Helduen Idazkaritza

ElHelduen Katekesi Idazkaritza bataiaturiko helduen katekizazioaz, behar bezalako kristau-sarbidea burutu ez eta berriz hasi nahi duten, eta Jesu Kristoren iragarpen misiolaria ezagutu eta bere biziera imitatzeko interesa duten haietaz arduratzen den zerbitzua da.

Gure lana arlo ezberdinetan kokatzen da.

  • Parrokiekin lankidetzan, beren fedea berriro deskubritzen, eta sakramentuetan indarberriturik, kristau-elkartean txertatzen lagunduko dien prozesua eskaintzen zaie helduei.
    Bikoitza da egiten den eskaintza:
    • Hasierako atxikimendua esnatuko duen ekintza misiolaria, aurrekatekesi arloan.
    • Sakramentuak eta kristau-elkartea jomuga dituen sarbide kateketikoa.
  • Helduen pastoralgileentzako berariazko prestakuntza eskaintzen da, Pio XII.a Erlijio Zientzietarako Goi Ikastegiarekin lankidetzan.
  • Parrokiei laguntzen zaie bataiatu gabekoen aldeko misio-ekintzetan.

Gure zeregina, helduen katekesia sortu edota berregituratu nahi duten parrokiei dago zuzenduta. Baita honako hauen ebanjelizazioan laguntzeko eskatzen duten parrokiei ere:

  • Ezkontzako edota sendotzako sakramentua eskatzen duten heldu bataiatuei, bereziki.
  • Beren seme-alabentzat sakramenturen bat (bataioa, eukaristia) eskatzen duten gurasoei.
  • Fede-bizitza biziberritu edota areagotu nahi duten helduei.
  • Kristau katolikoak izateko interesa azaltzen duten heldu bataiatu gabekoei.

Harremanetarako pertsona

Guillermo Luco

Helduen Idazkaritza

Donostiako Gotzaindegia

C/ Zabaleta, 5
20002 Donostia

Telf.: 943 28 50 00

helduak@elizagipuzkoa.org