PIO XII
Argitaldaria-Liburudenda
euskara | castellano
 
Iritzia
Joxe Arregi

   
     


Jainkoaren egarriz
Otoitzean
Iritzia
Bideoak



Elizbarrutiaren Ondarea


Biblia


Eliza ebanjelioaren zerbitzura

 

Iritzia
·Greba araupean?
·CARTA A ÁLVARO (La Razón egunkarian argitaratua, 2010ko uztailaren 16an)
·Lan-erreforma eta neurri ekonomiko berriak
·Pabloren «Gol»a
·Gogoko ez baduzu merkataritza sozietate hau, izan zaitez eskuzabal
·Bai, nahi dut
·Maiatzaren Lehena «zaharkitua»?
·Lana bizitzeko da
·Kristau izatea, hautu askea
·Martxoaren zortzia
·Fedearen objektibotasuna eta Eskritura
·Giltzak
·Komunikazioa eta egia politikoa
·Bere Hitza da nire elkarrizketa
·Bibliara itzuli
·Lanerako eskubidea?
·Esku Elkartuak, 2010eko kanpaina: «Gosearen aurka, zaindu Lurra»
·Krisialdi ekonomikoa, mehatxu larria gizarte bizikidetzarako
·Urte berrirako asmoak
·Bakea, bakea, bakea… eta inon bakerik ez! Sustraien bila
·Beste lan-erreforma bat ote datorkigu?
·Lanaren mundua gaur egun
·Krisialdia eta diru-sarrerak
·Begirada etikoa mundu sozio-laboralari
·Elkarrizketa soziala hizpide
·Zer etorkizun du Europa sozialak?
·Maiatzaren 21eko greba deialdiaren aurrean
·Eukaristia eta Osasun Pastoraltza: «Sinetsi, ospatu eta bizi eukaristia»
·Arizmendiarrieta: Palabras de la Hna. Postuladora Carmen Pérez
·Sormen handiko gizona eta besteei emana
·Familia Solidarioa
·Datorkigun lan-erreforma
·Begiak bihotzean
·Helegite baten zergatia
·Familian erlijiora esnatzen
·Emakumea eta laneko bereizkeria
·Oroimena eta itxaropena
·Bakezko besarkada
·Loiola Etxean, neure sendia neure zain
·Krisian, elkartasun-hazkundea
·Krisia gora eta krisia behera
·Goseari aurre egitea, guztion egitekoa
·Bakegintzarako hezitzaileak
·Urte berri, zaharrak berri
·Ez baduzu bizi nahi sozietate anonimo batean, ingurukoak ezagutu eta entzun
·Enplegu-erregulazioko espedienteak
·Boluntario izateak sendatu egiten du
·Krisialdi ekonomikoak izan ditzakeen irtenbideak
·Administrazio publikoa krisiaren aurrean
·2008-2009ko pastoral-urtearen hasiera
·Mesedeetako Amaren Eguna: Sentsibilizazio Astea
·Langileak al dira krisialdiaren errudun?
·Zer gertatzen da Europar Batasunean?
·Arrotz bainintzen eta… etxean hartu al ninduzuen?
·Biblia gaur-gaurkoa
·Krisialdiari irtenbideak bilatu nahian
·Talentua duzu... Non zaude bihotza...
·Itxaropenaren erromes
·Zertarako balio dute sindikatuek?: Oztopoak eta Ahalbideak
·Langilea legealdi berriaren aurrean
·Atzo eta gaur misiolari. Berrogeita hamar urte apaiz
·Nork bere bokazioa
·Eliza Solidarioa
·Sufritzen ari diren emakumeen ondoan
·Pobreziari eta elkartasunari buruzko gogoetak
·Behartsuekin, itxaropena suspertu
·Hitza hustu arte?
·Itxaropenez esan dezagun
·Seriotasuna eta sakontasun apur bat bizitzan
·Nolako gizarte-eredua nahi dugu?
·Beste era batera bizitzeko urrats bat
·Ama izan eta osasuna kontserbatu
