|
Zer da?
Donostiako Elizbarrutian Gazte Pastoraltzaren (GP) koordinazioaren ardura duen erakundea da Gazteen Idazkaritza.
Zer egiten du?
Gazteen artean, testigutzaren bitartez, gazteei harrera ona eginez eta lanaren bitartez, egun Jesu Kristoren Ebanjelioaren balioaren agerpena eta honen bizikizun pozgarria bultzatzen du.
Nori dago zuzendua?
Ebanjelioaren mezuarekiko, Jesu Kristoren mezu salbatzaile eta askatzailearekiko kezka agertzen duten Gipuzkoako gazte guztiei. Gazte hauek parrokia, kristau eskola edo elizbarrutian dauden apostolutza mugimenduetatik edota beste errealitate batzuetatik etor daitezke.
Guztiak modu berean onartzen dira. Ez zaie euren historia, jatorria edo arrazoiengatik galdetzen. Nahi duen ororentzat daude ateak zabalik.
Zer eskaintzen du?
- Harrera. Gazteek beren poz, atsekabe, proiektu, arrakasta, porrot, galdera, kezkak... gurekin elkarbanatu ahal izateko topagunea.
- Aholkua. Parrokiako Gazte Pastoraltzako eta mugimenduetako taldeentzat.
- Formazio edo prestakuntzarako ekimenak. Elizbarrutiko heziera ekimenak bideratzen dira eta gazteari duen adinari, eta bizi duen bizitzako une eta errealitate pertsonalari dagokion fedearen eta bizitzako alderdiei lotutako prestakuntza eskaintzen zaio. Horrez gain, antolatzen diren topaketen bitartez, eskura jartzen zaie heziera eskaintza.
- Topaketak. Fedean sakontzeko eta jakintza eta esperientziak elkarbanatzeko.
- Multimedia baliabideak dituen gela eta bileretarako gelak.
- Informazio gunea.
- Gazte Pastoraltzari, garapen prozesu eta heziera proposamenei eta heziera ibilbideei buruzko datu base dokumentala, hemeroteka eta liburutegia.
- Urteko ekintzen egutegia.
- Altzo Muņoko erretoretxea, Gazteen Idazkaritzak Gazte Pastoraltzako ekintzetarako erabiltzen duena.
- Gazte Pastoraltzarako Egitasmoa; horrela nahi duten gazte guztiek parte hartu ahal izango dute.
Harremanetarako pertsona
|