Nazioarteko lankidetza

Gure lankidetza mota

Gure lankidetzaren helburua herrien garapena sustatzea da. Elkartasuna errealitate bihurtzen dugu, emanez eta jasoz, zerbitzu-harreman baten bitartez. Eta harreman horretan, lankidetzak beharrezko mekanismoak dinamizatu eta sorrarazten ditu, garapen iraunkor eta endogenoari bide emateko, bertako herritarren parte-hartzearekin.

Gure lankidetzak tokiko bizitza eta garapena indartu nahi ditu; hemengo eta hango (Iparraldeko eta Hegoaldeko) pertsona eta komunitateen parte-hartzea eta protagonismoa erraztuz, eta asistentzialismorik eta menpetasunik ez sortzeko.

Hala, Gipuzkoako Caritasen bi zeregin nagusiak honakoak dira:

  1. SENTSIBILIZAZIOA: hau da, Hegoaldeko errealitateak Iparraldera inguratzea, egiturak eraldatzea eta salaketa profetikoa egitea; alegia auzoko, herriko, lurraldeko edo herrialdeko gertuko dimentsioan jardutea orain artean egin dugun bezala.
  2. BIDE IZATEA: Iparraldeko eta Hegoaldeko herritarren arteko elkarrekiko konpromisorako bideak irekitzea, larrialdien eta garapen proiektuen bitartez; zehazkiago, bitartekaritza lana egitea, komunitate kristauen artean. Boluntarioak pertsonen arteko harremanetarako bitartekari ere badira: han, gure presentziaren berri ematen dute; eta, hemen, haien presentziaren berri.
  • Garapen integral eta solidario baten aldeko apustua egiten dugu, pertsonen parte-hartzean eta protagonismoan oinarritua, gizakien behar guztiei erantzuteko eta gizaki guztiengana iristeko.
  •  

  • Gure Elizak gizakien behar egoera guztien berri dauka. Maitasuna eta anaitasun unibertsala bizitzeko gogoak mugarik gabeko elkartasuna iragartzea eta bideratzea exijitzen digu.

Nazioarteko lankidetza

Nazioarteko lankidetza

Nazioarteko lankidetza