·Lana, zertarako?
·Día del Inmigrante: Testimonio
·Lana eta etxeko bizimodua nola bateratu
·Un obispo vasco ante ETA liburuaren aurkezpena
·Ez duzu menperatuko
·Kontua ez da besteren bizkar bizitzea
·Berdin balio al dute bizitza guztiek?
·Fedea eskainiz sendotzen da
·Zergatik izan behar du kristauena bakarrik?
·Soldatena ote da errua?
·Mesedeetako Andre Mariaren Jaia. Sentsibilizazio Astea
·Erlijioa eta Euskal Kulturaren auzia
·Giza lanaren zentzua
·Azkenak aurrean
·Maiatzaren Lehen «langile» baten alde
·Bake-bidean erromes
·Kontu gaixotasun mentalari
·Ahal duenak berea egiten duen gizartean bizi gara
·Emakumearen gurutzea
·Mateo Zuppiren lekukotasuna, San Egidio Elkarteko kidea
·«Nire etorkizuna, pobreen ondoan». Pedro Arranbide, misiolari Eritrean
·Posible da
·Emakume langilearen egun berria
·Sinesten dut Jainkoarengan
·Txikiak
·Isil-gordeka bila
·Garizuma 2007: «Begirada zabaldu eta berritu»
·Aztertu beharreko gizarte-lan eredua
·Esku Elkartuak – Gosearen aurkako kanpaina: «Zuk badakizu irakurtzen, beraiek ez»
·Gotzaina Herri Irratian
·«Batez besteko soldata beherantz doa»: zerbaitek usain txarra du
·Harrera ona egiten eta elkarbanatzen dakien elkartea
·Erlijioak gaur zentzurik bai?
·Apaiz ordenazioa. Homilia
·Gizarte komunikazioan dena ez da libre
·Xabierko San Frantzisko, misioaren lekuko eta maisu
·Gosea: eskandalu lotsagarria
·Isiltasuna, meditazioa, otoitza
·Emakumeari etxean egiten zaion indarkeria: bidegabekeria eta gaitz moral larria
·Declaración del cardenal Bertone, nuevo secretario de Estado, sobre las reacciones islámicas
·2006-2007 Pastoral urtearen hasiera
·Audiencia General
·Babestu duintasuna. Bultzatu enplegua
·Irailaren 17ko angelusa
·Greba eskubidea zerbitzu publikoetan?
·Mozart, musikaren bikaintasuna eta talentua
·Hitz bat librea eta etikoa
·Maria, Karmengo Ama, Familiako Ama. Familia bide Mariarengana
·Lana eta oporrak kateatzeko arriskua
·Lan duin bat familiarentzat, familia bat bizitzarako
·Elizbarrutiko Caritasek antzemandako erronkak
·Elizaren Irakaspen Sozialaren Bilduma «Justizia eta Bakea» Kontseilu Pontifizioa (2005)
·Teresa Peña, argiaren eta ilunpeen margolariaren...
·Lourdesko ardoa
·Hiru data esanguratsu lanaren munduan
·Greba baten kronika eta gakoak
·Arantzazuko Ibilaldia: Kristau-elkarteak berritzeko eta bakea sendotzeko
·Gazte, eta fededun?
·Azkenekoekin eliza batean gau batez
·Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Adierazpen bateratua
·Bizi nahia eta itxaroteko arrazoia
·Bilbao, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Idazkia Elizbarrutietako Misioen Egunari buruz
·Martxoaren 8.a: badugu puska baterako!
·Jainkoaren aurpegiaren bila
·Gure etxea jasotzen
·Garizuma 2006: «Gure kristau elkarteak berriztatu»
·Zergatik ez dago liskar gehiago lan munduan?
·Bestelako mundu bat egin daiteke, zure esku dago
