PIO XII
Argitaldaria-Liburudenda
euskara | castellano
 
Iritzia
Joan Kruz Juaristi

   
     


Jainkoaren egarriz
Otoitzean
Iritzia
Bideoak



Elizbarrutiaren Ondarea


Biblia


Eliza ebanjelioaren zerbitzura

 

Iritzia
·Greba araupean?
·CARTA A ÁLVARO (La Razón egunkarian argitaratua, 2010ko uztailaren 16an)
·Lan-erreforma eta neurri ekonomiko berriak
·Pabloren «Gol»a
·Gogoko ez baduzu merkataritza sozietate hau, izan zaitez eskuzabal
·Bai, nahi dut
·Maiatzaren Lehena «zaharkitua»?
·Lana bizitzeko da
·Kristau izatea, hautu askea
·Martxoaren zortzia
·Fedearen objektibotasuna eta Eskritura
·Giltzak
·Komunikazioa eta egia politikoa
·Bere Hitza da nire elkarrizketa
·Bibliara itzuli
·Lanerako eskubidea?
·Esku Elkartuak, 2010eko kanpaina: «Gosearen aurka, zaindu Lurra»
·Krisialdi ekonomikoa, mehatxu larria gizarte bizikidetzarako
·Urte berrirako asmoak
·Bakea, bakea, bakea… eta inon bakerik ez! Sustraien bila
·Beste lan-erreforma bat ote datorkigu?
·Lanaren mundua gaur egun
·Krisialdia eta diru-sarrerak
·Begirada etikoa mundu sozio-laboralari
·Elkarrizketa soziala hizpide
·Zer etorkizun du Europa sozialak?
·Maiatzaren 21eko greba deialdiaren aurrean
·Eukaristia eta Osasun Pastoraltza: «Sinetsi, ospatu eta bizi eukaristia»
·Arizmendiarrieta: Palabras de la Hna. Postuladora Carmen Pérez
·Sormen handiko gizona eta besteei emana
·Familia Solidarioa
·Datorkigun lan-erreforma
·Begiak bihotzean
·Helegite baten zergatia
·Familian erlijiora esnatzen
·Emakumea eta laneko bereizkeria
·Oroimena eta itxaropena
·Bakezko besarkada
·Loiola Etxean, neure sendia neure zain
·Krisian, elkartasun-hazkundea
·Krisia gora eta krisia behera
·Goseari aurre egitea, guztion egitekoa
·Bakegintzarako hezitzaileak
·Urte berri, zaharrak berri
·Ez baduzu bizi nahi sozietate anonimo batean, ingurukoak ezagutu eta entzun
·Enplegu-erregulazioko espedienteak
·Boluntario izateak sendatu egiten du
·Krisialdi ekonomikoak izan ditzakeen irtenbideak
·Administrazio publikoa krisiaren aurrean
·2008-2009ko pastoral-urtearen hasiera
·Mesedeetako Amaren Eguna: Sentsibilizazio Astea
·Langileak al dira krisialdiaren errudun?
·Zer gertatzen da Europar Batasunean?
·Arrotz bainintzen eta… etxean hartu al ninduzuen?
·Biblia gaur-gaurkoa
·Krisialdiari irtenbideak bilatu nahian
·Talentua duzu... Non zaude bihotza...
·Itxaropenaren erromes
·Zertarako balio dute sindikatuek?: Oztopoak eta Ahalbideak
·Langilea legealdi berriaren aurrean
·Atzo eta gaur misiolari. Berrogeita hamar urte apaiz
·Nork bere bokazioa
·Eliza Solidarioa
·Sufritzen ari diren emakumeen ondoan
·Pobreziari eta elkartasunari buruzko gogoetak
·Behartsuekin, itxaropena suspertu
·Hitza hustu arte?
·Itxaropenez esan dezagun
·Seriotasuna eta sakontasun apur bat bizitzan
·Nolako gizarte-eredua nahi dugu?
·Beste era batera bizitzeko urrats bat
·Ama izan eta osasuna kontserbatu
·Lana, zertarako?
·Día del Inmigrante: Testimonio
·Lana eta etxeko bizimodua nola bateratu
·Un obispo vasco ante ETA liburuaren aurkezpena
·Ez duzu menperatuko
·Kontua ez da besteren bizkar bizitzea
·Berdin balio al dute bizitza guztiek?
·Fedea eskainiz sendotzen da
·Zergatik izan behar du kristauena bakarrik?
·Soldatena ote da errua?
·Mesedeetako Andre Mariaren Jaia. Sentsibilizazio Astea
·Erlijioa eta Euskal Kulturaren auzia
·Giza lanaren zentzua
·Azkenak aurrean
·Maiatzaren Lehen «langile» baten alde
·Bake-bidean erromes
·Kontu gaixotasun mentalari
·Ahal duenak berea egiten duen gizartean bizi gara
·Emakumearen gurutzea
·Mateo Zuppiren lekukotasuna, San Egidio Elkarteko kidea
·«Nire etorkizuna, pobreen ondoan». Pedro Arranbide, misiolari Eritrean
·Posible da
·Emakume langilearen egun berria
·Sinesten dut Jainkoarengan
·Txikiak
·Isil-gordeka bila
·Garizuma 2007: «Begirada zabaldu eta berritu»
·Aztertu beharreko gizarte-lan eredua
·Esku Elkartuak – Gosearen aurkako kanpaina: «Zuk badakizu irakurtzen, beraiek ez»
·Gotzaina Herri Irratian
·«Batez besteko soldata beherantz doa»: zerbaitek usain txarra du
·Harrera ona egiten eta elkarbanatzen dakien elkartea
·Erlijioak gaur zentzurik bai?
·Apaiz ordenazioa. Homilia
·Gizarte komunikazioan dena ez da libre
·Xabierko San Frantzisko, misioaren lekuko eta maisu
·Gosea: eskandalu lotsagarria
·Isiltasuna, meditazioa, otoitza
