PIO XII
Argitaldaria-Liburudenda
euskara | castellano
 
Iritzia
Idazkaritza Soziala - Justizia eta Bakea

   
     


Jainkoaren egarriz
Otoitzean
Iritzia
Bideoak



Elizbarrutiaren Ondarea


Biblia


Eliza ebanjelioaren zerbitzura

 

Iritzia
·Greba araupean?
·CARTA A ÁLVARO (La Razón egunkarian argitaratua, 2010ko uztailaren 16an)
·Lan-erreforma eta neurri ekonomiko berriak
·Pabloren «Gol»a
·Gogoko ez baduzu merkataritza sozietate hau, izan zaitez eskuzabal
·Bai, nahi dut
·Maiatzaren Lehena «zaharkitua»?
·Lana bizitzeko da
·Kristau izatea, hautu askea
·Martxoaren zortzia
·Fedearen objektibotasuna eta Eskritura
·Giltzak
·Komunikazioa eta egia politikoa
·Bere Hitza da nire elkarrizketa
·Bibliara itzuli
·Lanerako eskubidea?
·Esku Elkartuak, 2010eko kanpaina: «Gosearen aurka, zaindu Lurra»
·Krisialdi ekonomikoa, mehatxu larria gizarte bizikidetzarako
·Urte berrirako asmoak
·Bakea, bakea, bakea… eta inon bakerik ez! Sustraien bila
·Beste lan-erreforma bat ote datorkigu?
·Lanaren mundua gaur egun
·Krisialdia eta diru-sarrerak
·Begirada etikoa mundu sozio-laboralari
·Elkarrizketa soziala hizpide
·Zer etorkizun du Europa sozialak?
·Maiatzaren 21eko greba deialdiaren aurrean
·Eukaristia eta Osasun Pastoraltza: «Sinetsi, ospatu eta bizi eukaristia»
·Arizmendiarrieta: Palabras de la Hna. Postuladora Carmen Pérez
·Sormen handiko gizona eta besteei emana
·Familia Solidarioa
·Datorkigun lan-erreforma
·Begiak bihotzean
·Helegite baten zergatia
·Familian erlijiora esnatzen
·Emakumea eta laneko bereizkeria
·Oroimena eta itxaropena
·Bakezko besarkada
·Loiola Etxean, neure sendia neure zain
·Krisian, elkartasun-hazkundea
·Krisia gora eta krisia behera
·Goseari aurre egitea, guztion egitekoa
·Bakegintzarako hezitzaileak
·Urte berri, zaharrak berri
·Ez baduzu bizi nahi sozietate anonimo batean, ingurukoak ezagutu eta entzun
·Enplegu-erregulazioko espedienteak
·Boluntario izateak sendatu egiten du
·Krisialdi ekonomikoak izan ditzakeen irtenbideak
·Administrazio publikoa krisiaren aurrean
·2008-2009ko pastoral-urtearen hasiera
·Mesedeetako Amaren Eguna: Sentsibilizazio Astea
·Langileak al dira krisialdiaren errudun?
·Zer gertatzen da Europar Batasunean?
·Arrotz bainintzen eta… etxean hartu al ninduzuen?
·Biblia gaur-gaurkoa
·Krisialdiari irtenbideak bilatu nahian
·Talentua duzu... Non zaude bihotza...
·Itxaropenaren erromes
·Zertarako balio dute sindikatuek?: Oztopoak eta Ahalbideak
·Langilea legealdi berriaren aurrean
·Atzo eta gaur misiolari. Berrogeita hamar urte apaiz
·Nork bere bokazioa
·Eliza Solidarioa
·Sufritzen ari diren emakumeen ondoan
·Pobreziari eta elkartasunari buruzko gogoetak
·Behartsuekin, itxaropena suspertu
·Hitza hustu arte?
·Itxaropenez esan dezagun
·Seriotasuna eta sakontasun apur bat bizitzan
·Nolako gizarte-eredua nahi dugu?
·Beste era batera bizitzeko urrats bat