·Benedikto XVI.a Aita Santuaren mezua Gaixoaren Munduko Egunaren XIV. aldirako
·Erlijioa eskolan, bizitzen eta elkarbizitzen ikasteko
·Bizitzeko lan egin, ala lan egiteko bizi?
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·Aita Santuaren Mezua Etorkinaren eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren 92. aldirako
·Begoña Bohoyoren hileta-elizkizuneko homilia
·Industriako langile autonomoak
·Nire baitatik
·Esperantzak Eguberri
·Zientzia eta Fedea
·Vatikanoko II. Kontzilioa "amaitu" eta 40 urtera...
·Espetxeratuak ere geureak ditugu
·Xabier Muruaren testigantza
·Laneko istripuak
·2005eko Domund eguna: Ebanjelioa denentzat
·Misioa, atzoko eta gaurko misioaren bideak
·Egun honetako urakana
·Bizitzeko adina egoera guztietan: «pobreziaren emakume-aurpegia»
·Munduko bakearen bide zaila
·Elizaren aitormena Kooperatiben fundatzaileei
·Apaiz ordenatuko diren Michael eta Pello jesuiten testigantzak
·Inmigrazioa – Integrazioa: «Inor ez etorkizunik gabe»
·Ashabari, Itxaropenaren etxea
·Hiru hitz apal bezain benetako, urrezko ezteietan
·Kalekoak biak, harrizkoa bakarra
·Su nombre es Jesús. Ezagutzen al duk/n?
·Gure garaiko mistika kristaua
·El "Padre Nuestro" de dos laicos creyentes: M. Chavarría y A. Bikondoa
·Zer diozu Jainkoaz?
·Jesusen jarraitzaile
·Jainkoaz galdezka
·Lekukotasuna: Kontenplatzea maitatzea da
·Kirola gizatiartu
·Egunero euro bat Eritrearako!
·Iparra-Hegoa: etorkizun bat bera denontzat
·Etorkina etxean hartzen
·Eguberria bizi
·Erlijioa kulturan
·Bakeaz denok irabazi
·Jokin
·Arreta sozial gehiago familiari
·Parrokia: aske bizitzeko gunea
·Oñatin errefuxiatu, eta ehun urte bertan
·Baztertuak gizarteratzea, guztion erronka
·Koruko Andre Mariaren jai-eguna
·Nekazaria kontenplalari
·Memoria historikoaren ekarpenaz
·Unidad de España y juicio ético: egilearen hitzak liburuaren aurkezpenean
·Zibilizazio zaharkitua
·Azkenekoen alboan
·Lekaime Agustindar Kontenplalari baten testigantza
·Lourdes: Gaixoak eta zaintzaileak elkarrentzat osasun-iturri
·Osasuntsu gaixotasunean?*
·Manuel Unciti: Testigantza*
·Biktima larregi lan ezbeharretan. Segurtasun-gabezia larregi lanean
·Onena besteentzat: Testigantzak
·Onena besteentzat. Caritasen kanpaina
·Europara begira
·«Ez dago behin betiko bakerik. Bakea borroka da, egunero etsi gabe landu beharrekoa»
·Entrega*
·«Voces del Sur» en silencio
·Agerikoa izanagatik ere, bidegabea
·Ametsezko mundutik egiazkora (eta II)*
·Emakumearen aurkako tratu txarrak, erronka gizartearentzat eta elizarentzat
·Ametsezko mundutik egiazkora (I)*
·Ez gara geure baitakoak
·Bihotzaren hatsa*
·Ospitaletik espetxera?
·Baionako Apezpiku Pierre Molèresen homilia San Sebastian egunean
·¿A quién interesamos?
·Preso baten testigantza: Andra Maria Mesedetakoa, gure zaindaria
·Martuteneko Auzolandegia
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·

