PIO XII
Argitaldaria-Liburudenda
euskara | castellano
 
Gazteak
Bizi Alai Taldeak (BAT)
   
     


Jainkoaren egarriz
Otoitzean
Iritzia
Bideoak



Elizbarrutiaren Ondarea


Biblia


Eliza ebanjelioaren zerbitzura

 

Gazteak

·Gu
·Egitasmoa
·Topaketen egutegia
·Foroak
·Beste zenbait proiektu
·Bizi Alai Taldeak (BAT)
·Euskal Herriko Skautak Gipuzkoa (EEG)
·GI-ko materialak, baliabideak eta zerbitzuak
·Formazioa
·Ospakizunak
·Loturak
·Dokumentuak

 

Federazioaren aurkezpena egiterakoan ezinbestekoa da Elizbarrutiko Astialdi Eskola izendatzea: Hezkide Eskola. Bera izan baitzen Federazioaren sorrera bultzatu zuena. Duela 25 urte, begiraleak hezten eman zituen bere lehenengo urratsak. Eta horren ondorioz, ikastaro hauetan hezitako gazteek udaleku ezberdinak atera zituzten aurrera. Hala ere, eta denborak aurrera egin ahala, ekintza puntual hau urte osora luzatzea egoki ikusi zen, benetako talde sendoak sortuz eta urtean zehar ere, gaztetxoak hezten jarraituz. Beraz, Donostiako Elizbarrutiak nerabe­‑taldeak suspertzeko eta hauen fede­‑heziketa bermatzerako orduan astialdiaren alde apostu egin zuen. Ekintzaren pedagogia egoki ikusi zuen gazteen ebanjelizaziorako. Beraz, hasiera batean, udalekuetara bakarrik murrizten zen aukera, urtean zehar ere, Gipuzkoako parroki ezberdinetan talde sendoak sortzea sustatu zuen. Talde hauen guztien indarrak bateratzeko eta beraien artean koordinazioa egon zedin, Bizi Alai Taldeak federazioa sortu zen.

1984ko otsailaren 4an parrokietako talde ezberdinak elkartu ziren lehendabiziko aldiz, beraien egoera aztertzeko eta indarrak batzeko. Orduz geroztik, Federazioa sortu da, parrokietako taldeak aldatu dira eta neurri handi batean, egitasmo berrietara zabaldu dira. Eta egun, Gipuzkoa osoko seiehun begirale eta hiru mila bostehun gaztetxo inguru ordezkatzen ditu. Oinarrian helburua eta izaera ez du aldatu; elkarteetako gazteekin lanean dihardu, pertsona autonomo, kritiko, kontziente eta oso baten alde lan eginez. Gazteei beraien fede­‑prozesuan laguntzen jarraitzen du eta bide berriak topatzen ari da: Erreferentzi taldeak, sendotzako taldeak, etab. Beraz, fede­‑heziketa, aisialdiaren metodologia erabiliz burutzen da eta bide horretatik, ebanjelizatzen jarraituko du adin­‑esparru eta Elizako arlo ezberdinetara zabalduz. Izan ere, metodologia horrek ematen dituen aukerak beste adin­‑esparru batzuetara zabaltzen ari da.

Federazioaren helburu nagusiak ondokoak dira:

  • Parroki ezberdinetan, elkarte erlijioso edo ikastetxe erlijiosoetan lanean diharduten aisialdi­‑taldeak koordinatzea.

  • Gazteen Idazkaritzako idearioan agertzen den heziketa­‑proiektua aurrera atera dadin, talde hauei laguntza eskaintzea.

  • Parrokietan eskaintzen den fede­‑heziketaren prozesuetan, aisialdiaren metodologia bultzatzea eta ziurtatzea.

  • Aisialdiko taldeek gizartean eta erakundeen aurrean duten garrantzia eta beraien eginkizunak azaltzea.

Federazioak une honetan Gipuzkoa­‑mailan egiten du lan eta 47 talde ditu bere baitan; horiez gain, beste hainbeste talderekin dago harremanetan. Gipuzkoako parrokia ezberdinetan edo ikastetxe erlijiosoetan lanean diharduten gazte­‑taldeekin lan egiten du batez ere.

Bizi Alai Taldeak, bere egitasmo guztiak aurrera atera ahal izateko, batzorde ezberdinak ditu taldeetan lanean diharduten begiralez osatuta.

Donostiako elizbarrutia, artziprestaldetan dago banatua. Artziprestalde bakoitzean talde ezberdinak daude lanean urte osoan zehar. Talde hauek, artziprestaldez artziprestalde elkartzen dira beraien artean elkarlaguntzeko eta koordinatzeko. Gune hauetako bakoitzetik ordezkari bat aukeratzen da Donostiako elizbarruti­‑mailan dagoen Batzordean ordezkari izateko. Horrela, ordezkari hauek, bi astean behin elkartzen dira bailararen egoera aztertzeko eta topaketa, hausnarketa, etab. antolatzeko. Beraz, Federazioaren helburu nagusia taldeen beharrei erantzuteaz gain, gure artean benetako koordinazioa sustatzea da, era honetan erantzun hobea ematen baitzaie taldeei.

Arabako eta Bizkaiko Astialdi Federazioekin harremanetan dago. Guztien helburuak antzekoak izan arren, lurralde bakoitzak bere erara egiten du lan. Alabaina, esperientziak elkarbanatuz, guztiok aberasteko aukera izaten da.

   
 
Donostiako Gotzaindegia - Zabaleta kalea, 5 - 20002 Donostia
Harrera orduak:
astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
abuztuan 11:00-13:00
Telf.:943285000