Irakaskuntza Ordezkaritza

Donostiako Elizbarrutiko Irakaskuntza Ordezkaritza Gotzain Ordezkariak, Aholkulari Pedagogikoak, erlijio irakasleak eta Koordinatzaile teknikoak osatzen dugu.

Irakaskuntza ordezkaritza honen helburu nagusia gure seme alaben osoko heziketan Erlijio hezkuntzak ikastetxean duen garrantziaz gizartea sentsibilizatu eta gurasoen erabakia bermatzea da.

Horretarako hainbat helburu ditugu:

LEHEN HELBURUA

Erlijio irakasleak formatu eta hornitu, heziketa teologiko, pastoral eta didaktikoez, gure elizbarrutiak horretarako dituen erakundeekin eta editorialekin elkarlanean ( Donostiako Pio XII Erlijio Zientzietarako Goi Ikastegia).

Ekintzak.

  1. Gure irakasleen FEDE heziketa indartuko dituen topaketak antolatu
  2. Irakasleen arlo profesionala sustatuko duten ikastaro eta hitzaldien emanaldiak aurkeztu, batik bat arlo teologikoan eta pedagogikoan.

BIGARREN HELBURUA

Gure Elizbarrutiko ordezkaritza eta Idazkaritza desberdinekin lankidetza bultzatzeaz gain, Kristau Eskola eta Ikasleen gurasoen federazioarekin harremanak estutu, gure arteko ekintzak bateratuak izan daitezen.

Ekintzak:

  • Haur eta gazteen ebanjelizaziorako elkarlana bultzatu.

HIRUGARREN HELBURUA

Erlijio arloa eta bere irakasleen duintasuna babestu eta indartuko dituen ekintzak aurrera eraman.

Ekintzak:

  • Eskola publikoko gure ikasleen arlo soziala argitzeko eta indartzeko gure laguntza eta solidaritatea eskeini, berauek aurrera daramatzaten ekintzetan.
  • Gipuzkoako lurralde ordezkaritzako hezkuntza ordezkariarekin lankidetzan Ikastetxeetan erlijio irakaskuntza bermatu.

LAUGARREN HELBURUA

Argitaletxe desberdinek sortzen dituzten erlijio testuak aztertu eta oniritzia emateaz gain, Erlijioarekiko datorren curriculumari buruz lehen pausoak ematen hasi, beronen egokitzapena gure autonomiarekiko finka dezagun, LOE agindu berria kontuan izanik.

Ekintzak:

  • Argitaletxe bakoitzak bidaltzen dituen ordezkariekin currículum berriaren eremuak finkatu eta egokitu.

ARDURADUNA:

Esteban Munilla Aguirre

  

Harremanetarako pertsona:

Ibon Ibarguren Etxeberria

Irakaskuntza Ordezkaritza

Gotzaindegia

Zabaleta, 5
20002 San Sebastián

Telf.: 943 28 50 00

irakaskuntza@elizagipuzkoa.org