inicio

 es |  eus
Buscar productos

ISRAELGO PROFETAK ETA JAKINTSUAK

Autor: J. L. ELORZA UGARTE
ISBN: 84-7485-920-4
Número de páginas.: 581 páginas
Precio: 17.5 €
Uds.: 
J. L. Elorza, frantziskotarra, Biblia ikasketak Friburgon, Jerusalemen eta Erroman eginak, Biblia irakasten jardun eta dihardu, Arantzazun, Donostiako Apaiztegian eta Pio XII.a institutoan eta Gasteizko Teologia Fakultatean. Idatzi duen liburu hau maila ertainetarako-edo idatzia delarik, Bibliara hurbildu nahi lukeen orori, fededunari nahiz gabeari, zuzendua dago. Liburu profetiko eta jakinduriazkoetara hurbiltzeko laguntza izan nahi du; haien autoreengana eta herrira. Ahalik eta testurik existentzialena eskaini nahi izan du autoreak, bizitzarekin elkarrizketan diharduena: estilo informatzailera baino gehiago interpelatzailera jo du, eskolarrera baino gehiago bizitzazkora, adierazle eta hortzera baino gehiago sarkorrera, akademikora baino gehiago iradokorrera. Hala ere nahikoa informazioa ematen du, bai alde historikotik, bai alde literariotik.