Erlijioso-Erlijiosen elizbarrutiko batzordea

Gipuzkoako Bizitza Sagaratuko Institutu eta Bizitza Apostolikoko Elkarteen Elizbarrutiko Batzordea – CONFER-Gipuzkoa, Gipuzkoan dauden Elkarte Erlijiosoak ordezkatzen dituen erakundea da. Hauek, beren karisma bereziari eta Institutu bakoitzaren jarduerei leial izanik eta Elizbarrutiarekin bat eginik, Jainkoaren eta gizon-emakumeen alde beren bizia ematen dute, eta eskaintza honen testigu dira pastoralgintzaren eta ebanjelizazioaren zerbitzura.

Helburuak

Biziera sagaratua otoitz jarreran, besteekiko harrera gozoan eta entrega konprometituan suspertzea.

Biziera sagaratuaren erakunde ezberdinen arteko ezagutza eta harremanari eragitea.

Elkarrekin egindako hausnarketarako bideak eta ekintzak sustatu, onartu eta babestea, Biziera Erlijiosoan dauzkagun baliabideak bateratuz eta bideratuz.

Elizbarrutiko beste erakundeekin komunikazio eta harreman formalak izateko bideak egitea.

Topaketak, gogoeta-jardunaldiak, otoitzaldiak, kultur txangoak, kongregazioen arteko jarduerak etab. antolatzea.

Ekintzak

Batzarrak.

>

Erlijioso/a bizitzarako garrantzitsuak diren gaiei buruzko Jardunaldiak.

Otoitz-topaketak.

Biziera sagaratuaren Eguna ospatzea.

Kultur txangoak.

Proposamenak

“Misio edo eginkizun partekatua” gaiari buruzko hausnarketa-talde bat abian jartzea.

Komunitateen arteko topaketak Hitzaren irakurketa fedearen ikuspegitik egitea.

Komunitateak beharrean diren emakumeei eta gazteei irekitzea.

Antolamendua

Kontseilua 8 lagunekin osatua dago; Elizbarrutiko Bizitza Sagaratuaren karisma eta ekintza ezberdinen ordezkaritza delarik.

Harremanetarako pertsonak

Arantza Zabaleta, Mariaren Lagundikoa

aranzabal@hotmail.com

Alfontso Pei, Kaputxinoa

mailto:alfonsopei@gmail.com

Donostiako Elizbarrutia

Zabaleta, 5
20002 DONOSTIA

Telf.: 943 28 50 00