inicio

 es |  eus

TRANSFIGURACIÓN DEL SEÑOR

Bookmark and Share
6 DE AGOSTO

 

Agurra

 

       Aitaren Seme maite den Jesus Jauna izan bedi zuekin.

 

Sarrerako oharpena

 

       Jaunaren Antzaldatzearen jaia edo “Salbatore” eguna dugu gaur. Normalean astegunez izaten denez ez da hain ospatua, baina aurten, igandez gertatzean, jai-giro handiagoan festa egiteko aukera dugu.

       Bere ministeritzaren hasieran (Bataioan) eta bukaeran (gurutzean) bezala, Jesus “Jainkoaren Seme” aitortua ikusten dugu Antzaldatzearen pasartean. Pazkoan gertatuko dena nolabait aurrez agertzen du Jesusek. Bere predikazioa eta bizitza ez baitira bere “gauza”, Jainkoaren bidaliak ari duen Erreinuaren aldarrikapena baizik.

       Horixe gogoratu eta ospatzen dugu: Jesus dela gizaki berria, Jainkoaren aukeratua eta gu ere menditik jaitsi eta mundu berri bat eraikitzera deituak garela.

 

Damu otoitza

 

       Aitor ditzagun gure bekatuak, misterio santuak egoki ospatzeko.

 

  • Aitortzen diot...

 

       Erruki dakigula Jainko guztiz ahaltsua eta gure bekatuak barkaturik eraman gaitzala betiko bizitzara.

 

       Erruki, Jauna. R/. Erruki, Jauna.

       Kristo, erruki. R/. Kristo, erruki.

       Erruki, Jauna. R/. Erruki, Jauna.

 

Otoitza

 

Jainko Jauna, zure Semearen Antzaldatzean,

Moises eta Elias testigu zirela,

fedeko misterioak sendotu zenituen,

eta zure seme-alaba egingo gintuzula harrigarriro adierazi;

egizu, zure Seme maitearen hitza entzun dezagula,

Harekin zeruko zorionean parte izan dezagun.

       Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,

       Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean

       Jainko eta Errege bizi baita gizaldi eta gizaldietan.

 

Hitzaren liturgiari oharpena

       Antzaldatzea pazkoaren iragarpena dugu, han, pazkoan izango baikara benetan gizon-emakume berri. Jainkoaren Hitza horrexen agerpen dugu: profeten hitza eta Israelgo herriaren historia Mesiasek bizi eta hotsegingo zuenaren iragarpen dira.

 

Irakurgaiak: Dn 7, 9-10; 13-14; 2 Pe 1, 16-19; Mt 17, 1-9

Homiliarako argibideak

 

Jainkoaren herriaren otoitza

 

       Senideok: dei egin diezaiogun Jainko gure Aitari, bere Seme maitearen aintza agertuz nolako itxaropenera deituak gauden adierazi baitigu:

 

  • Eska dezagun Jesu Kristoren Antzaldatzea handikiro ospatzen duten Ekialdeko Elizen alde: Jaunaren aintzak argi ditzan eta poztu.

 

  • Eska dezagun Ebanjelioa ezagutzen hasi direnen alde: miresmen soiletik Kristoganako fede osora igarotzen lagunduko dien norbait aurki dezaten.

 

  • Eska dezagun gaixoen alde: Jaunak sendo dezan beraien itxaropena, bizi duten ezina Kristo bezala aintzaz aldatua izango dela sines dezaten.

 

  • Eska dezagun gure alde: kontenplaziorako gogoa eta otoitz zaletasuna areagotuz, zeruko poza lurrean gozatzen hasi gaitezen.

 

       Entzun gure otoitzak Jainko ahalguztidun eta betierekoa eta argi gaitzazu Zure graziaz, Kristo noiz agertuko zain bizi gaitezen beti. Errege bizi baita gizaldi eta gizaldietan.

 

Jaunartze ondorengo otoitza

 

Jainko Jauna, zure Semearen aintza

agertu zenuen Antzaldatze-egunean;

egizu, zure eskutik hartu dugun janari honek

zure Semearen antzeko egin gaitzala.

       Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.