PIO XII
Argitaldaria-Liburudenda
euskara | castellano
 
Nor gara
Zerbitzuak: Espetxeratuekiko
     Pastoraltza


   
     


Jainkoaren egarriz
Otoitzean
Iritzia
Bideoak



Elizbarrutiaren Ondarea


Biblia


Eliza ebanjelioaren zerbitzura

 

Nor gara

·Historia
·Gotzaina
·Elizbarrutiaren antolamendua
·Bikaritza Nagusia
·Pastoraltza Bikaritza
·Ekonomia Bikaritza
·Bikaritza Judiziala
·Zerbitzuak
   -Bokazio Pastoraltza
   -Apaiz Idazkaritza
   -Erlijioso-Erlijiosak
   -Laikoak
   -Haurrak
   -Gazteak
   -Helduak
   -Irakaskuntza
   -Familia
   -Misioak
   -Etorkinak: Arreta
      pastorala

   -Idazkaritza Soziala
   -Ekumenismoa
   -Liturgia
   -Talde biblikoak
   -Caritas
   -Osasun Pastoraltza
   -Espetxeratuekiko
     Pastoraltza

   -Seminarioa
   -Liburutegia
   -Gentza: Teologi eta
     Pastoral Ikastetxea

   -Erlijio Zientziak
   -Hezkide Eskola

 

Zer da Espetxeratuekiko Pastoraltza. Helburuak

Espetxeratuekiko Pastoraltzaren helburuak ondokoak dira:

  • Espetxeratuekiko Pastoraltza ororen helburua askatasunik gabe dagoen pertsonarenganako arreta eta zerbitzua da. Espetxeratuen ona da bultzaten eta antolatzen den guztiaren ikuspuntuan beti egon behar duena. Beraz, Espetxeratuekiko Pastoraltza arnastuko dutenak ez dira izango ideologia edo politika mailako arrazoiak, baizik espetxeraturik dagoen pertsonaren ona eta beronen duintasuna, eta eskubideak babestea bilatu beharko du, inolako estrategia edo kanpaina-bideetan sartu gabe. Bestalde, espetxeratuei edo hauen familiei laguntasuna emateak ez du esan nahi, inola ere, horiek espetxeratzea ekar izan dezaketen legez kontrako egintzak ontzat ematen direnik. Gipuzkoan preso dauden pertsonak (bertako edo atzerritar) edo gipuzkoar izanik elizbarrutitik kanpora dauden presoak ditugu gogoan.
  • Espetxeratuen eskubideen defentsa, gizarte-bazterketaren eta zapuzketaren aurka lan egitea, euren berreziketa pertsonala eragitea eta erlijio-arloko laguntza eskaintzea dira pastoraltza honen eginkizunetako batzuk.
  • Kristau-elkartea gizarte-bazterketa honetaz jabearaztea.
  • Espetxeratuekiko Pastoraltzako pastoralgileak sortzea eta heztea.
  • Ebanjelizatze-jarduera ziurtatzea espetxean.
  • Espetxeratuaren eta biktima posibleen familienganako arreta izatea.
  • Espetxe ondorengo laguntasuna ematea eta gizarteratzen laguntzea: harrera—etxeak eta abar.
  • Delituaren prebentzio-lanetan laguntzea.

Lan­‑ildoak

  • Laguntza pertsonala eskaintzea espetxeratuei:
    • Espetxeratua bere eskubide guztiez balia dadin, eta zuzenbidearekin, zigorrarekin edo presondegiarekin dituen arazoak era duinean eta justuan konpon daitezen lagundu.
    • Barneko preso behartsuenei bisita egin, bere birgizarteratze prozesuan lagundu eta espetxez kanpoko bere bizitzarekin erlazioak hobetzen lagundu.
    • Baliabide materialak behar dituztenei lagundu eta segimendua egin, irteteko baimena dutenean eta baldintzapeko askatasunean daudenean bereziki.
  • Bilerak prestatzea eta bideratzea. Hilerokoak Martutene espetxeko boluntarioekin (geu hezteko eta presoen famili, ekonomi, abokatu eta abarrei buruzko kezka edota eskaerak argitzeko), hiruhilabeterokoak artziprestaldeetako arduradunekin eta urtean behin Elizbarrutiko boluntario guztiekin.
  • Mesedetarako Amaren Eguna antolatzea (presoaren eguna: elizbarruti mailako sentsibilizazio kanpaina).
  • Eguberritako kanpaina antolatzea (sentsibilizaziorako eta presoentzako hainbat materialen bilketa).
  • Laguntza erlijiosoa Martuteneko espetxean: gazteek zuzendutako otoitz taldea, Igandeetako Meza, Aste Santuaren ospakizuna eta abar.
  • Tailerrak (hizkuntzak, pintura, zeramika, ebaketa eta jantzigintza, ileapaindegia,...) antolatzea Martuteneko espetxean, eta ekintzetan laguntzea.
  • Elkarbizitza hobea sustatzea espetxean. Adeitasunezko eta gertutasunezko harremanak izaten laguntzea funtzionari eta espetxeko langileekin.
  • Udako auzolandegia antolatzea Martuteneko espetxean.

