Espetxe Pastoraltza

Espetxea Pastoraltza Idazkaritzan,Gotzainarekin eta Giza-Karitatezko Idazkaritzarekin batera (Caritas, Espetxe Pastoraltza, Osasun Pastoraltza), kartzelan daudenak ebanjelizatzeko eta haiei laguntzeko karitatezko ekintzak bultzatzeko lan egiten dugu. Egoitza Martuteneko espetxean daukagu; han 300 lagun inguru dago preso.

Espetxe pastoraltzaren zeregina,  Berpiztutako Kristoren esperientzaia askatzaile du abiapuntu: Jainkoa maitatzera deitzen gaitu, hark gu lehenago maitatu gintuelako. “Horretan datza maitasunak, gakoa ez da guk Jainkoa maitatzea; aitzitik, hark gu maitatu izana baino eta haren Semea bidali zigun, gure pekatuak barkatzeko” (1Jn 4,10)

Errukian, adiskidetzean eta itxaropenean oinarritutako Pastoraltza da gurea eta espetxe arloan ere bai, Jainkoak gizakiarekiko duen maitasuna azaltzea dugu helburu. Horretarako, presoei eta haien senitartekoei laguntza izpirituala eskeintzen diegu Ebanjelioaren eta Elizako sakramentuen bitartez, baita behar materialei aurre egiteko laguntza eta zuzenbideko antolamenduaren arabera presoek dituzten eskubideak defendatzeko laguntza legala ere bai.  Hildo horretatik:

  • Jainkoaren “gupida eta barkamen amaigabearen igorle izan nahi dugu” (Benedicto XVI, 2007). Barkatu, sendatu eta konbertsioa eragiten duen Kristoren maitasunaren  iragarle izatea dugu helburu, eta horretarako presoekin otoitz egin eta Euskaristian eta sakramentuetan haien partehartzea bultzatu ohi dugu, “espetxean ematen duten denbora Jainkoarengan bizitako denbora bihurtu dadin”.
  • Preso bakoitzean, “hitzez baino, egiaren araberako ekintzez maitatzera” (1Jn 3,18),  deitzen gaituen Kristoren irudia bilatzen dugu eta era horretan delitua aldez aurretik ekiditeko lagungarri izan nahi dugu; espetxean dagoen bitartean, presoari eta haren senitartekoari laguntza materiala eta pertsonala eskeintzen diegu eta indar berezia jartzen dugu adintxikikoak, emakumezkoak, drogomenpekoak, etxerik gabekoak, etorkinak eta buruko gaixotasunak dituztenak laguntzen. Era berean, bergizarteratzea errazteko laguntza eskeintzen diegu, bidea errazteko asmoz.
  • Joan Paulo II.ak 2003an esandakoak gureak eginez, “munduak ez ditu harresiak behar, zubiak baizik”, delituak egiten dituztenak zigortu ezezik, haien bergizarteratzearen alde egiten duen eta gizakiaren oinarrizko eskubideak errespetatzen dituen justizia bilatzen dugu; biktimarentzat lagungarria den justiziaren alde; kristau elkartea kontuan hartzen duen justizia nahi dugu eta horretarako parrokietan lan egiten dugu, espetxetan dagoen marjinazioa azaltzen eta biktimen, presoen eta guztien senitartekoek duten sufrimendua agerian jartzen.

Jakin badakigu “egiarik gabeko karitatea ez dela benetako karitatea eta karitaterik gabeko egia ez da Kristoren egia” (Mons. Munilla 2010).  Hori dela eta, Jainkoaren zerbitzura jartzen gara, gizakiaren askapen osoa lortu nahi dugu, gorputzaren askapena ezezik, bihotzarena ere bai.

"Bi mila urte pasa dira Jainkoaren Semea gizon egin zenetik eta gurean bizi izan zenetik. Gaur, orduan bezala,  Kristok ekarritako salbamena eskura dugu berriz ere. Jainkoak agindutakoaren arabera, gizaki guztien ongizatea eskura dugu, baita eta bereziki, Harengandik urrunduta ere Harenganako bidearen bila dabiltzanen salbamendua eta ongizatea ere bai. Artzain Onak galdutako ardiak jarraitzen ditu etengabe eta haiek topatzen dituenean, lepoan hartuta etxera eramaten ditu. Kristok gizaki bakoitzarekin bat egitea bilatzen du, edozein egoeratan dagaoela ere!" (Joan Paulo II.aren mezua, 200ko uztailean ospatutako kartzelen Jubileuan).

Espetxe Pastoraltza

Harremanetarako:

Patxi Mugerza Ormazabal (Gotzaindegiko Ordezkaria)

Donostiako Gotzaindegia

Zabaleta, 5.
20002 Donostia

Tefno: 943 28 50 00

mailto:espetxepastoraltza@elizagipuzkoa.org

Luis Miguel Medina, CM (Espetxeko Kapelaua)

Beliz Alde, 8. 20009 Donostia

Tefno: 943 246 25 17 / 659 10 76 13 

José Luis Gorrochategui (Idazkaria eta ordezkaritzako aholkulari juridikoa)

Tfno: 676 888 130

Espetxe Pastoraltza