PIO XII
Argitaldaria-Liburudenda
euskara | castellano
 
Iritzia
Idazkaritza Soziala - Justizia eta Bakea

   
     


Jainkoaren egarriz
Otoitzean
Iritzia
Bideoak



Elizbarrutiaren Ondarea


Biblia


Eliza ebanjelioaren zerbitzura

 

Iritzia
·Greba araupean?
·CARTA A ÁLVARO (La Razón egunkarian argitaratua, 2010ko uztailaren 16an)
·Lan-erreforma eta neurri ekonomiko berriak
·Pabloren «Gol»a
·Gogoko ez baduzu merkataritza sozietate hau, izan zaitez eskuzabal
·Bai, nahi dut
·Maiatzaren Lehena «zaharkitua»?
·Lana bizitzeko da
·Kristau izatea, hautu askea
·Martxoaren zortzia
·Fedearen objektibotasuna eta Eskritura
·Giltzak
·Komunikazioa eta egia politikoa
·Bere Hitza da nire elkarrizketa
·Bibliara itzuli
·Lanerako eskubidea?
·Esku Elkartuak, 2010eko kanpaina: «Gosearen aurka, zaindu Lurra»
·Krisialdi ekonomikoa, mehatxu larria gizarte bizikidetzarako
·Urte berrirako asmoak
·Bakea, bakea, bakea… eta inon bakerik ez! Sustraien bila
·Beste lan-erreforma bat ote datorkigu?
·Lanaren mundua gaur egun
·Krisialdia eta diru-sarrerak
·Begirada etikoa mundu sozio-laboralari
·Elkarrizketa soziala hizpide
·Zer etorkizun du Europa sozialak?
·Maiatzaren 21eko greba deialdiaren aurrean
·Eukaristia eta Osasun Pastoraltza: «Sinetsi, ospatu eta bizi eukaristia»
·Arizmendiarrieta: Palabras de la Hna. Postuladora Carmen Pérez
·Sormen handiko gizona eta besteei emana
·Familia Solidarioa
·Datorkigun lan-erreforma
·Begiak bihotzean
·Helegite baten zergatia
·Familian erlijiora esnatzen
·Emakumea eta laneko bereizkeria
·Oroimena eta itxaropena
·Bakezko besarkada
·Loiola Etxean, neure sendia neure zain
·Krisian, elkartasun-hazkundea
·Krisia gora eta krisia behera
·Goseari aurre egitea, guztion egitekoa
·Bakegintzarako hezitzaileak
·Urte berri, zaharrak berri
·Ez baduzu bizi nahi sozietate anonimo batean, ingurukoak ezagutu eta entzun
·Enplegu-erregulazioko espedienteak
·Boluntario izateak sendatu egiten du
·Krisialdi ekonomikoak izan ditzakeen irtenbideak
·Administrazio publikoa krisiaren aurrean
·2008-2009ko pastoral-urtearen hasiera
·Mesedeetako Amaren Eguna: Sentsibilizazio Astea
·Langileak al dira krisialdiaren errudun?
·Zer gertatzen da Europar Batasunean?
·Arrotz bainintzen eta… etxean hartu al ninduzuen?
·Biblia gaur-gaurkoa
·Krisialdiari irtenbideak bilatu nahian
·Talentua duzu... Non zaude bihotza...
·Itxaropenaren erromes
·Zertarako balio dute sindikatuek?: Oztopoak eta Ahalbideak
·Langilea legealdi berriaren aurrean
·Atzo eta gaur misiolari. Berrogeita hamar urte apaiz
·Nork bere bokazioa
·Eliza Solidarioa
·Sufritzen ari diren emakumeen ondoan
·Pobreziari eta elkartasunari buruzko gogoetak
·Behartsuekin, itxaropena suspertu
·Hitza hustu arte?
·Itxaropenez esan dezagun
·Seriotasuna eta sakontasun apur bat bizitzan
·Nolako gizarte-eredua nahi dugu?
·Beste era batera bizitzeko urrats bat
·Ama izan eta osasuna kontserbatu
·Lana, zertarako?
·Día del Inmigrante: Testimonio
·Lana eta etxeko bizimodua nola bateratu
·Un obispo vasco ante ETA liburuaren aurkezpena
·Ez duzu menperatuko
·Kontua ez da besteren bizkar bizitzea
·Berdin balio al dute bizitza guztiek?
·Fedea eskainiz sendotzen da
·Zergatik izan behar du kristauena bakarrik?
·Soldatena ote da errua?
·Mesedeetako Andre Mariaren Jaia. Sentsibilizazio Astea
·Erlijioa eta Euskal Kulturaren auzia
·Giza lanaren zentzua
·Azkenak aurrean
·Maiatzaren Lehen «langile» baten alde
·Bake-bidean erromes
·Kontu gaixotasun mentalari
·Ahal duenak berea egiten duen gizartean bizi gara
·Emakumearen gurutzea
·Mateo Zuppiren lekukotasuna, San Egidio Elkarteko kidea
·«Nire etorkizuna, pobreen ondoan». Pedro Arranbide, misiolari Eritrean
·Posible da
·Emakume langilearen egun berria
·Sinesten dut Jainkoarengan
·Txikiak
·Isil-gordeka bila
·Garizuma 2007: «Begirada zabaldu eta berritu»
·Aztertu beharreko gizarte-lan eredua
·Esku Elkartuak – Gosearen aurkako kanpaina: «Zuk badakizu irakurtzen, beraiek ez»
·Gotzaina Herri Irratian
·«Batez besteko soldata beherantz doa»: zerbaitek usain txarra du
·Harrera ona egiten eta elkarbanatzen dakien elkartea
·Erlijioak gaur zentzurik bai?
·Apaiz ordenazioa. Homilia
·Gizarte komunikazioan dena ez da libre
·Xabierko San Frantzisko, misioaren lekuko eta maisu
·Gosea: eskandalu lotsagarria
·Isiltasuna, meditazioa, otoitza
