Osasun Pastoraltza
Zer da Osasun Pastoraltza.
Donostiako elizbarrutiak onartu eta argitaratu duen Eliza Ebanjelioaren zerbitzura (1999) dokumentuko 50. eta 51. zenbakiak laburbiltzen dute zer garen. Honela diote hurrenez hurren: «Gure elizbarrutiak bere leku ebanjeliko eta ebanjelizatzailea aurkitu behar du gaurko gizartean, behartsuenekin eta erabat alde batera utziak daudenekin solidaritatea izanez, bakardadean eta bazterturik daudenei dohainezko zerbitzua eginez, babesik gabeei baldintzarik gabeko babesa eskainiz, eta ahulenei egindako zuzengabekeria eta zapalketak salatuz». «Urruti gaude Eliza pobrea eta pobreen Eliza izatetik; baina pauso zehatzak eman nahi ditugu “Eliza samariarra” izate bidean, sufritzen dutenengana hurbildu eta horientzat askatasun osoa lortzeko egin dezakeen guztia egingo duen Eliza izateko. Jesusen Espirituak behartsuengana bidaltzen gaitu.».
Eliza, Jesusen ekintza salbatzailearen luzapena da. Pertsona orok bizia, eta bizia ugari gainera, izan dezaten (Jn 10,10), Elizak, Jesusekin eta
Jesusengan hasi zen osasuntsua eta salbatzailea den ekintza ekarri nahi du mundura.
Eliza bizitzeko eraren ondorio bezala ulertzen da Osasun Pastoraltza, hau da, elkartearen bizitza adierazpen bezala, pertsona oro –bere egoera pertsonala edozein izanik ere– integratzen duena.Esperientzia horretan oinarriturik, Osasun Pastoraltzaren egitekoa ondokoa da: «elkartearen bizitza suspertzea eta arrazoi desberdinak medio, gaixotasun edo minusbaliotasunaren ondorioz bereziki, sufritzen ari direnen zerbitzura egotea.».
Honako hauek dira Osasun Pastoraltzak lantzen dituen helburuak:
- Kristau esperientziaren osasuntsua den dimentsioa berreskuratzea; fede esperientzia izatea, horrela integratzailea eta osoa den osasunaren kultura ezartzen joatea.
- Pertsona orori, gaixotasuna modu osasuntsuan bizitzen laguntzea.
- Gaixotasuna edo ta minusbaliotasuna duten pertsonek elkarteko zerbitzu eta ekintzetan, denok dugun partehartzeko aukera berdina izan dezaten, arduratsu jokatu.
Ekintza eremuak.
Parrokiak/artziprestaldeak
Gaur egun, 100 parrokiatan multzokatzen diren 700 pertsonek baino gehiago dihardute lanean Osasun Pastoraltzan. Hauek, bestalde, Donostiako elizbarrutiko 14 artziprestaldeetan daude ordezkatuta.
Talde horien egitekoak, berriz, ondokoak dira: gaixoek eta euren senideek etxeetan dituzten beharrei erantzun, gerontológico eta soziosanitairo zentroetera, eta eguneko zentroetara bisitak egin, otoitz topaketak, Gaixoaren Pazkoa eta gainerako egun garrantzitsuak antolatu, formazio topaketak eta taldeen hileroko bilerak antolatu, ...
Ordezkaritzak ondokoak egin ohi ditu:
- Gertutasuna landu taldeei etengabeko jarraipena eginez eta bertan topaketak eginez.
- Taldeek egiten dituzten proposamenak bideratu.
- Pastoralgileen heziketaz arduratu material egokiak banatuz, hitzaldiak eta topaketak antolatuz.
- Osasun Pastoraltzaren elizbarrutiko programa beraiekin prestatu.
- Osasun Pastoraltzaren elizbarrutiko programa ebaluatu ikasturte amaieran.
Ospitalak eta Gerontologiako Zentroak
- Elizak eta ospitaleak, artapen erlijiosoko zerbitzuaren bidez, laguntza erlijiosoa jasotzeko eskubidea bermatzen diete ingresatuta dauden gaixoei, bai eta hauen senideei eta zaintzaileei ere, faktore terapeutiko modura. Hala finkatu zen Egoitza Santuak eta Estatu espainiarrak 1986an sinaturiko Akordio Markoan, bai eta euskal elizbarrutiek Osakidetzarekin adostutako hitzarmenean ere (Osakidetzak eta euskal elizbarrutiek 1994an sinatu zuten “Osakidetzako ospitaleetan artapen erlijioso katolikoa emateko hitzarmena”).
- Hauxe da helburu orokorra, ekintza guztien ardatza: ospitalean ingresatuta dagoen jendeari artapen gizatiarra eta espirituala ematea (ikuspuntu erlijiosoan). Honen zeregin nagusia, pertsonari bere burua gizaki eta fededun gisa ikusten laguntzea da, bizitza espiritual hori zaintzea, esperientzia horren bidez galerei, minari edo heriotzari modu positibo eta osasungarrian aurre egiteko.
- Zerbitzu erligiosoko talde hauek apaiz, erligioso, erligiosa eta laikoz osaturik daude.
