Liturgia
Liturgi Idazkaritza, fedearen ospakizunaren zerbitzura dagoen Gotzaindegiko erakundea da. Elizbarruti osoko parrokia eta elizkizun-lekuetako arduradunei eta kristau-elkarteei liturgi gaietako heziera ematea da Idazkaritza honen zeregina, ospakizunetarako liburuak eta lagungarriak prestatzea, elizak eraberritzeko argibideak eta aholkuak ematea eta era askotako laguntza pastorala eskaintzea.
Gotzaindegiko Bikaritza Nagusiaren ardurapean betetzen du zeregin hori. Sailburua Eustasio Extezarreta Zelaia da.
Lau hauek dira nagusiki, helburu horiek betetzeko Liturgi Idazkaritzak dituen sailak eta horien zereginak:
* Kontzilioak esan zuen bezala, Liturgia, Elizaren bizitzaren gailurra eta kristau espiritualitatearen iturburu nagusia izan behar du, Kontzilioak esan bezala. Horrela izan dadin beharrezkoa da, Liturgi heziera eskaintzea, Igandeko ospakizuna zaintzea eta suspertzea lagungarriak prestatuaz, otoitz eta ospakizun berezietarako materilak eskura jartzea, arziprestalde eta pastoral barrutietako liturgi arduradunekin harremanak izatea...
Liturgi eta Sakramentu Pastoraltzaren saila da honetaz arduratzen dena.
Arduraduna: Unai Manterola Albizu.
* Elizbarrutiko parrokia eta elizkizun-lekuetan ospakizunak egiteko behar diren liturgi liburu ofizialak euskarara itzultzea eta argitaratzea, eta beste zenbait lagungarri ere prestatzea.
Liturgi Liburuen Itzulpen Argitalpenen saila da honen ardura duena, eta elizbarruti arteko taldean egiten da lan hau.
Arduraduna: Eustasio Etxezarreta Zelaia.
* Elizak eraberritu behar direnean argibideak eta aholkuak ematea eta Elizako arte-ondasunak zaintzeko adituen laguntza eskaintzea.
Eliz Artearen saila da zeregin honen ardura duena.
Arduraduna: Koldo Apestegui Cardenal.
* Liturgi ospakizunak duintasunez egiteko behar diren euskal kantu berriak eginarazi eta argitaratzea, kristau-elkarteek, eliz abesbatzek eta erlijioso-erlijiosa elkarteek eskura izan ditzaten.
Eliz Kantuen saila da honen ardura duena, eta elizbarruti arteko taldean egiten da lan hau
Arduraduna: Eustasio Etxezarreta Zelaia.



