua

Caritasek abiarazi zuen, 1997an, lan aukerak eskuratzeko desabantaila larrian dauden taldeak lan munduan sartzea sustatzeko eta horientzako enplegua sortzeko.