·Ama izan eta osasuna kontserbatu
·Lana, zertarako?
·Día del Inmigrante: Testimonio
·Lana eta etxeko bizimodua nola bateratu
·Un obispo vasco ante ETA liburuaren aurkezpena
·Ez duzu menperatuko
·Kontua ez da besteren bizkar bizitzea
·Berdin balio al dute bizitza guztiek?
·Fedea eskainiz sendotzen da
·Zergatik izan behar du kristauena bakarrik?
·Soldatena ote da errua?
·Mesedeetako Andre Mariaren Jaia. Sentsibilizazio Astea
·Erlijioa eta Euskal Kulturaren auzia
·Giza lanaren zentzua
·Azkenak aurrean
·Maiatzaren Lehen «langile» baten alde
·Bake-bidean erromes
·Kontu gaixotasun mentalari
·Ahal duenak berea egiten duen gizartean bizi gara
·Emakumearen gurutzea
·Mateo Zuppiren lekukotasuna, San Egidio Elkarteko kidea
·«Nire etorkizuna, pobreen ondoan». Pedro Arranbide, misiolari Eritrean
·Posible da
·Emakume langilearen egun berria
·Sinesten dut Jainkoarengan
·Txikiak
·Isil-gordeka bila
·Garizuma 2007: «Begirada zabaldu eta berritu»
·Aztertu beharreko gizarte-lan eredua
·Esku Elkartuak – Gosearen aurkako kanpaina: «Zuk badakizu irakurtzen, beraiek ez»
·Gotzaina Herri Irratian
·«Batez besteko soldata beherantz doa»: zerbaitek usain txarra du
·Harrera ona egiten eta elkarbanatzen dakien elkartea
·Erlijioak gaur zentzurik bai?
·Apaiz ordenazioa. Homilia
·Gizarte komunikazioan dena ez da libre
·Xabierko San Frantzisko, misioaren lekuko eta maisu
·Gosea: eskandalu lotsagarria
·Isiltasuna, meditazioa, otoitza
·Emakumeari etxean egiten zaion indarkeria: bidegabekeria eta gaitz moral larria
·Declaración del cardenal Bertone, nuevo secretario de Estado, sobre las reacciones islámicas
·2006-2007 Pastoral urtearen hasiera
·Audiencia General
·Babestu duintasuna. Bultzatu enplegua
·Irailaren 17ko angelusa
·Greba eskubidea zerbitzu publikoetan?
·Mozart, musikaren bikaintasuna eta talentua
·Hitz bat librea eta etikoa
·Maria, Karmengo Ama, Familiako Ama. Familia bide Mariarengana
·Lana eta oporrak kateatzeko arriskua
·Lan duin bat familiarentzat, familia bat bizitzarako
·Elizbarrutiko Caritasek antzemandako erronkak
·Elizaren Irakaspen Sozialaren Bilduma «Justizia eta Bakea» Kontseilu Pontifizioa (2005)
·Teresa Peña, argiaren eta ilunpeen margolariaren...
·Lourdesko ardoa
·Hiru data esanguratsu lanaren munduan
·Greba baten kronika eta gakoak
·Arantzazuko Ibilaldia: Kristau-elkarteak berritzeko eta bakea sendotzeko
·Gazte, eta fededun?
·Azkenekoekin eliza batean gau batez
·Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Adierazpen bateratua
·Bizi nahia eta itxaroteko arrazoia
·Bilbao, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Idazkia Elizbarrutietako Misioen Egunari buruz
·Martxoaren 8.a: badugu puska baterako!
·Jainkoaren aurpegiaren bila
·Gure etxea jasotzen
·Garizuma 2006: «Gure kristau elkarteak berriztatu»
·Zergatik ez dago liskar gehiago lan munduan?
·Bestelako mundu bat egin daiteke, zure esku dago