·Emakumeari etxean egiten zaion indarkeria: bidegabekeria eta gaitz moral larria
·Declaración del cardenal Bertone, nuevo secretario de Estado, sobre las reacciones islámicas
·2006-2007 Pastoral urtearen hasiera
·Audiencia General
·Babestu duintasuna. Bultzatu enplegua
·Irailaren 17ko angelusa
·Greba eskubidea zerbitzu publikoetan?
·Mozart, musikaren bikaintasuna eta talentua
·Hitz bat librea eta etikoa
·Maria, Karmengo Ama, Familiako Ama. Familia bide Mariarengana
·Lana eta oporrak kateatzeko arriskua
·Lan duin bat familiarentzat, familia bat bizitzarako
·Elizbarrutiko Caritasek antzemandako erronkak
·Elizaren Irakaspen Sozialaren Bilduma «Justizia eta Bakea» Kontseilu Pontifizioa (2005)
·Teresa Peña, argiaren eta ilunpeen margolariaren...
·Lourdesko ardoa
·Hiru data esanguratsu lanaren munduan
·Greba baten kronika eta gakoak
·Arantzazuko Ibilaldia: Kristau-elkarteak berritzeko eta bakea sendotzeko
·Gazte, eta fededun?
·Azkenekoekin eliza batean gau batez
·Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Adierazpen bateratua
·Bizi nahia eta itxaroteko arrazoia
·Bilbao, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Idazkia Elizbarrutietako Misioen Egunari buruz
·Martxoaren 8.a: badugu puska baterako!
·Jainkoaren aurpegiaren bila
·Gure etxea jasotzen
·Garizuma 2006: «Gure kristau elkarteak berriztatu»
·Zergatik ez dago liskar gehiago lan munduan?
·Bestelako mundu bat egin daiteke, zure esku dago
·Benedikto XVI.a Aita Santuaren mezua Gaixoaren Munduko Egunaren XIV. aldirako
·Erlijioa eskolan, bizitzen eta elkarbizitzen ikasteko
·Bizitzeko lan egin, ala lan egiteko bizi?
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·Aita Santuaren Mezua Etorkinaren eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren 92. aldirako
·Begoña Bohoyoren hileta-elizkizuneko homilia
·Industriako langile autonomoak
·Nire baitatik
·Esperantzak Eguberri
·Zientzia eta Fedea
·Vatikanoko II. Kontzilioa "amaitu" eta 40 urtera...
·Espetxeratuak ere geureak ditugu
·Xabier Muruaren testigantza
·Laneko istripuak
·2005eko Domund eguna: Ebanjelioa denentzat
·Misioa, atzoko eta gaurko misioaren bideak
·Egun honetako urakana
·Bizitzeko adina egoera guztietan: «pobreziaren emakume-aurpegia»
·Munduko bakearen bide zaila
·Elizaren aitormena Kooperatiben fundatzaileei
·Apaiz ordenatuko diren Michael eta Pello jesuiten testigantzak
·Inmigrazioa – Integrazioa: «Inor ez etorkizunik gabe»
·Ashabari, Itxaropenaren etxea
·Hiru hitz apal bezain benetako, urrezko ezteietan
·Kalekoak biak, harrizkoa bakarra
·Su nombre es Jesús. Ezagutzen al duk/n?
·Gure garaiko mistika kristaua
·El "Padre Nuestro" de dos laicos creyentes: M. Chavarría y A. Bikondoa
·Zer diozu Jainkoaz?
·Jesusen jarraitzaile
·Jainkoaz galdezka
·Lekukotasuna: Kontenplatzea maitatzea da
·Kirola gizatiartu
·Egunero euro bat Eritrearako!
·Iparra-Hegoa: etorkizun bat bera denontzat
·Etorkina etxean hartzen
·Eguberria bizi
·Erlijioa kulturan
·Bakeaz denok irabazi
·Jokin
·Arreta sozial gehiago familiari
·Parrokia: aske bizitzeko gunea
·Oñatin errefuxiatu, eta ehun urte bertan
·Baztertuak gizarteratzea, guztion erronka
·Koruko Andre Mariaren jai-eguna
·Nekazaria kontenplalari
·Memoria historikoaren ekarpenaz
·Unidad de España y juicio ético: egilearen hitzak liburuaren aurkezpenean
·Zibilizazio zaharkitua
·Azkenekoen alboan
·Lekaime Agustindar Kontenplalari baten testigantza
·Lourdes: Gaixoak eta zaintzaileak elkarrentzat osasun-iturri
·Osasuntsu gaixotasunean?*
·Manuel Unciti: Testigantza*
·Biktima larregi lan ezbeharretan. Segurtasun-gabezia larregi lanean
·Onena besteentzat: Testigantzak
·Onena besteentzat. Caritasen kanpaina
·Europara begira
·«Ez dago behin betiko bakerik. Bakea borroka da, egunero etsi gabe landu beharrekoa»
·Entrega*
·«Voces del Sur» en silencio
·Agerikoa izanagatik ere, bidegabea
·Ametsezko mundutik egiazkora (eta II)*
·Emakumearen aurkako tratu txarrak, erronka gizartearentzat eta elizarentzat
·Ametsezko mundutik egiazkora (I)*
·Ez gara geure baitakoak
·Bihotzaren hatsa*
·Ospitaletik espetxera?
·Baionako Apezpiku Pierre Molèresen homilia San Sebastian egunean
·¿A quién interesamos?
·Preso baten testigantza: Andra Maria Mesedetakoa, gure zaindaria
·Martuteneko Auzolandegia
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·

