inicio

 es |  eus
Buscar productos

OTOITZAK HERIOTZAREN INGURUAN

Autor: LITURGI IDAZKARITZA
ISBN: 978-84-95909-84-8
Número de páginas.: 171 páginas
Precio: 9.8 €
Uds.: 
Sakela-liburu honen helburua, batetik, «Heriotza giza eta kristau-ikuspegitik» (Donostia 1996) izeneko gure elizbarrutiko Argibide pastoralak eta Xedapenak gaurkotzea da. Orduz geroztik igaro diren 10 urteotan apaizen gutxitzeaz gainera, ohiko bihurtzen ari diren jokabide berriak ere nabari dira heriotzaren inguruan: beilatoki edo tanatorioak, gorpuak erraustea... Argitalpen honen asmoa, gaixotasun larriaren eta heriotzaren alorretan ebanjelizatze-lanari eragina ematea da. Bestalde, liburu honek badu beste alderdi bat: otoitzak dakartza; hasi hilzorian dagoenaren aldeko otoitzarekin eta hilerrian egingo den azken otoitzeraino. Hemen eskaintzen den zerbitzua ez da apaizari bakarrik zuzendua; parroki elkartearen izenean gaixoaren edota hildakoaren etxera, tanatoriora, hilerrira... joango den pastoralgile sekularrei ere eskainia dago. Argitalpena elebiduna da eta erraz erabil dezake edonork, baita gaixoaren edo hildakoaren etxeko norbaitek ere.