PIO XII
Argitaldaria-Liburudenda
euskara | castellano
 
Gazteak
Egitasmoa
   
     


Jainkoaren egarriz
Otoitzean
Iritzia
Bideoak



Elizbarrutiaren Ondarea


Biblia


Eliza ebanjelioaren zerbitzura

 

Gazteak

·Gu
·Egitasmoa
·Topaketen egutegia
·Foroak
·Beste zenbait proiektu
·Bizi Alai Taldeak (BAT)
·Euskal Herriko Skautak Gipuzkoa (EEG)
·GI-ko materialak, baliabideak eta zerbitzuak
·Formazioa
·Ospakizunak
·Loturak
·Dokumentuak

 

Historia pixka bat

1995. urtean Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluak bere lan­‑harian «Gazteekiko arreta» azpimarratu zuenean eman zitzaion hasiera gaur egun eskuartean dugun Gazte Pastoraltzako Elizbarrutiko Egitasmoari. Egitasmo hau ez da, beraz, bat­‑batean asmatua, eta ez da prozedimentu ezberdinen aipamenen bilduma hutsa ere.

Urte hartan bertan parrokietako gazteen elkartearen antolakuntza eta fede­‑heziketarako proposamena osatu ziren.

1996an, egungo pastoral­‑errealitate aldakorrari dagokion moduko fede-hezkuntza proiektua osatzea beharrezkoa zela erabaki zen.

1997an Gazteen Idazkaritzak Egitasmoaren lehen aurkibidea osatu zuen.

1998an egitasmoa osatzeko eta idazteko taldea osatu zen. Talde hau bailara, errealitate eta mugimendu desberdinetako pertsonek osatzen zuten, ordezkaritza­‑maila zabala lortu nahian. Lana burutzeko lau urte behar izan zuen talde hau aldatuz joan zen, baina hasierako espirituari eutsi dio.

1998an, Arantzazun izan zen kontsiliarioen topaketan GPE landu zen gai nagusi bezala.

2001ean lan-taldeak bere GPEren bigarren borradorea amaitzen du. Horretarako 1999an Elizbarrutiak argitaratu zuen «Eliza Ebanjelioaren zerbitzura» dokumentua eta 2000n Elizbarrutiak onartu zuen 2000­‑2004 pastoral egitaraua hartu ziren kontuan. 2002ko apirilean Gotzain Kontseilu Zabalari aurkeztu zitzaion.

2002 amaitu bitartean eta 2003ko lehen hiruhilabetean borradorea osatzen da, Gotzain Kontseiluan aipatutako aldaketak barneratuz.

Aldi berean GPEren aplikazio­‑egitasmoa ere lantzen da.

Horrez gain, elizbarrutiko bailara ezberdinetan Gazte Pastoraltzaren egoera zein den ezagutzeko errealitatearen azterketa­‑lanari ekin zaio. Lan hau Hezkide Eskolarekin batera burutzen ari da.

Eman beharreko hurrengo pausoak testuaren eta honen zabalkundeari lotutako material pedagogikoen argitalpenari loturik daude. Material lagungarri hauek aurkezteko bailara eta parrokia ezberdinetara bertaratu behar dugu, bai eta bakoitzari dagokion moduan lagundu ahal izateko ere.

Ezaugarri nagusiak

Gazte Pastoraltzako Egitasmoak Elizbarrutian Gazte Pastoraltza martxan jarri nahi dutenentzat edo dagoeneko martxan dauden taldeei laguntzeko marko orokorra eskaintzen du. Egitasmo irekia da, elizbarrutian Gazte Pastoraltzaren inguruan dagoen errealitate anitzari egokitu nahi zaiona. Zentzu horretan, beharrezkoa da elkarte ezberdinek beren errealitatetik egitasmo hau garatu eta osatzea, proposamen zehatz bilakatuz. Gazteen Idazkaritzak artikulatu eta sistematizatuko ditu parrokia, elkarte eta bailarek dituzten beharrei erantzuteko beharrezkoak diren baliabide, dokumentazio, ibilbide eta esperientziak.

