inicio

 es |  eus
Buscar productos

ELIZAREN IRAKATSI SOZIALA

ISBN: 84-7485-921-2
Número de páginas.: 610 páginas
Precio: 14.7 €
Uds.: 
Liburu honen gehiengo partean eta metodologian, Alfonso A. Cuadrón-ek koordinaturik 1996an argitaratutako Eskuliburu laburtuaren berrargitalpena zabalagotu eta hobetu da. Argitalpen horren lan-taldea osatzen zuten J.M. Díaz, F. Fuentes eta J. Souto Salamanca-Madrilgo Campusa Unibertsitate Pontifizioko irakasleak, eta A. Cuadrón bera eta S. Escudero Comillas Unibertsitate Pontifiziokoak. Oraingo argitalpen honetan, aurrekoei beste hauek gehitu zaizkie: I. Camacho Granadako Teologi Fakultatekoa, J.R. Flecha Salamancako Unibertsitate Pontifiziokoa, Mª T. Compte Comillas Unibertsitate Pontifiziokoa, J.F. Serrano Madrilgo San Dámaso Teologi Fakultatekoa eta J.A. Rufo Salamancako Unibertsitate Pontifizioko EIS Master-koa. Argitalpen honekin Elizaren Irakatsi Soziala eskuragarri egin nahi da Unibertsitateetako eta Seminarioetako ikasleentzat, apaiz eta mugimendu apostolikoetako kideentzat eta, beste sail batzuetako ikasle izanik ere, kultura aberasteko edo eskuartean duten Elizarekiko, pastoraltzako eta apostoladutzako konpromisoa modu eraginkorragoz eta emankorragoz bizitzeko alor hau ikasi nahi dutenentzat. Asko ikusi eta sakondu baino gehiago, zientzia honen laburpen sendoa, argia, taxutua eman nahi da. Lantzerakoan, jakina, oso kontuan izan da Elizaren irakatsia (Aita santuen, Vatikanoko kongregazioen, gotzainen, Elizaren instituzioen eta erakundeen agiriak). Kapitulu bakoitzaren bukaeran, ikasleari ikuspegia zabaltzeko eta gaia sakontzeko egarria esnarazi nahiez, bibliografia labur, hautatu eta baliotsua eman da.