inicio

 es |  eus

HOMILÍA DEL DÍA DE SAN SEBASTIÁN. TEXTO VIDEO Y FOTOS

Bookmark and Share
El obispo ha presidido la Solemne Misa en la basílica de Santa María. Presencia de autoridades y cientos de donostiarras han abarrotado el templo. Al término de la Eucaristía, los niños de Euskal Billera han tocado la marcha de San Sebastián

Gotzainak Festara deitu ditu donostiarrak, baina festa egunerokoatik ihes egiteko bide moduan ez dezatela erabili eskatu du. Alderantziz, eguneroko bizitzaren, bizi-pozaren zati bezala goza dezatela esan die.

San Sebastian, gure patroiari babesa eta laguntza eskatu dio, denentzat; baita Elizbarrutiarentzat ere, bizi ditugun une zail eta mingarri hauetan batez ere.

HAUXE GURE GOTZAINAREN HOMILIA:  

Apaiz elkarmeza-emaile maiteok, donostiar bihotzekook, baita kanpotiik egun hau ospatzera etorri zaretenok; herri agintariok: izan denok ondo hartuak Santa Maria basilika honetan, erretaula nagusian hor ditugu gure zaindariak, Koruko Ama eta San Sebastian.

Badirudi, liturgi egutegiaren gainetik, donostiarron tradizioan eguberri jaiak urtarrilaren 20raino luzatuko balira bezala dela… Nabarmena da, eguneroko bizitzaren gordintasuna festagiroz gozatzea beharrezkoa gertatzen dela. Bizitza ez da borroka, ahalegina eta lana bakarik; jakin egin behar da atseden hartu eta gozatzen ere… Gozamenak ez du, ordea, bizitzari ihes egitea izan behar… sorgortzen duen ihes bide, alegia… -sarri gertatu ohi den bezala-; gozamenak geldiune izan behar du, esker oneko izatera eragiten gaituen hainbeste gauza on gozatzeko eta partekatzeko. Benedikto XVI.a gure Aita Santu emeritu maiteak esan zuen bezala: “Festak antola daitezke, baina alaitasuna ez” (VERBUM DOMINI aholku-hitz apostlikoa). Jainkoak lagun diezagula alaitasunerako egiazko arrazoiak aurkitzen, asko dira eta; bizitzan bizi ditugun probaldi eta kontraesan guztien gainetik! Norbaitek esana da itxaropena izatea eta alai egoteko arrazoiak bilatzen jakitea eskutik doazela.

Elizbarrutiko Eliza osoak bat egiten du donostiarrean jaiarekin, egun hauetan era berezian sufritzen ari garela ezkutatu gabe, baina araztuak eta garbituak garenean benetako alaitasuna egiaztatu egiten dela uste osoz sinetsiz.

San Sebastian gure zaindariak asko du guri erakusteko martiritza-espiritualitateari buruz, eta horrexen aipamena egin nahi nizueke. Asko dugu ikasteko martiriengandik, eta egun, kristau pertsegituengandik. Ez dezagun ahaztu “martiri” hitzaren jatorria “testigu” hitza dela; eta “martiritzak” “testigantza” esan nahi duela. Barkaezina litzateke fedeagatik pertsegituak direnen testigantza ez geureganatzea eta hausnartzea.

Horregatik, jakinarazi nahi dizuet guztioi, otsailaren 2tik 9ra argazki erakustaldia egongo dela Artzain Ona katedralean: munduan zehar kristauek sufritzen duten petsekuzioa biltzen duten argazkiekin. Orain dela gutxi kaleratu da, “Ayuda a la Iglesia Necesitada” izeneko elkarte pontifizioak bi urtetik behin kaleratzen duen informea, Erlijio askatasunak munduan bizi duen egoerari buruz. Infome hori Donostian aurkezteko, Erbilen (Iraken) bizi den apaiz bat gonbidatu dugu; Mosuletik eta Niniveko lautadatik atera eta orain Erbil inguruko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren kristauak zerbitzatuz bizi da Verbo Encarnado kongregazioko erlijioso hau; otsailaren 9an gurean izango da eta Katedralean bertan bere testigantza emango digu eta bere bizipena elkarbanatuko du gurekin, hango kristau pretsegituen egoera ezagutaraziz. Zuen egutegian jasotzea merezi duela uste dut. Bere bisitaldia baliagarria izatea espero dut,  Erbilen tokialdatuak dauden kristauekin lankidetza proiekturen bat gauzatzeko ere.

Baina lehen esan bezala, martiriek ez digute bere testigantza bikaina erakutsi bakarrik egiten, baizik eta oroitarazten digute badela martiritza-espiritualitate bat kristau guztiekin partekatua dena. Martiria, beste gauza askoren artean pertsona koherentea da; bizitzarko sufrimenduei ihes egiteko argudio faltsuak antolatzeko tentaldian erortzen ez dena; bere printzipioekin leial ez izatearen karga gainean jasan ezin duena; injustizia egitea edo gaizkide izatea baino lehen, injustizia jasatea nahiago duena…

“Martiritza-espiritualitate” deritzogun honi buruzko bi lan ikusi ahal izan ditugu azken asteotan. Mel Gibsonen “Hasta el último hombre” eta Scorseseren “Silencio” filmez ari naiz (lehenengoak hobeto jorratzen du gaia, bigarrenak baino, nik uste). Atentzioa ematen du gizartearen kultur adierzpen den zineak, bizitzak duen koherentzia erronka nola planteatzen duen ikusteak, martiritza-espiritualitatearen garrantzia antzemateak.

Izan ere, martiri izateko gai dena da kristau kohoerentea. Eta zer da martiri izateko gai izatea? Gure egintzek kontzientziak esaten duena adierazteko moduan bizitzea eta gure kontzientziak Jainkoari obeditzea da martiri izateako gai izatea. Martiri izateko gai izatea norbere ahultasunaz jabetzea ere bada, leial izateko erabaki sendoak graziaren eskale bihur gaitzan arte. 

Jainkoari eskatzen diot, gure zaindariaren bitartez eman diezagula martiritzarako gaitasuna! San Sebastian egun zoriontsua guztioi!

 PDF-a IKUSI