inicio

 es |  eus

JESUCRISTO REY DEL UNIVERSO

Agurra      Kristo, diren guztien Erregea, gerta dakizuela bake eta salbamen eta Haren maitasuna izan bedi zuekin. Sarrerako oharpena      Liturgi-urtearen amaieran Kristo Erregearen jaia ospatzen dugu gaur.      Urtean zehar bidea egin dugu, izateko eta bizitzeko era berriak eskaini dizkigun ibilbidea. Gaur hori guztia ospatzen dugu esker onez. Erreinua ez da amaieran bakarrik agertzen, salbamena ez da helmuga hutsa. Bidean ere Erreinuaren haziak jaso ditugu, salbamen-esperientzia egin dugu. Horrek Jesu Kristo gure bizitzaren erd...