Ezkontza eta Familia
Ezkontza eta familia pastorala erlazio afektiboen barnean Ebanjelioaren esperientzia eta Kristorekin topaketa ahalbideratzera deituta dago. Horrekin batera ere, poz eta itxaropenez iragarri nahi du ezkontza eta familiaren Ebanjelioa gure gaurko gizarte honetan. Beste modu batean esanda: Jesus Berpiztua aurkeztu andregai eta senargaien, ezkonlagun eta gurasoen artean eta giza senidetasuna eraiki oinarrizko gunea den familiaren bitartez. Zeregin hau aurrera ateratzeko ezkongaien arrera, ezkontaurreko topaketak, katekesi familiarra, gurasoentzako erreferentzi taldeak, hitzaldiak eta beste hainbat ekimen areagotzen ditugu. Ea guztion artean Jesusen bizitza, heriotza eta berpiztpenean ezagutarazten zaigun Jainko Maitasun Elkartea bezalako mundu bat eraikitzen dugun.
Harremanetarako pertsona: Mikel Iraundegi Atxabal
Telefonoa: 943 28 50 00 - 645 715 360