·Benedikto XVI.a Aita Santuaren mezua Gaixoaren Munduko Egunaren XIV. aldirako
·Erlijioa eskolan, bizitzen eta elkarbizitzen ikasteko
·Bizitzeko lan egin, ala lan egiteko bizi?
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·Aita Santuaren Mezua Etorkinaren eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren 92. aldirako
·Begoña Bohoyoren hileta-elizkizuneko homilia
·Industriako langile autonomoak
·Nire baitatik
·Esperantzak Eguberri
·Zientzia eta Fedea
·Vatikanoko II. Kontzilioa "amaitu" eta 40 urtera...
·Espetxeratuak ere geureak ditugu
·Xabier Muruaren testigantza
·Laneko istripuak
·2005eko Domund eguna: Ebanjelioa denentzat
·Misioa, atzoko eta gaurko misioaren bideak
·Egun honetako urakana
·Bizitzeko adina egoera guztietan: «pobreziaren emakume-aurpegia»
·Munduko bakearen bide zaila
·Elizaren aitormena Kooperatiben fundatzaileei
·Apaiz ordenatuko diren Michael eta Pello jesuiten testigantzak
·Inmigrazioa – Integrazioa: «Inor ez etorkizunik gabe»
·Ashabari, Itxaropenaren etxea
·Hiru hitz apal bezain benetako, urrezko ezteietan
·Kalekoak biak, harrizkoa bakarra
·Su nombre es Jesús. Ezagutzen al duk/n?
·Gure garaiko mistika kristaua
·El "Padre Nuestro" de dos laicos creyentes: M. Chavarría y A. Bikondoa
·Zer diozu Jainkoaz?
·Jesusen jarraitzaile
·Jainkoaz galdezka
·Lekukotasuna: Kontenplatzea maitatzea da
·Kirola gizatiartu
·Egunero euro bat Eritrearako!
·Iparra-Hegoa: etorkizun bat bera denontzat
·Etorkina etxean hartzen
·Eguberria bizi
·Erlijioa kulturan
·Bakeaz denok irabazi
·Jokin
·Arreta sozial gehiago familiari
·Parrokia: aske bizitzeko gunea
·Oñatin errefuxiatu, eta ehun urte bertan
·Baztertuak gizarteratzea, guztion erronka
·Koruko Andre Mariaren jai-eguna
·Nekazaria kontenplalari
·Memoria historikoaren ekarpenaz
·Unidad de España y juicio ético: egilearen hitzak liburuaren aurkezpenean
·Zibilizazio zaharkitua
·Azkenekoen alboan
·Lekaime Agustindar Kontenplalari baten testigantza
·Lourdes: Gaixoak eta zaintzaileak elkarrentzat osasun-iturri
·Osasuntsu gaixotasunean?*
·Manuel Unciti: Testigantza*
·Biktima larregi lan ezbeharretan. Segurtasun-gabezia larregi lanean
·Onena besteentzat: Testigantzak
·Onena besteentzat. Caritasen kanpaina
·Europara begira
·«Ez dago behin betiko bakerik. Bakea borroka da, egunero etsi gabe landu beharrekoa»
·Entrega*
·«Voces del Sur» en silencio
·Agerikoa izanagatik ere, bidegabea
·Ametsezko mundutik egiazkora (eta II)*
·Emakumearen aurkako tratu txarrak, erronka gizartearentzat eta elizarentzat
·Ametsezko mundutik egiazkora (I)*
·Ez gara geure baitakoak
·Bihotzaren hatsa*
·Ospitaletik espetxera?
·Baionako Apezpiku Pierre Molèresen homilia San Sebastian egunean
·¿A quién interesamos?
·Preso baten testigantza: Andra Maria Mesedetakoa, gure zaindaria
·Martuteneko Auzolandegia
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·

