PIO XII
Argitaldaria-Liburudenda
euskara | castellano
 
Iritzia
Elizbarrutiko Idazkaritza Soziala - Justizia eta Bakea

   
     


Jainkoaren egarriz
Otoitzean
Iritzia
Bideoak



Elizbarrutiaren Ondarea


Biblia


Eliza ebanjelioaren zerbitzura

 

Iritzia
·Greba araupean?
·CARTA A ÁLVARO (La Razón egunkarian argitaratua, 2010ko uztailaren 16an)
·Lan-erreforma eta neurri ekonomiko berriak
·Pabloren «Gol»a
·Gogoko ez baduzu merkataritza sozietate hau, izan zaitez eskuzabal
·Bai, nahi dut
·Maiatzaren Lehena «zaharkitua»?
·Lana bizitzeko da
·Kristau izatea, hautu askea
·Martxoaren zortzia
·Fedearen objektibotasuna eta Eskritura
·Giltzak
·Komunikazioa eta egia politikoa
·Bere Hitza da nire elkarrizketa
·Bibliara itzuli
·Lanerako eskubidea?
·Esku Elkartuak, 2010eko kanpaina: «Gosearen aurka, zaindu Lurra»
·Krisialdi ekonomikoa, mehatxu larria gizarte bizikidetzarako
·Urte berrirako asmoak
·Bakea, bakea, bakea… eta inon bakerik ez! Sustraien bila
·Beste lan-erreforma bat ote datorkigu?
·Lanaren mundua gaur egun
·Krisialdia eta diru-sarrerak
·Begirada etikoa mundu sozio-laboralari
·Elkarrizketa soziala hizpide
·Zer etorkizun du Europa sozialak?
·Maiatzaren 21eko greba deialdiaren aurrean
·Eukaristia eta Osasun Pastoraltza: «Sinetsi, ospatu eta bizi eukaristia»
·Arizmendiarrieta: Palabras de la Hna. Postuladora Carmen Pérez
·Sormen handiko gizona eta besteei emana
·Familia Solidarioa
·Datorkigun lan-erreforma
·Begiak bihotzean
·Helegite baten zergatia
·Familian erlijiora esnatzen
·Emakumea eta laneko bereizkeria
·Oroimena eta itxaropena
·Bakezko besarkada
·Loiola Etxean, neure sendia neure zain
·Krisian, elkartasun-hazkundea
·Krisia gora eta krisia behera
·Goseari aurre egitea, guztion egitekoa
·Bakegintzarako hezitzaileak
·Urte berri, zaharrak berri
·Ez baduzu bizi nahi sozietate anonimo batean, ingurukoak ezagutu eta entzun
·Enplegu-erregulazioko espedienteak
·Boluntario izateak sendatu egiten du
·Krisialdi ekonomikoak izan ditzakeen irtenbideak
·Administrazio publikoa krisiaren aurrean
·2008-2009ko pastoral-urtearen hasiera
·Mesedeetako Amaren Eguna: Sentsibilizazio Astea
·Langileak al dira krisialdiaren errudun?
·Zer gertatzen da Europar Batasunean?
·Arrotz bainintzen eta… etxean hartu al ninduzuen?
·Biblia gaur-gaurkoa
·Krisialdiari irtenbideak bilatu nahian
·Talentua duzu... Non zaude bihotza...
·Itxaropenaren erromes
·Zertarako balio dute sindikatuek?: Oztopoak eta Ahalbideak
·Langilea legealdi berriaren aurrean
·Atzo eta gaur misiolari. Berrogeita hamar urte apaiz
·Nork bere bokazioa
·Eliza Solidarioa
·Sufritzen ari diren emakumeen ondoan
·Pobreziari eta elkartasunari buruzko gogoetak
·Behartsuekin, itxaropena suspertu
·Hitza hustu arte?
·Itxaropenez esan dezagun
·Seriotasuna eta sakontasun apur bat bizitzan
·Nolako gizarte-eredua nahi dugu?
·Beste era batera bizitzeko urrats bat
