inicio

 es |  eus
Buscar productos

EBANJELIO SINOPTIKOAK. Eraketa. Erredakzioa. Teologia

Autor: B. MARCONCINI
ISBN: 84-7485-909-3
Número de páginas.: 269 páginas
Precio: 8.2 €
Uds.: 
B. Marconcini Doktorea da Teologian eta Hizkuntza Klasikoetan, irakasle eta zuzendari Florentziako Ikastetxe Teologikoan. Hainbat aldizkaritan hartu du parte eta hainbat obra argitaratu ditu Bibliako liburu desberdinez. Ebanjelioen ezagutzan pixka bat sakondu nahi izaten denean sumatzen da arnasten dituen pentsamoldea eta darabilten lengoaia gureak ez bezalakoak direla. Horregatik, beharrezkoa da ebanjelioak irakurtzeko eta beren baitan dituzten altxor handiak argitara atera daitezen giltza, sarrera-liburu bat, eskura izatea: asmo hau, hain zuzen ere, izan du gogoan ebanjelio sinoptikoei eskaini nahi izan dien liburu honen egileak. Hiru zati ditu. Lehenengoan material ebanjelikoak egin duen ibilbidea eraikitzen du: Jesusek jardun eta irakatsi zuen unetik, eta Elizaren predikuaren hamarkadak zeharkatuz, liburua agertu zen arte jasandako aldaketak aztertuz. Bigarren zatian, ikuspegi historiko, literario eta teologikotik aztertzen dira hiru idazkiak, hauetako bakoitzaren ezaugarri propioak argitan jartzen saiatuz. Hirugarrenean, zenbait gai teologiko aurkezten dira: Jainkoaren erreinua, parabolak, mirariak, nekaldia eta heriotza, piztuera.