 
Langilea legealdi berriaren aurrean

Datozen lau urteotarako, Espainiako presidente hautatua izatea lortu du, berriro, Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Lerro hauen bidez, gogoeta egin nahi dugu hauteskunde-kanpainan egin zituen promesak eta inbestidura-eztabaidako hitzaldia gai hartuta, beti ere, gizarte eta lan-munduko arazoen inguruan eta, oro har, esandako gaiak txertatuak dauden gizarte-eredua hizpide dugula.

Izan ere, hainbat arrazoi direla-eta, batez ere, gaur egun nagusi den pentsamolde indibidualistak eta pragmatikoak nolabait kutsatu duelako, proiektu sozialistak erabat galdu dituela dirudi bere ezaugarri behinenak, eta, horren ordez, gizarte-baliabideak kapital handiaren interesen arabera kudeatzera mugatzen da. Esandakoaren adibide praktikoa da –ikusmolde liberalen gero eta pisu handiagoaren eraginez, segur aski– ia 18 urtez gobernu sozialista izan ondoren, euroa txanpon duten Europar Batasuneko estatuen batez bestekoak baino zerga-sistema epelagoa ez ezik, gizarte-gastu urriagoa dugula. Horrek erakusten digu Espainiako gobernu sozialistaren erreformismoa ez dela batere erradikala izan, ekonomiaren alor oinarrizko honetan.

Ez hauteskunde-kanpainan eta ez presidente hautagaitarako hitzaldian ere, ez du behartsuenen errealitateaz ia aipamenik egin, eta ez pentsa gutxi direlako izan denik, Espainiako biztanleen %20 baino gehiago bizi baitira pobrezia atalasearen azpitik (eta horietatik ehuneko esanguratsuak enplegua du). Hauteskundeetan sozialistek gizarte- eta lan-arloan hartutako konpromisoen artean daude, bi milioi lanpostu sortzea, langabezia tasa %7 baino handiagoa ez izatea, aldi baterako kontratuen kopurua %25era jaistea, emakume eta gazteen enplegua sustatzea eta lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 800 eurotaraino igotzea. Inbestidura-hitzaldian, presidentetarako hautagaiak iragarri zuen gizarte-agenteak deituko dituela (patronalak eta zentral sindikalak) ekonomia eta gizarte-akordio handi bat lortzeko, bertatik, hainbat erreforma adostu erator dadin, bai lanaren esparrura eta bai Gizarte Segurantzara. Proposamen hori ekonomiaren moteltze-atzeratze egoera erremedio gabekotzat hartzen den testuinguruan egin du, zeina higiezinen krisialdiarekin hasi baita azaleratzen. Horregatik, gastu publikoa bultzatuko zuela agindu zuen, etxebizitza babestuen eraikuntzan edota etxebizitzak birgaitzeko laguntzak emanez, eta eraikuntza sektoreko langabetuak birkokatzeko plana ere iragarri zuen. Aurreikus daitekeen eta etorkinengan eragina izango duen langabezia igoeraren aurrean, lanik gabe geratutakoen borondatezko itzulera sustatzea ere proposatu zuen, langabezia-laguntzari dagokion kopuru guztia aldi batean ordainduta edota kreditu txikiak emanez, beren jatorriko herrialdean bizitza-proiektu berri bat hasteko modua izan dezaten.

Proposatzen den programa ekonomiko hori hiru puntu nagusitan bermatzen da: sektore pribatuari laguntzen dion eta, aurkako egoeretan, politika sozialen kontra jardungo ez duen zerga eta aurrekontu politika; produktibitatea eta lehiakortasuna handitzea bilatzen duen politika ekonomikoa, horrek prezioen igoeran eragin negatiborik izan gabe; eta etengabeko gizarte-elkarrizketa, bi aldeen artean, beharrezkoak jotzen diren erabakiak hartzea posible izan dadin, ekonomiaren hazkundea eta egonkortasuna lortze aldera.