·Emakumeari etxean egiten zaion indarkeria: bidegabekeria eta gaitz moral larria
·Declaración del cardenal Bertone, nuevo secretario de Estado, sobre las reacciones islámicas
·2006-2007 Pastoral urtearen hasiera
·Audiencia General
·Babestu duintasuna. Bultzatu enplegua
·Irailaren 17ko angelusa
·Greba eskubidea zerbitzu publikoetan?
·Mozart, musikaren bikaintasuna eta talentua
·Hitz bat librea eta etikoa
·Maria, Karmengo Ama, Familiako Ama. Familia bide Mariarengana
·Lana eta oporrak kateatzeko arriskua
·Lan duin bat familiarentzat, familia bat bizitzarako
·Elizbarrutiko Caritasek antzemandako erronkak
·Elizaren Irakaspen Sozialaren Bilduma «Justizia eta Bakea» Kontseilu Pontifizioa (2005)
·Teresa Peña, argiaren eta ilunpeen margolariaren...
·Lourdesko ardoa
·Hiru data esanguratsu lanaren munduan
·Greba baten kronika eta gakoak
·Arantzazuko Ibilaldia: Kristau-elkarteak berritzeko eta bakea sendotzeko
·Gazte, eta fededun?
·Azkenekoekin eliza batean gau batez
·Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Adierazpen bateratua
·Bizi nahia eta itxaroteko arrazoia
·Bilbao, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Idazkia Elizbarrutietako Misioen Egunari buruz
·Martxoaren 8.a: badugu puska baterako!
·Jainkoaren aurpegiaren bila
·Gure etxea jasotzen
·Garizuma 2006: «Gure kristau elkarteak berriztatu»
·Zergatik ez dago liskar gehiago lan munduan?
·Bestelako mundu bat egin daiteke, zure esku dago
·Benedikto XVI.a Aita Santuaren mezua Gaixoaren Munduko Egunaren XIV. aldirako
·Erlijioa eskolan, bizitzen eta elkarbizitzen ikasteko
·Bizitzeko lan egin, ala lan egiteko bizi?
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·Aita Santuaren Mezua Etorkinaren eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren 92. aldirako
·Begoña Bohoyoren hileta-elizkizuneko homilia
·Industriako langile autonomoak
·Nire baitatik
·Esperantzak Eguberri
·Zientzia eta Fedea
·Vatikanoko II. Kontzilioa "amaitu" eta 40 urtera...
·Espetxeratuak ere geureak ditugu
·Xabier Muruaren testigantza
·Laneko istripuak
·2005eko Domund eguna: Ebanjelioa denentzat
·Misioa, atzoko eta gaurko misioaren bideak
·Egun honetako urakana
·Bizitzeko adina egoera guztietan: «pobreziaren emakume-aurpegia»
·Munduko bakearen bide zaila
·Elizaren aitormena Kooperatiben fundatzaileei
·Apaiz ordenatuko diren Michael eta Pello jesuiten testigantzak
·Inmigrazioa – Integrazioa: «Inor ez etorkizunik gabe»
·Ashabari, Itxaropenaren etxea
·Hiru hitz apal bezain benetako, urrezko ezteietan
·Kalekoak biak, harrizkoa bakarra
·Su nombre es Jesús. Ezagutzen al duk/n?
·Gure garaiko mistika kristaua
·El "Padre Nuestro" de dos laicos creyentes: M. Chavarría y A. Bikondoa
·Zer diozu Jainkoaz?
·Jesusen jarraitzaile
·Jainkoaz galdezka
·Lekukotasuna: Kontenplatzea maitatzea da
·Kirola gizatiartu
·Egunero euro bat Eritrearako!
·Iparra-Hegoa: etorkizun bat bera denontzat
·Etorkina etxean hartzen
·Eguberria bizi
·Erlijioa kulturan
·Bakeaz denok irabazi
·Jokin
·Arreta sozial gehiago familiari
·Parrokia: aske bizitzeko gunea
·Oñatin errefuxiatu, eta ehun urte bertan
·Baztertuak gizarteratzea, guztion erronka
·Koruko Andre Mariaren jai-eguna
·Nekazaria kontenplalari
·Memoria historikoaren ekarpenaz
·Unidad de España y juicio ético: egilearen hitzak liburuaren aurkezpenean
·Zibilizazio zaharkitua
·Azkenekoen alboan
·Lekaime Agustindar Kontenplalari baten testigantza
·Lourdes: Gaixoak eta zaintzaileak elkarrentzat osasun-iturri
·Osasuntsu gaixotasunean?*
·Manuel Unciti: Testigantza*
·Biktima larregi lan ezbeharretan. Segurtasun-gabezia larregi lanean
·Onena besteentzat: Testigantzak
·Onena besteentzat. Caritasen kanpaina
·Europara begira
·«Ez dago behin betiko bakerik. Bakea borroka da, egunero etsi gabe landu beharrekoa»
·Entrega*
·«Voces del Sur» en silencio
·Agerikoa izanagatik ere, bidegabea
·Ametsezko mundutik egiazkora (eta II)*
·Emakumearen aurkako tratu txarrak, erronka gizartearentzat eta elizarentzat
·Ametsezko mundutik egiazkora (I)*
·Ez gara geure baitakoak
·Bihotzaren hatsa*
·Ospitaletik espetxera?
·Baionako Apezpiku Pierre Molèresen homilia San Sebastian egunean
·¿A quién interesamos?
·Preso baten testigantza: Andra Maria Mesedetakoa, gure zaindaria
·Martuteneko Auzolandegia
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·