 
Atzo eta gaur misiolari. Berrogeita hamar urte apaiz

1958. urte hartan apaiz-bizitza eta -zerbitzua hasi genuen berrogei bat gazte gipuzkoarrek. Nire lehen helmuga itsas girokoa zen, hain ezaguna niretzat, Zarautz baitut jaioterria. Oriora bidali ninduten. Arrantzale herri honetan urratu nituen lehen urratsak apaiz zereginetan beste hiru apaiz-lagunekin batera. 25 urte nituenean haur eta gaztetxoekin nuen harremana Jesusek txikiekiko zuen hurbiltasuna bizitzeko bidea izan zen; Meza eta ospakizunetan, arrantzaleen herri haren soiltasuna eta alaitasuna nabaritzen nituen. Eliza berezko zerbait bezala bizi zen herrian garai hartan.

Hala joan ziren lehen urteak Orioko parrokian. Baina nik beste dei edo bokazio bat sentitzen nuen, eta beste helmuga bat bilatzen. Gasteizko Seminarioan bizi izandako misiolari-bokazioa berpiztuz joan zitzaidan herritxo hartako elizan. Norbaitek zirikatzea edo animatzea falta nuen. Bultzada hori Ruandako Kamonyi lurraldea beren esku hartu zuten bi apaiz-lagunen bidez hartu nuen. Lurralde hura Euskal Elizbarrutiko Misioen ardurapean zegoen.