Norberaren aldez aurreko ideologiaren arabera, modu batera edo bestera hartu dute egindako proposamena. Batzuen iritzian, traizio egiten zaie proiektu sozialistaren hastapen ideologikoei, gizarte-eredu kapitalistaren defentsa hutsean geratzen baita. Beste batzuek egungo ezkerrari egozten zaion «konplexu intelektuala» aipatzen dute, ez direlako ausartzen, liberalek nahi bezala, aldaketa esanguratsuak aldarrikatzen ekonomia-gizarte politiketan (esate baterako, lege eta zerga loturetatik kapitala askatzea; lana ez, ordea), nahitaezkoak jotzen baitituzte horiek ekonomiaren eraginkortasuna handitzeko. Gizarte ongizatearen eredua gainbehera joan da, kapitalaren interesek enplegua prekarizatzea lortu duten neurrian. «Kontratu zaborrak» nagusi diren bitartean, goraipamenak egiten zaizkio «giza kapitalaren» garrantziari eta ezagutzaren ekonomiari, azken hau gizarte sektore pribilegiatuenera mugatzen bada ere. Etengabeko prezio igoeraren aurrean, zeinak nahitaez kontrolatu beharreko inflaziora eramaten baitu, ondorengo politika hau proposatzen dute: soldata kostuei eustea eta lan-kontratu moduak liberalizatzea. Ez diote, itxuraz, jaramonik egiten igoera horren arrazoi nagusiari: enpresa handien eta finantza erakundeen etekinak gora eta gora doaz, etengabe.

Posible al da beste estilo bateko ekonomia politika, Guztion Ona lortzera argiago eta nabarmenago orientatua? Zer puntutaraino dago pobrezia eta zaurgarritasun soziala konpontzeko borondate zintzoa? Zer motatako neurri ekonomikoak hartu behar lirateke ekonomia eraginkorragoa, zuzenagoa eta arrazionalagoa lortzeko?

Laino beltzak agertu dira ekonomiaren etorkizun hurbilean. Dirudienez, krisialdi ekonomiko baten ateetan gaude, dagoeneko sartuta ez bagaude ere. Hiru milioi langabetu izango omen ditugu laster, duela oso gutxi ezinezkoa iruditzen zitzaigun arren. Egia da ez dagoela oraingo egoera 80eko hamarkadakoarekin alderatzerik, urte haietan, 12 milioi inguruko biztanleria aktiboarekin heldu baitzen zifra horietara (hau da %20ko langabezia-tasak gainditzen ziren). Gaur, ordea, 20 milioi langiletik gora gara, eta langabezia-tasa %10 inguruan kokatuko litzateke. Dena den, horrek ez dio larritasunik kentzen arazoari, asko eta asko izango baitira gaizki pasako duten pertsonak eta egoerak eskatzen du pertsona horien duintasuna errespetatzen duten hastapen etikoetan oinarritu beharko direla hartzen diren neurriak.

Kontua ez da oinarrizko premiak estaltzea bakarrik, baizik eta pertsona guztien ahalmenak sustatzea, dauden baldintzetan daudela. Enplegua suntsitzen bada edo dagoena oso txarra baldin bada, behartsuenei, defentsa gutxien dutenei egiten zaie kalterik handiena. Hori saihesteko, adibide modura, enplegua lortzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat sozialki beharrezkoak diren lanak sustatu behar dira, intserzio enpleguen bitartez. Baldintza onetako enplegua sustatzeak, izan ere, lehentasuna izan behar luke Administrazioaren politika ekonomikoan, berak sortu behar ez badu ere, funtzio subsidiario modura denean izan ezik.

Gobernu berriak lau urteko aldia lortu du, zilegitasun osoz, gizarte ontasunerako komenigarrienak iruditzen zaizkion neurriak hartzeko, hauteskunde-programan hartutako konpromisoen arabera. Berari dagokio, hortaz, afektatuen kontsulta eta lankidetzaren bitartez, gizartearentzat etorkizun hobea ahalbidetzea. Guri, herritar modura, horren guztiaren jarraipena egitea dagokigu. Eta kristau gisa dugun erantzukizunak ere halaxe eskatzen du.

Donostia, 2008ko apirilaren 16a

Elizbarrutiko Idazkaritza Soziala – Justizia eta Bakea



   
 
Donostiako Gotzaindegia - Zabaleta kalea, 5 - 20002 Donostia
Harrera orduak:
astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
abuztuan 11:00-13:00
Telf.:943285000