 
Elkarrizketa soziala hizpide

Azken hilabeteotan, hala estatu osoan nola Euskal Autonomia Erkidegoan, bai gobernuek eta bai lan-munduko gizarte indarrek elkarrizketa sozialari buruzko postura argiak hartu dituzte.

Beste ezer baino lehen, errealitatearen diagnostiko zuzena egin behar da. Guztien iritziz, ekonomiaren arloa gainditzen duen krisialdi larri baten aurrean gaude, baina, hain zuzen ere, krisiak ekonomian du eragin gordinena eta, gehiago zehaztera joanda, pertsonen ikuspegitik, prestakuntza eskaseneko langileak dira gehien nozitzen dutenak. Krisialdia ez da lan-mundutik sortu, baina, aldiz, langileengan du eragin bortitzena. Hala erakusten du bai langabeziaren igoera azkarrak eta bai lan-baldintzen okerragotze orokorrak.

Faktore asko sartzen dira tartean: garapen-bidean dauden herrialdeak (Txina, India eta Brasil, batik bat) munduko merkatura gehitu izanak laukoiztu egin du lan-eskaintza, azken 25 urteotan; teknologia aurrerapenak direla-eta, prestakuntzarik gabeko langileek egin ditzakete orain, lehen langile kualifikatuek soilik egiten zituzten zereginak; immigrazioa, enpresen deslokalizazioa… Horien guztien emaitza gisa, kualifikazio ertaineko langile asko lanik gabe geratu da. Eta, indarrean dauden irizpide neoliberaletan aldaketarik ez badator, langile-mugimenduari horrenbeste odol eta izerdi kostatako lan-eskubideak bueltatuko ez den iraganeko erlikia bilakatuko dira. Une honetan sortzen den enplegua, batik bat, bi muturretan sortzen da: elite prestatuentzako kualifikazio handiko lanpostuak edota etorkinentzat edo oso kualifikazio gutxiko langileentzat pentsatutako kalitate eskaseko postuak. Aldi baterako lana ere, momentu edo lan zehatz batzuetarako sortu zen arren, oraindik indar betean dago, eta horrek zuzeneko eragina du produktibitate apalean eta giza kapitalaren degradazioan.

Laneko prekarietatea ez da gertakari naturala, ez eta garapen teknologikoaren ezinbesteko fruitu ere. Estatuan, patronalak inposatu zuen, laurogeiko hamarraldiaren erdi aldera, aurreko hamarraldian hasitako krisialdiari erantzuteko. Prekarietate horren ondorioz, langilea etengabeko segurtasun faltan aurkitzen da: noiznahi gal dezakeen soldata baten menpe bizi da. Eta segurtasun falta ez da konpontzen aldi baterako kontratuak kateatuz. Aldiz, prekarietate handieneko kolektiboen borroka ahalmena indarra galduz joaten da.