1965eko urtarrilean bost apaiz gazte iritsi ginen Ruandara, kementsu eta gogotsu. Bertako Gotzainari lana aritzen zion gu han izateak, herri hura oso jendetsua baitzen eta kristautasunak zeramakion berritasunaren irrika baitzuen. Biren artean parrokia bat eraiki genuen. Mendiko etxola bat bailitzan, bizitzeko bitartekoak ozta-ozta zituen etxetxo batean jarri ginen. Bat-batean egin genuen misio gune hura berehala bilakatu zen erreferentziazko puntua inguruko herrixkentzat. Bertakoekin ulertuko baginen, Ruandako hizkuntza ikasteari ekin genion. Ezinbestekoa zen bertakoen hizkuntza ikastea Ebanjelioa hots egingo bagenuen. Gure eginkizuna, oinarrizko ebanjelizatzea zen: katekumenatuak gainezka eta helduen bataioak nahiz ezkontzak elizkizun berean ospatzen genituen. Kristautasuna ziztu bizian ari zen zabaltzen. Behar bada, fedearen heziketa egoki baten kaltetan. Lehen urte haiek bihotzean dauzkat gordeta: baliabide material gutxirekin, herrietara oinez egindako ibilaldiak, familiak ikusiz, zaharrei eta gaixoei lagunduz, oinarrizko elkarteen bilerak bizituz…, Ruandan misiolari izan nintzeneko oroitzapen maiteenak dira.

1994. urtean gelditu egin behar dugu. Gerra zibila lehertu zen Ruandan. Hutuak eta tutsiak elkar hiltzen ikusi genituen espantuz. Galdera eta zalantza asko bururatu zitzaigun ordu hartan. Nola zitekeen halako basakeriak egitea elkarri? Zergatik halako hilketa ankerrak, batzuk gure eliz atarietan eta parrokietako patioetan? Zertan geratu zen gure ekintza eta zertan kristau-mezuak, ustez bederen, izandako arrakasta? Izan ere Ruandan, aldi hartan, biztanleriaren %70 baino gehiago kristaua zen, gehienak katolikoak. Denbora pasa ahala eta patxada hartuz, erantzun ahal izan diegu galdera hauei. Ez kontzientzia isiltzeko, bai ostera gertatutakoa bere tokian jartzeko historiari begiratuz eta ikusiz lehenago ere izan zirela antzeko basakeriak.

Gure tokiak utzi eta Ruandatik alde egin beharrean gertatu ginen ezinbestean. Gogoz kontra. Hark lur jota eta triste laga gintuen. Ihesi gindoazela, Burundin gaua igarotzeko muga zeharkatu genuen. Biharamuna Artzain Onaren Igandea zen. Jesusen parabola hartu genuen guretzat: artzain onak ez ditu bere ardiak abandonatzen.

Euskal Herrian hilabete batzuk egin ondoren garai bateko gure parrokietara itzuli ginen. Eliza berreraikitzen hasi beharra zegoen, parrokia-etxea, erlijiosen komentua… Ikusi genuen lapurretak eta txikizioak baino gauza larriagoa zela umezurtzen egoera, alargunena eta presoena. Guretzat berebiziko aldaketa izan zen gerra aurrekoaren aldean aurkitu genuen egoera. Ez zegoen lehengo konturik gure misiolaritzan. Aldi hura indarkeriak eraitsitakoa berreraikitzeko garaia zen eta bakezkoak egiten hasteko garaia, erronka zinez zaila azken hau. Behar gorrian aurkitzen zirenei laguntzeak eta zenbait bidegabekeria salatzeak herriko agintarien haserrea ekarri ziguten. Testuinguru honetan kokatu behar da Muginan misiolari-lagun eta adiskide nuen Ixidro Uzkudun pasaitarraren hilketa. Eta, behar bada, baita ere Jose Ramon Amunarrizen heriotza ere, nahiz eta kasu hau kotxe istripua izan zela esan zen.

Hala ia berrogei urte igaro ziren Ruandan. Eta etxera itzultzeko garaia iritsi zen. Poz bat genuen: ruandarrek lekukoa hartzeko dena prest utziz etxeratuko ginen. Urte haietan Afrikako herri hartako Elizaren bilakaeraren testigu izan nintzen: kanpotarrek zerbitzatutako eliza izatetik, bertakoek eramango zuten eliza izatera igaro zen. Une egokia zen agur esateko, bihotza urratu samar, egia esan behar bada, Ruandan egin genuen misio ibilbideari. Gure herrira itzuli gara eta hemen ere jendeak itxaro du Ebanjelioa eta Jesusen Espiritua. Misiolari gara, orain Donostiako Elizbarrutian Gipuzkoako herriaren zerbitzura.

Donostia, 2008ko apirilaren 9a

Joan Kruz Juaristi



   
 
Donostiako Gotzaindegia - Zabaleta kalea, 5 - 20002 Donostia
Harrera orduak:
astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
abuztuan 11:00-13:00
Telf.:943285000