Caritas-en balioak

CARITASEK bere ekintzak ebanjelioaren espirituan oinarritzen ditu. Hori honako balio hauetan zehazten da:

  • Pertsonaren balioa (bere gaitasunekin eta ahalmenekin), ekonomiaren eta pertsona beraren iraganaren gainetik.
  • Pertsonaren protagonismoa. Pertsonak berea den prozesuan parte hartzea. Pertsonaren duintasuna errespetatzea.
  • Ekintza integrala, prozesuetan oinarritutako lana.
  • Doakotasuna.
  • Kudeaketa austeritatez egitea.
  • Presentzia eta harremana. Harrera egitea eta lagun egitea. Entzutea.
  • Azkenen aldeko aukera, hau da: pertsona, talde eta komunitate mesprezatuenen aldeko aukera.
  • Erakundearenganako sinesgarritasuna eta konfiantza.
  • Herrietan eta auzoetan egotea. Deszentralizazioa.
  • Sinistunen elkarren arteko erantzukizuna. Boluntarioen ekarpena.
  • Ondareak elkarbanatzea.
  • Salaketa eta egituren eraldaketa.

ELIZBARRUTIKO CARITASEN ZUZENDARIA:  Jose Ramon Aramendi Mendizabal