- Talde hauen zeregin nagusia batik bat, gaixoa eta bere familiarekin egotea da, elkarrekin otoitz egitea, sakramentuak ospatzea, sanitario diren beste langileekin harremanak izatea eta etikako kontutan laguntzea da. Honetaz gain ospitaleko beste zerbitzuekin harremanak eta inplikazioa zenbait kasutan izatea, eta modu berdinean elizbarrutiarekin.
- Artapen zerbitzu hauek, modu xumeagobatean badira ere, zenbait gerontologiako zentroetan ere ikusten hasiak gara.
Osasun Pastoraltza osatzen duten taldeak eta elkarteak
Ordezkaritzaren egitekoak dira Osasun Pastoraltza osatzen duten taldeen helburu eta eginkizunak bultzatzea, laguntza ematea eta, ahal den neurrian, parte hartzea.
Hona taldeak banan banan:
Donostialdeko ospitaleetako kapelauak:
- Hilero izaten dituzten bilerak koordinatu.
- Euskal Herriko elizbarrutien arteko kapelauen topaketa antolatu eta bertan parte hartu.
- Estatu mailako jardunaldietan parte hartzera bultzatu.
Osasungintzako profesionalak (Prosac):
- Bizitz Azterketaren metodologia erabiliz hileroko topaketak koordinatu.
- Elizabarrutiak antolatukotako ekintzetan partehartzera bultzatu.
Lourdesko Ospitalitatea:
- Ospitalitateko kideek parrokietako Osasun Pastoraltzako taldeetan partehartzeak duen garrantziaz jabetu.
- Elkarren arteko laguntza bultzatu.
Anaidia- Fraternidad (Gaixotasuna eta ezintasuna duten pertsonen Anaidia):
- Gaixoen eta ezinduen partehartzea bultzatu parrokiako bizitzan.
- Elkarren arteko laguntza bultzatu.
Osasun Mentala (gaixo mentalarekin eta bere inguruarekin sentsibilizatuta dauden pertsonez osatutako taldea):
- Aita Menni eta S. Juan de Dios psiquiatrikoekin ditugun harremanak zaindu.
- Gaixo mentalen elkartearekin elkarlanean, gure herrietako gaixo mentalak ezagutu eta familiarekin harremanak izaten saiatu.
Populazioa oro har
Herritarrak sentsibilizatu Gaixoaren Eguna/Gaixoaren Pazkoa bezalako kanpainak antolatuz.
Gaixoaren Pazkoa da Osasun Pastoraltzaren jarduerarik garrantzitsuenetako bat, eta hori horrela, ospakizun hau gure Elizan bizkarrezur bihurtu da osasunaren eta gaixotasunaren arloan.
Ospakizun hau izan da urteetan, gaixoaren ingurunea kristau-elkarteetara hurbiltzeko eta bere sentiberatasuna sentitzeko bitartekaria. Era berean, Ebanjelioak duen indar sendatzaileari buruzko gogoeta bultzatu nahi du.
Ospakizun honek osasun arloan dauden alderdi mesedegarriak eta itxaropentsuak ospatzeko aukera ere ematen digu. Horrez gain, azken urte hauetan gaixotasun kroniko, buruko gaixotasun eta bakardadean, sozio sanitario zentroetan ingresaturik dauden adinekoen mundura hurbildu da.
Osasun pastoraltzak, ospakizun honen bitartez, gaixoen eta ezinduen dimentsio komunitarioa eta eurek merezi duten protagonismoa bultzatu nahi ditu, Jesus sendatzailearekin topaketa sendatzailea eta terapeutikoa izatea ahalbidetzen duten hainbeste eta hainbeste lagun, talde eta elkarteren bitartez.
- Urteko Gaixoaren Kanpainaren arabera, Gaixoa eta bere inguruari buruzko hitzaldiak, seminarioak... antolatu.
- Osasun Pastoraltzak egiten duen lana ezagutzera emanaz.
- Parrokietako Pastoral Kontseiluetan parte hartuz.
Osasun Pastoraltzaren antolaketa
Helbidea: Donostiako Gotzaindegia. Zabaleta Kalea 5. 20002 Donostia.Telefonoa: 943 28 50 00
Email: osasun@elizagipuzkoa.org
Elizbarrutiko delegatua: Jose Mari Landa
Elizbarrutiko kontseilua: Arziprestalde guztietako ordekariak eta Osasun Pastoraltzaren inguruan daudeen taldeen ordezkariekin osatua.
Antiguo Apeitia Hernani Ser. Religiosos Bergara Arrasate Eibar Oarsoaldea Prosac Herrera Alza Irun-Hondarribia Santa María H. de Lourdes Ordizia San Ignacio Zumarraga Anaidia Frater Tolosa Zarautz
Koordinaketa:
- Elizbarrutiko Soziokaritatezko Arloarekin (Caritas, Espetxe Pastoraltza eta Osasun P.)
- Euskalherriko beste Delegatuekin.
Harremanak:
- Espainiako Gotzainen arteko Batzarra.
- Estatuko beste elizbarrutiekin.
- Elizako nahiz kanpoko osasungintzako elkarteekin.



