inicio

 es |  eus
Buscar productos

HARRERA ONEKO PARROKIA (<i>elebiduna</i>)

Autor: DONOSTIAKO ELIZBARRUTIA
ISBN: 9788495909572
Número de páginas.: 143 páginas
Precio: 11.95 €
Uds.: 
Aldaketa sakonak gertatzen ari dira egun eta, errealitate horren aurrean, funtsezkoa da hausnarketa- eta bilaketa-eremuak sortzea, pixkanaka sumatzen diren oinarrizko gako batzuen inguruan. Horietako bat kristau-elkarteari buruzkoa da: eraketa berria ari da nagusitzen eta, eredu berri horren pastoral-estiloak kutsu misiolari handiagoa du, partaidetza eta bultzada ebanjelizatzailea oinarri hartuta. Kristau-elkarte berri hori Jesusen Ebanjelioaren eta egungo gizon-emakumeen egoeraren arabera eratzeko, harreraren dimentsioa indar handiz ageri da. Harrera izateko modu bat da: Jesu Kristoren bitartez hartzen eta salbatzen gaituen Jainkoaren esperientzia orain eta hemen bizitzeko modua, hain zuzen ere. Dokumentu honetan, bi ikasturteetan zehar 10 pertsonez (parrokietako pastoralgileak edo elizbarrutiko ordezkaritzetako kideak) osatutako talde bat mintegian egin den hausnarketa- prozesua eta ibilbidea agertzen da. Taldearen ustez, gauzarik garrantzitsuena gaia lantzeko eman diren pausoen berri ematea da, azkenean honetaz ohartu baita: funtsezkoena harrera oneko parrokiak eratzeko beharra sumatzen duen kristau-talde bakoitzak «bere prozesua egitea dela» eta talde bakoitzak bere errealitatean oinarrituz egin behar duela dagokion analisia.