·Ama izan eta osasuna kontserbatu
·Lana, zertarako?
·Día del Inmigrante: Testimonio
·Lana eta etxeko bizimodua nola bateratu
·Un obispo vasco ante ETA liburuaren aurkezpena
·Ez duzu menperatuko
·Kontua ez da besteren bizkar bizitzea
·Berdin balio al dute bizitza guztiek?
·Fedea eskainiz sendotzen da
·Zergatik izan behar du kristauena bakarrik?
·Soldatena ote da errua?
·Mesedeetako Andre Mariaren Jaia. Sentsibilizazio Astea
·Erlijioa eta Euskal Kulturaren auzia
·Giza lanaren zentzua
·Azkenak aurrean
·Maiatzaren Lehen «langile» baten alde
·Bake-bidean erromes
·Kontu gaixotasun mentalari
·Ahal duenak berea egiten duen gizartean bizi gara
·Emakumearen gurutzea
·Mateo Zuppiren lekukotasuna, San Egidio Elkarteko kidea
·«Nire etorkizuna, pobreen ondoan». Pedro Arranbide, misiolari Eritrean
·Posible da
·Emakume langilearen egun berria
·Sinesten dut Jainkoarengan
·Txikiak
·Isil-gordeka bila
·Garizuma 2007: «Begirada zabaldu eta berritu»
·Aztertu beharreko gizarte-lan eredua
·Esku Elkartuak – Gosearen aurkako kanpaina: «Zuk badakizu irakurtzen, beraiek ez»
·Gotzaina Herri Irratian
·«Batez besteko soldata beherantz doa»: zerbaitek usain txarra du
·Harrera ona egiten eta elkarbanatzen dakien elkartea
·Erlijioak gaur zentzurik bai?
·Apaiz ordenazioa. Homilia
·Gizarte komunikazioan dena ez da libre
·Xabierko San Frantzisko, misioaren lekuko eta maisu
·Gosea: eskandalu lotsagarria
·Isiltasuna, meditazioa, otoitza
·Emakumeari etxean egiten zaion indarkeria: bidegabekeria eta gaitz moral larria
·Declaración del cardenal Bertone, nuevo secretario de Estado, sobre las reacciones islámicas
·2006-2007 Pastoral urtearen hasiera
·Audiencia General
·Babestu duintasuna. Bultzatu enplegua
·Irailaren 17ko angelusa
·Greba eskubidea zerbitzu publikoetan?
·Mozart, musikaren bikaintasuna eta talentua
·Hitz bat librea eta etikoa
·Maria, Karmengo Ama, Familiako Ama. Familia bide Mariarengana
·Lana eta oporrak kateatzeko arriskua
·Lan duin bat familiarentzat, familia bat bizitzarako
·Elizbarrutiko Caritasek antzemandako erronkak
·Elizaren Irakaspen Sozialaren Bilduma «Justizia eta Bakea» Kontseilu Pontifizioa (2005)
·Teresa Peña, argiaren eta ilunpeen margolariaren...
·Lourdesko ardoa
·Hiru data esanguratsu lanaren munduan
·Greba baten kronika eta gakoak
·Arantzazuko Ibilaldia: Kristau-elkarteak berritzeko eta bakea sendotzeko
·Gazte, eta fededun?
·Azkenekoekin eliza batean gau batez
·Bilbo, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Adierazpen bateratua
·Bizi nahia eta itxaroteko arrazoia
·Bilbao, Donostia eta Gasteizko Gotzainen Idazkia Elizbarrutietako Misioen Egunari buruz
·Martxoaren 8.a: badugu puska baterako!
·Jainkoaren aurpegiaren bila
·Gure etxea jasotzen
·Garizuma 2006: «Gure kristau elkarteak berriztatu»
·Zergatik ez dago liskar gehiago lan munduan?