Antzeko zerbait gertatzen da diru-sarrerekin. Hala, BPGan izan diren hobekuntzak oso bidegabeki banatu dira, nazioko errentaren banaketan lan-faktoreak duen partehartzea ikaragarri jaitsi baita. Eta desberdintasunek gora egin dute, politika fiskalak edo errenten gainekoak zuzentzen ez dituelako.

Soldatapekoei eta lanik aurkitu ezin dutenei egin die kalte handiena krisi ekonomikoak. OCDEren txostenen arabera, langileen soldata erreala, 1998tik hona, batez beste, urtean %1 ari da jaisten. Horregatik, Estatu osoa hartuta, aipatutako urte horretan, BPGaren %67 izatetik, 2008an, %49 izatera jaitsi zen. Euskal Autonomia Erkidegoari eta Nafarroari dagokionez, berriz, Elkartzen kolektiboaren arabera, %54tik %48ra jaitsi da. Kontuan izan behar da, bestalde, euskal langileen batez besteko soldata (Estatuko handienetakoa) %40 txikiagoa dela EBko batez bestekoa baino, eta soldatapekoen %42 inguruk pobrezia atalasetik azpiko diru-sarrerak dituztela.

Eta, hala ere, lan-erreformaren premia aipatzen da, behin eta berriro: soldata eta ordutegi baldintzak aldatu beharra, kontratua etetea merkatzeko premia eta oraingo pentsio-sistema erregulatzen duten arauen erreforma.

Ez da inon azalpenik ematen Ibex-35eko kide diren enpresetako exekutibo handien diru-sarrerei buruz, nahiz eta, zenbait kasutan –pentsioak eta gainerako ordainsariak barne–, urtean 14 milioi eurotatik gorakoak izan. Gobernuak ez lieke langileei soldatak kontrolatzeko eskatu behar, edo biztanleriari, oro har, bizi-maila jaisteko, hain ordainsari eskandalagarriak saihesteko ezertxo ere egiten ez duen bitartean. Gauza bera esan daiteke, zergak gutxitzearen edo kentzearen bitartez, laguntzak jaso dituzten enpresa handiez. Hala, esandako kontzeptu horiengatik, euskal enpresaburuek foru ogasunei 900 milioi € inguru gutxiago ordainduko dietela kalkulatzen da. Horiei erantsi beharrekoak dira, gainera, Elkarteen gaineko Zergaren beherakada eta Ondarearen gaineko Zerga baliogabetzea, hau da, 250 milioi euro gutxiago.

Europar Batasunean haize neoliberalak eta desarautzaileak dira nagusi, Lan zuzenbidearen modernizazioa (2007) izenburuko Batzordearen Liburu Berdean jasotzen den bezala. Idatzi horretan adierazten da lan-harremanen eredua zaharkitua dagoela, babes handiegia ematen duelako, eta langileen interesen aurka argi eta garbi dauden formula liberalizatzaileak proposatzen ditu.

Baldintza horietan egiten du Administrazioak elkarrizketa sozialerako deia. Indarrak oso desorekatuak daude eta enpresa erakundeen indarra hain da ahaltsua ze oso zaila izango baita prekarietatea areagotzeko egiten ari diren apustuari kontra egitea. Patronalaren ideologoek neurri liberalizatzaileak eskatzen dizkiote Gobernuari, baina elkarrizketa sozialeko prozesutik kanpo. Esperientziagatik badakite «dekretukadak» ez direla jendearen gogoko, baina «ezinbestekoak» jotzen dituzte. Era horretan, Administrazioak berak konbentzitu beharko ditu langileak «sakrifizio» horiek beren gain har ditzaten, beroriek erraztuko dutelakoan gainbehera ekonomikoari aurre egiteko modua.

Hori horrela gertatzen bada, bistan dago ez dela alde guztien arteko benetako elkarrizketa, baizik eta elkarrizketa sozialaren karikatura hutsa. Beharrezkoa izango da kapitalaren eta lanaren arteko etengabeko konfrontazio hori kontuan hartzea, zeina gogoeta xede izan baitu Elizako pentsamendu sozialak, harik eta oinarrizko formulaziora iritsi arte: «gizakiak izan dezala lehentasuna, kapitalaren gainetik». Prest ote gaude ondorio eraginkorrak ateratzeko?

Donostia, 2009ko uztailaren 16a

Elizbarrutiko Idazkaritza Soziala – Justizia eta Bakea



   
 
Donostiako Gotzaindegia - Zabaleta kalea, 5 - 20002 Donostia
Harrera orduak:
astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
abuztuan 11:00-13:00
Telf.:943285000