PIO XII
Argitaldaria-Liburudenda
euskara | castellano
 
Gazteak
GI-ko materialak, baliabideak eta zerbitzuak
   
     


Jainkoaren egarriz
Otoitzean
Iritzia
Bideoak



Elizbarrutiaren Ondarea


Biblia


Eliza ebanjelioaren zerbitzura

 

Gazteak

·Gu
·Egitasmoa
·Topaketen egutegia
·Foroak
·Beste zenbait proiektu
·Bizi Alai Taldeak (BAT)
·Euskal Herriko Skautak Gipuzkoa (EEG)
·GI-ko materialak, baliabideak eta zerbitzuak
·Formazioa
·Ospakizunak
·Loturak
·Dokumentuak

 

Gazteen Idazkaritzak zenbait baliabide kudeatzen ditu, eta elizbarrutiko gazteen eskura jartzen ditu, ebanjelizatze­‑eginkizunetarako. Horrez gainera, beharrezko informazioa eskaintzen du elizbarrutiko gazteen bestelako pastoral­‑baliabideak eskuratzeko. Jarraian, baliabide horietako batzuei buruzko informazioa emango dugu:

Liburutegia

Pedagogian, gazterian eta gazte­‑pastoraltzan espezializatutako liburutegi bat dugu. Bertan mila izenburu baino gehiago kontsulta daiteke; liburutegia katalogatzen eta informatizatzen ari gara une honetan, eta une oro eguneratzen da. Fondo bibliografiko horretan biltzen diren gaien artean, nabarmentzekoak dira fedean hezteko ibilbide pedagogikoak, elizbarrutiko eskaintzaren aro guztiei dagozkienak. Horiek ez ezik, liburutegiak honakoak ere eskaintzen ditu: baloreetan hezteko materialak; bizitza­‑proiektuak lantzekoak; laguntzekoak; familian heztekoak; gazteen kristau­‑elkarteak haztekoak; liturgi, kristologi eta bibli materialak; bestelako sinesmen, kultura eta erlijioei buruzkoak; eta abar.

Artxiboa

Elizbarrutiko Gazteen Idazkaritzak zaintzen duen artxiboak Gipuzkoako aisialdiaren eta eskautismoaren historia jasotzen du, ia­‑ia hastapenetatik. Oraindik ere katalogatzeari heldu ez bazaio ere, material horiek aztertzeak aukera emango du elizbarrutiko gazteri politikak eta horien bilakaera ulertzeko giltzarriak eskuratzeko. Bestetik, artxiboak informazio ugari ematen du gazteriarekin zerikusia duen hainbat gairi buruz (Elizatik eta erakunde publikoetatik datozenak), eta ponentzia, konferentzia, kongresu eta jardunaldietako transkripzio ugari biltzen ditu.

Hemeroteka

Gazteen Idazkaritzak hemeroteka bat du gazteen eta haiekin jarduten dutenen eskura; hemeroteka hori Elizarekin, gazteriarekin eta pedagogiarekin zerikusia duten gaietan espezializatuta dago, eta, bertan, hamabi harpidetza baino gehiago biltzen dira, baita aldizkakoak ez diren agerkari berriak ere (liburuxkak, triptikoak, monografikoak, eta abar).

Elizbarrutiko materialak eta dokumentazioa

Gazteen Idazkaritzak aukera ematen du gazteekin zerikusia duten elizbarrutiko hainbat material (liburuak, ibilbide pedagogikoak, egutegiak, diskoak, eta abar) eta Idazkaritzak berak argitaratutako lanak (gazte­‑pastoraltzako proiektuak, elizbarrutien arteko aldizkaria, monografikoak, triptikoak, eta abar) eskuratzeko.

Informazio­‑gunea

Gazteen Idazkaritzak, ahal duen neurrian, informazio eguneratua ematen du hainbat gairi buruz: elizbarrutiari buruzko informazio orokorra, ariketa­‑etxeak eta gazteentzako aterpetxeak, argitaratutako materialak, topaketak eta ospakizunak, aisialdiko taldeak, helbideak eta telefonoak (aurrez ziurtatu beharreko informazioa), harremanetarako pertsonak, jarduerak, GKEak, lan­‑esparruak, eta abar.

Altzoko Erretoretxea

Altzoko Erretoretxea, Altzoko etxea, Gazteen Idazkaritzak kudeatzen du. Donostiako elizbarrutiak elizbarrutiko Elizako gazte­‑taldeen eskura jartzen du etxe hori, gazte horiek parrokietakoak, erlijioso­‑eskoletakoak edo bestelako mugimendu apostolikoetakoak izanda ere.

Etxeak honako hauek ditu: berrogei ohe, berokuntza­‑sistema, komunak eta dutxak, jangela, sukaldea, kapera eta bileretarako gela handiak.

Gazte Pastoraltzak ekipamendu hori sortu du, batetik, elizbarrutiko Elizaren inguruan dabiltzan gazte­‑taldeen arteko kohesioa indartzeko; eta, bestetik, gazteek bidean gazte gehiagoren konpainia eta laguntza senti ditzaten. Horretarako, zenbait ekintza antolatzen dira: elizbarrutiko gazteen mapa, iradokizunetarako postontzia, ikustaldi­‑liburua, eta abar.

Bestelako zerbitzuak

Gazteen Idazkaritzaren egoitza Donostiako erdigunean dago, eta, lanerako tokia ez ezik, topaketarako lekua ere bada. Izan ere, azken horri ematen diogu lehentasuna, kudeaketa­‑lanaren kalterako bada ere. Atseden hartzeko, hitz egiteko edo kafe bat hartzeko tokia da. Gainera, hiru bilera­‑gela jartzen ditugu gazte­‑taldeen eskura; gazteak horietan elkar daitezke, aldez aurretik lekua eskatuta.

Baina gure egoitzak, lehenik eta behin, elkarri entzuteko eta elkarrekin egoteko guneak dira. Gurean pertsona guztiak dira ongi etorriak, edozein jatorri edo baldintza sozial edo pertsonaletakoak izanda ere.

   
 
Donostiako Gotzaindegia - Zabaleta kalea, 5 - 20002 Donostia
Harrera orduak:
astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
abuztuan 11:00-13:00
Telf.:943285000