·Bestelako mundu bat egin daiteke, zure esku dago
·Benedikto XVI.a Aita Santuaren mezua Gaixoaren Munduko Egunaren XIV. aldirako
·Erlijioa eskolan, bizitzen eta elkarbizitzen ikasteko
·Bizitzeko lan egin, ala lan egiteko bizi?
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·Aita Santuaren Mezua Etorkinaren eta Errefuxiatuaren Munduko Egunaren 92. aldirako
·Begoña Bohoyoren hileta-elizkizuneko homilia
·Industriako langile autonomoak
·Nire baitatik
·Esperantzak Eguberri
·Zientzia eta Fedea
·Vatikanoko II. Kontzilioa "amaitu" eta 40 urtera...
·Espetxeratuak ere geureak ditugu
·Xabier Muruaren testigantza
·Laneko istripuak
·2005eko Domund eguna: Ebanjelioa denentzat
·Misioa, atzoko eta gaurko misioaren bideak
·Egun honetako urakana
·Bizitzeko adina egoera guztietan: «pobreziaren emakume-aurpegia»
·Munduko bakearen bide zaila
·Elizaren aitormena Kooperatiben fundatzaileei
·Apaiz ordenatuko diren Michael eta Pello jesuiten testigantzak
·Inmigrazioa – Integrazioa: «Inor ez etorkizunik gabe»
·Ashabari, Itxaropenaren etxea
·Hiru hitz apal bezain benetako, urrezko ezteietan
·Kalekoak biak, harrizkoa bakarra
·Su nombre es Jesús. Ezagutzen al duk/n?
·Gure garaiko mistika kristaua
·El "Padre Nuestro" de dos laicos creyentes: M. Chavarría y A. Bikondoa
·Zer diozu Jainkoaz?
·Jesusen jarraitzaile
·Jainkoaz galdezka
·Lekukotasuna: Kontenplatzea maitatzea da
·Kirola gizatiartu
·Egunero euro bat Eritrearako!
·Iparra-Hegoa: etorkizun bat bera denontzat
·Etorkina etxean hartzen
·Eguberria bizi
·Erlijioa kulturan
·Bakeaz denok irabazi
·Jokin
·Arreta sozial gehiago familiari
·Parrokia: aske bizitzeko gunea
·Oñatin errefuxiatu, eta ehun urte bertan
·Baztertuak gizarteratzea, guztion erronka
·Koruko Andre Mariaren jai-eguna
·Nekazaria kontenplalari
·Memoria historikoaren ekarpenaz
·Unidad de España y juicio ético: egilearen hitzak liburuaren aurkezpenean
·Zibilizazio zaharkitua
·Azkenekoen alboan
·Lekaime Agustindar Kontenplalari baten testigantza
·Lourdes: Gaixoak eta zaintzaileak elkarrentzat osasun-iturri
·Osasuntsu gaixotasunean?*
·Manuel Unciti: Testigantza*
·Biktima larregi lan ezbeharretan. Segurtasun-gabezia larregi lanean
·Onena besteentzat: Testigantzak
·Onena besteentzat. Caritasen kanpaina
·Europara begira
·«Ez dago behin betiko bakerik. Bakea borroka da, egunero etsi gabe landu beharrekoa»
·Entrega*
·«Voces del Sur» en silencio
·Agerikoa izanagatik ere, bidegabea
·Ametsezko mundutik egiazkora (eta II)*
·Emakumearen aurkako tratu txarrak, erronka gizartearentzat eta elizarentzat
·Ametsezko mundutik egiazkora (I)*
·Ez gara geure baitakoak
·Bihotzaren hatsa*
·Ospitaletik espetxera?
·Baionako Apezpiku Pierre Molèresen homilia San Sebastian egunean
·¿A quién interesamos?
·Preso baten testigantza: Andra Maria Mesedetakoa, gure zaindaria
·Martuteneko Auzolandegia
·Sentitu misioa zeure bihotzean
·