 
Nork bere bokazioa

1. Bokazioa. Hitzak «deia» esan nahi du, eta norbera eta bestea elkartzen ditu deiak. Norberaren barneko ahotsa da bokazioa, eta kanpotik datorkidan ahotsaren oihartzuna aldi berean. Entzun eta erantzun, bokazioak eragiten dio lurrari, gizakiari, biziari. Dena mintzo da munduan, dena da hitz eta erantzun. Errealitatea ez da mutua, gorrak ez bagara. Salmoak dio:

«Zeruek Jainkoaren aintza kontatzen dute, ortziak haren eskuen lana adierazten. Egun batek besteari mezua ematen dio, gau batek besteari jakinarazten, mintzorik eta hitzik gabe: entzun ezinekoa da haien ahotsa. Lurbira guztira zabaltzen da haien hotsa, munduaren bazterreraino haien hizkera» (Sal 19,1-5).

2. Dena ari zaigu deika. Atomoak eta galaxiak, gaueko izarra eta goizeko ihintza deika ari zaizkigu. Deika ari zaigu arratsaldean dorreko kanpaia. Deika ari zaizkigu udaberriko bizia ospatzen duen txoria eta pazkoari zabaldu zaion erramu-lorea. Deika ari zaigu bizi-lagun dugun adiskide hurbila eta ezagutzen ez dugun urruneko hurkoa. Deika ari zaigu kaiuko batean galdurik hondartzara iritsi den afrikar etorkina, eta iritsi gabe uretan galdu dena ere deika ari zaigu. Deika ari geure barrena, eta barrueneko deiari gatzaizkio askotan gorrenak. Izaki guztiak ari zaizkit deika, eta ni ere deika ari naiz izaki guztiei. Izaki guztiok ari gara elkarri deika, ahots gordez eta ahots goraz, esker onez eta ontasun eske. Bokaziozko eta bokaziodun izakien elkartasuna da mundua, kosmosa, den oro. Bokazio desberdinen sinfonia da mundua, mundu berrira bidean.

3. Eta Jainkoa? Jainkoa ere deika ari zaigu. Esan dezagun hobeto: dei orotan ari zaigu Jainkoa deika, edo zehatzago: Jainkoa ari zaigu deika dei orotan. Jainkoa ez da mutua, hitza da. Baina Jainkoa ez da munduko izakiez aparteko Izaki baten Hitza, baizik eta munduko izaki guztien hitzaren Arnasa, hitz guztien lehen Esalea eta azken Esanahia, hitz guztien Entzule adi eta adeitsua, hitz guztien Erantzule fidagarria. Jainkoa da bokaziozko munduaren hondoa eta bermea. Baina nola mintzatuko da Jainkoa, izakien mintzoaz eta gure gizaki-mintzoaz ez bada? Nola adituko du Jainkoak izaki guztien deia, elkarrekiko gure aditasunaz, elkarrenganako gure adeitasunaz ez bada? Nola zainduko ditu Jainkoak izaki guztiak, elkar zaintzen ez badugu? Nola egiaztatuko da munduaren bokaziozko elkartasuna, elkarri arreta eskaintzen ez badiogu eta elkarren ardura ez bagara?

4. Bokaziodun izakiak gara. Bestearengandik datorkidan hitzak eta deiak egiten nau neu. Ez naiz neuregandik bakarrik, ez naiz neuretzat bakarrik. Besteen deiari adi bakarrik izan naiteke benetan neu. Neure baitan itxiko banintz, ito egingo nintzateke, inork entzuten ez didan hitza eztarrian itotzen zaidan bezala. Besteen deiari ez-adituarena eginez galdu egingo nintzateke, inork entzuten ez duen nire deia nora gabe galtzen den bezala. Baina ezin dugu etsi gure hitzak eta deiak erabat galduko direla. Ezin diogu uko egin izaki guztien hitzezko eta deizko elkartasunari, eta elkartasun horrek zoriontsu egingo gaituela itxaroteari. Jainkoarengan sinesten dugu, hau da: izakirik apalenaren hitza ez dela hutsa, izakirik behartsuenaren deia ez dela galduko, izaki guztiok bokazio-elkartasun handia osatzen dugula, eta Jainkoaren bihotza dela hitz eta dei guztien bermea, elkarrekiko ardura egiazkoago eta indartsuago dela ardura-gabezia baino, eta elkarrekiko aditasunak eta adeitasunak zoriontsu egingo gaituela.

5. Biziera bezainbat bokazio dira. Bokazioak ez du zerikusi gehiago elizarekin gizarte zibileko beste edozein erakunderekin baino, apaiz edo moja eta fraideekin beste edozein bizimolderekin baino. Bizimoldeak eta ogibideak bezainbat bokazio dira, munduko xumeenak izanda ere, baldin eta onerako bizimoldeak eta ogibideak badira, hau da: hitzaren eta deiaren elkartasunean bizitzeko moduak badira, egiazki garena izatera eta daukaguna ematera eragiten badigute, garena izanez eta daukaguna emanez zoriontsu egiten bagaituzte. Bokazio guztiak dira gorenak, xumeenak izanda ere; bokazio guztiak dira santuak, laikoenak izanda ere. Eta itxurazko porrot guztiak ere bokazio-bide bihur daitezke.

Jarrai iezaiozu zeure bokazioari: izan zaitez zarena, egin ezazu egiten duzuna, bizi zaitez adi eta izan zaitez zoriontsu. Horixe da guztiontzat Jainkoaren bokazioa.

Joxe Arregi, zuzendaria



   
 
Donostiako Gotzaindegia - Zabaleta kalea, 5 - 20002 Donostia
Harrera orduak:
astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
abuztuan 11:00-13:00
Telf.:943285000