Espetxeratuekiko Pastoraltzaren antolamendua

Jose Mª Setien Gotzain emerituak 1980ean eratu zuen, Donostiako elizbarrutian, Espetxeratuekiko Pastoraltzaren Ordezkaritza, eta Gotzainak berak eta Bikaritza Nagusiak sustatu zuten. Ordezkaritza da Donostiako elizbarrutian espetxeratuekiko pastoraltzaren antolamenduaz arduratzen den oinarrizko egitura.

Gotzain Ordezkariak, Martuteneko Kapelautzak eta Elizbarrutiko Batzordeak osatzen dute Espetxeratuekiko Pastoraltzaren Ordezkaritza.

Horrez gain, elizbarrutiko hamabost artziprestaldeetako bakoitzean espetxeratuen pastoraltzaz arduratuko den ordezkari bat izaten ahalegintzen gara. Bere egitekoa, parrokian eta artziprestaldean arlo honetan egiten den lana eta ordezkaritzan egiten dena uztartzea da.

Donostiako elizbarrutian Martuteneko espetxea dago. Martuteneko espetxea presondegiari izena ematen dion auzoan dago kokatuta, Donostiatik 7 km ra, eta Urumea ibaia pasatzen da bere atzealdetik. Gaur egun, 285 preso daude bertan, horietatik 10 emakume baino ez. Prebentzio zentroa da, baina badaude zigortutakoak ere. Azken urteotan etorkinen hazkunde handia nabari da (marrokiarrak, argeliarrak latinoamerikarrak eta Ekialdeko herrialdeetakoak). Honako pertsonak dira presondegian lan egiten dutenak: Zuzendaria, Zuzendariordea, gizarte langileak, hezitzaileak, aisialdiko monitoreak, funtzionariak, Kapelaua, Caridad de Santa Anako erlijiosak. Pastoraltzaz arduratzen den ekipoa ere badago Martuteneko espetxean. Ehunetik gora dira espetxe honetan espetxeratuekiko pastoraltzan laguntzen duten boluntarioak.

Martuteneko espetxean egiten den lana gauzatzeko unean hainbaten laguntzaz baliatzen dira: presoen alde lan egiten duten harrera zentroak eta erlijioso eta erlijiosa elkarteak. Hona laguntza ematen duten zentro garrantzitsuenak:

  • Loiola Etxea, Jesusen Lagundia

    Calzada Vieja, Ategorrieta, 34 – 20013 Donostia

  • Gizakia Helburu

    Calzada Vieja de Ategorrieta, 87 – 20013 Donostia

  • AGIPAD

    Jabier Barkaiztegi, 23 – 20010 Donostia

  • Betania etxea

    Txusene Bidea, Loiola – Donostia

  • Traperos de Emaus

    Con. De Uba, 43 – 20080 Donostia

  • Ametzagaña Zentroa

    Con. De Uba, 61 – 20080 Donostia

  • Aterpe

    Elbira Zipitria, z.g. – 20003 Donostia

  • Villa Urigain (Pavonianos)

    Alto Aldakonea – 20012 Donostia

  • Laguntza Etxea

    Intxaurrondo, 30 – 20013 Donostia

Eta presoekin zuzenean lan egiten duten erlijioso eta erlijiosa elkarteak, berriz:

  • Caridad de Santa Anako erlijiosak

  • Karidadeko Alabak

  • Jesuitinak

  • Frantziskotar Erlijiosa Misiolariak

  • Klaretar Misiolariak

  • Jesusen Lagundia

  • Erlijiosa Misionistak

Espetxeratuekiko Pastoraltza erabat txertatua dago elizbarrutiko pastoral multzoan, Caritas eta Osasun Pastoraltzarekin batera Behartsuekiko Laguntza Arloa osatuz.

Harremanetarako pertsonak

    Patxi Mugerza Ormazabal
Espetxeratuekiko Pastoraltza
Gotzaindegia
Zabaleta, 5
20002 DONOSTIA
Telf.: 943 28 50 00

espetxepastoraltza@elizagipuzkoa.org

    Luis Miguel Medina, CM (Martuteneko Kapelaua)
Beliz Alde, 8
20009 DONOSTIA
Telf.: 943 246 25 17 / 659 10 76 13

   
 
Donostiako Gotzaindegia - Zabaleta kalea, 5 - 20002 Donostia
Harrera orduak:
astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
abuztuan 11:00-13:00
Telf.:943285000