Bizi dugun garaiaren eta elkarreragin nahi duen gizarte anitzaren fruitua da. Aldakorra eta anitza den errealitate honetaz jabetu beharko dugu.

Fede­‑heziketa integral edo osorako prozesua eskaintzen du.

Fede­‑ebanjelizatzaile eta misiolaria bultzatu nahi du.

Pedagogia aktibo edo ekintzailea proposatzen du, ekintzatik gogoetara eta gogoetatik ospakizunera bideratzen duen pedagogia bezala ulerturik hau.

Metodologikoki gazte bakoitzaren errealitate espezifikoa du abiapuntu eta gazte hauetako bakoitza elkarte zehatz batean integratzen du. Laguntza pertsonalaren garrantzia azpimarratzen da.

Metodologia hau dinamizatzeko proposatzen diren tresnen artean errealitatearen azterketa, Bibliaren irakurketa, formazioa, bizitza­‑azterketa (ikusi, epaitu, ekin­/ospatu), bizitza­‑proiektu pertsonala, otoitza, ospakizuna eta gazteen topaketak azpimarratzen ditugu.

Gazte Pastoraltzako Egitasmoak talde­‑suspertzaileari eta fede­‑suspertzaileari buruzko gogoeta ere egiten du.

Proiektua abiaraztea

Gazte Pastoraltzako Egitasmoa ez da Donostiako Elizbarrutian Gazte Pastoraltzak nolakoa izan behar duen sistematizatzen duen dokumentu izatera mugatzen. Hau baino gehiago da. Elkarteek euren gazteen fede­‑heziketan erabil dezaten tresna eraginkor eta laguntza baliagarri izan nahi du. Horregatik, ez da asmo honen aldarrikapen hutsa, eta aplikaziorako egitasmo bat dakar berekin. Aplikazio­‑egitasmo honek Gazte Idazkaritzaren baliabide guztiak biltzen ditu bere baitan eta lanerako lerro nagusi batzuk proposatzen ditu:

  • Pastoralgileen sarea osatzea, gazte­‑pastoraltzako arduradunen osagarri izango dena.

  • Sare horretan parte hartzen duten pertsonen bidez informazioa bildu eta zabaltzea.

  • Hedapen edo zabalkunderako plana, azalpen zehatz, hitzaldi monografiko eta multimediez osatua eta hauetan adierazitakoa inprimatuta agertuko duten materialez aberastua. Hitzaldi eta material hauen gaiak hauek izango dira nagusiki:

    • Gazte Pastoraltzako Egitasmoa (GPE)
    • Gazteen Idazkaritza (GI)
    • Bizi Alai Taldeak (BAT)
    • Erreferentzi taldeak (EETT)
    • Elkarteen Mahaia (KKMM)
    • Formazio­‑ edo prestakuntza­‑eskaintza
    • Sarbide ondoko misiorako eskaintza
    • Gazteen Idazkaritzako baliabideak eta Altzoko Erretoretxea
    • Fede­‑heziketarako material, egitasmo eta ibilbideen bilduma, azterketa eta sistematizazioa
    • Bailarei gure liburutegi, hemeroteka, dokumentu eta informazio­‑gunearen zerbitzuak eskaintzea
    • Gazte Pastoraltzako beste zenbait esperientziaren orientabide praktiko eta testigutzen kudeaketa
    • GPE laguntzen duten beste zenbait pertsona eta erakundeen kudeaketa
    • Konbibentzietarako topagunea: Altzoko Erretoretxea, fede­‑prozesuetan edo pastoral­‑langintzan dabiltzan gazte­‑taldeak hartzeko prestatua
    • Bailaren jarraipen sistematizatua

Egitasmo honen aplikazio praktikoaz zuzenean arduratzen den pertsona Gazteen Idazkaritzako Gazte Pastoraltzarako Suspertzailea da.

   
 
Donostiako Gotzaindegia - Zabaleta kalea, 5 - 20002 Donostia
Harrera orduak:
astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
abuztuan 11:00-13:00
Telf.:943285000