inicio

 es |  eus
Buscar productos

VATIKANOKO II. KONTZILIO EKUMENIKOA

ISBN: 84-7485-910-7
Número de páginas.: 2 páginas
Precio: 36 €
Uds.: 
Vatikanoko II. Kontzilioko dokumentuen argitalpen elebiduna (latina-euskara) jasotzen da liburu honetan. Kontzilio hau Eliza Katolikoaren gertakaririk garrantzitsuena izan da XX. mendean, gainerako erlijio kristauetan eta gizaldi osoarengan eragin aparta izan duena: hura gabe ezin ulertuzkoa izango zen Elizaren oraingo bizitza. Kontzilioa hasi zenetik (1962-65) berrogei urte bete direnean burutu den itzulpen honek Euskal Herriko elizbarrutiei zerbitzu bikaina eskainiko die. Mesede egingo dio euskarari eta kristau-kontzeptuak formulatzeko lagungarri gertatuko da; honela, biak, hizkuntza eta kristau-adierazpidea, aberastu egingo dira eta bien arteko barne-lotura sendotuko. Itzulpen honek asko lagunduko dio Elizari bere eginkizuna betetzen, Eliza Pentekostez gero hizkuntza guztietan mintzatzen baita.