Etorkinak

Zer egiten dugu?

Hauxe da zerbitzu honek lortu nahi duena:

  • Arreta pastorala etorkinei eskaintzea.
  • Elizbarrutian etorkinen alde burutzen diren jarduera pastoral guztien balantzea egitea.
  • Elizbarrutian etorkinen alde burutzen diren jarduera pastoral guztien balantzea egitea.
  • Kristau espiritualtasunaren funtsezko osagarrietariko bat da Jaunaren Hitza ezagutzea eta konfiantza izatea (Bibliaren irakurketa fede ikuspegitik egiteko taldeak sustatu).
  • Etorkinen inguruko kezka pastoralei erantzun egokiagoa ematen saiatzea.
  • Informazio guztia jaso, bai parrokietakoa bai Elizako beste Instituzioetakoa.
  • Etorkin kristauei harrera egin eta laguntzea, gure parrokietako elkarteetan erabat txertatzea lortzearren.

ARGIBIDE GEHIAGO

Orain arte Elizbarrutiko Caritas izan da etorkinei, giza nahiz gizarte­-mailan, harrera eta laguntza eskaini diena. Hemendik aurrera, aipatu zerbitzu horiek osatzen saiatuko gara maila pastoralean ere laguntza eskainiz.

Gure artean jende berria izateak erronka baten aurrean kokatzen gaitu. Eta, nola egin gure kristau­-elkarteak harrera­-elkarteak izateko bidea? Horren aurrean, bultzada berri bat eman nahi zaio arlo pastoralari berariazko zerbitzu hau sortuz, eta, hala, Elizbarrutian etorkinen inguruan eta pastoraltzaren baitan, beste egitasmoekin uztarturik, egiten den guztia egoki koordinatzea da gure helburua.

Harremanetarako pertsona

Leire Atxega

Arreta Pastorala Etorkinentzat

Donostiako Gotzaindegia

Zabaleta, 5
20002 Donostia

Telf.: 943 28 50 00 / 698 68 11 95

pastoralinmigrantes@elizagipuzkoa.org