 
Beste lan-erreforma bat ote datorkigu?

Asko dira laneko legeria lehenbailehen erreformatu beharra dagoela aldarrikatzen dutenak, hori omen delako modu bakarra egungo krisi ekonomikotik onik ateratzeko. Erreforma horren xedea, batez ere, enplegatzaileen interesen barruan –aldi baterako edo betiko– sartzen ez diren langileen kaleratzea erraztea eta merkatzea litzateke.

Ofizialki, Espainian, biztanleria aktiboaren %20ra hurbiltzen da langabezia-tasa eta, horrekin batera, biztanleria ez aktiboa ugaldu egin da, langile asko «desanimatuen» sailean sartu baitituzte, etsita, ez direlako jada lanpostu bila saiatzen. Bestalde, gazteen %30ek aldi baterako lana dute eta beste %22, ezkutuko ekonomian enplegatzen dira.

Gobernu zentraleko lehendakariak Ekonomia Iraungarrirako Lege Proiektuaren oinarriak aurkeztu dituenean, hainbat neurri iragarri ditu «negoziazio kolektiboaren sistema aldatzeko; enpresetako barne malgutasuna hobetzeko; enplegua aldi batean doitzeko xedearekin lanaldi murriztuaren erabilera sustatzeko; kontrataziorako pizgarrien politika berrikusteko, baliabideak enplegu politika eraginkorragoetara bideratuz; enplegurako zerbitzu publikoak indartzeko eta laneko bitartekaritza hobetzeko, eskura dauden tresna guztien bitartez; guztiak ere dualtasuna eta gure lan-merkatuko behin-behinekotasun tasa murriztera zuzendutako neurriak».

Ideia horietan oinarriturik, Ekonomiako ministroak –bigarren lehendakariorde ere bada– kontratu eredu berri bat sortzea proposatu du lanaldi partziala eta langabezia prestazioa konbinatuko lituzkeena, une horretan –osorik edo partzialki– enpresarentzat beharrezkoak ez diren langile haientzat. Lanaldiaren murrizketak enpresak ordaintzen dion soldata proportzioan jaistea ekarriko luke eta, osagarri modura, langabezia prestazio partzial bat kobratuko luke langileak.

1924an, Alemanian sortutako kurzarbeit (lanaldi murriztua) ereduaren aplikazioa litzateke. 1957an berriro ezarri zuten eta oso erabilia izan zen 70 eta 80ko hamarkadetan, eraikuntzaren sektorean. 2008an berriro abian jarri zuten. Sistema horrekin honako hau bilatzen da: enpresak dituen langileei eustea lan-kargan beherakada esanguratsua jasan arren. 27.000 enpresa baino gehiagok erabili dute formula hori eta bi urtetik gora egoera horretan egon litezkeen milioi eta erdi langile hartzen ditu barnean. Enpresak soldataren %60-70 inguru ordaindu behar du (langilearen seme-alaba kopuruaren arabera) eta Administrazioak estaltzen du gainerakoa, baita Gizarte Segurantzaren kotizazioa ere, lanaldi murriztuko zazpigarren hiletik aurrera. Enpresa-batzordeak esku hartze garrantzitsua izaten du neurriaren ezarpena onartzeko orduan. Egiten diren kalkuluen arabera, Alemaniako estatuak, aurten, 5.000 milioi euro gastatuko ditu kontzeptu horretan, baina, ordainetan, 530.000 lanpostu mantenduko dituzte. Eta ez da hori abantaila bakarra, enpresek, langile kualifikatuak galdu gabe, kostuak arintzen baitituzte eta langileek, lehen baino gutxixeago kobratuko badute ere, denbora gehiago dute ezagutzak birziklatzeko eta lan-merkatuan hobeto lehiatzeko. Administrazioak, bere aldetik, langabezia laguntza osoaren eta ordaintzen duen partzialaren arteko aldea aurrezten du, eta, azkenik, langabezia-tasak txikiagoak direnez, gizarteko ezinegona ez da hain larria.

Eredu horren antzekoak aplikatzen dituzte Danimarkan –aitzindari izan zen, bere garaian– eta Herbeheretan, non lanaldiaren murrizketak, ezinbestean, heziketarekin batera joan behar baitu. Horregatik, birziklatze-planik ez baldin badago, Gobernuak ez du finantzatzen edota, enplegu murrizketa finantzatu ondoren gertatzen bada, birziklatze-planik gabe, jasotako diru-laguntza (edo parte bat) itzuli egin beharko dute. Suedian, berriz, ordaintzeko arazoak dituzten enpresei, Gizarte Segurantzako kotizazioak atzeratzeko kredituak eta erraztasunak ematen dizkiete. Neurri horietan guztietan ikusten da langileak berak sortu ez duen krisialdiaren ondorioak gehiegi sufritu ez ditzan ahalegintzen direla, ekonomiaren aldetik behintzat, hala, giza duintasuna manten dezan.

Espainian, hogei urtetik gora dira antzeko tresna bat badagoela, oso gutxi erabili baldin bada ere: lanaldia murrizteko erregulazio-espedientea. Automobilgintzaren sektorerako sortu zen, batez ere, behin-behinekotasun handia zela-eta, enpresaburuek kontratuak ez berritzeko joera hartu baitzuten. Gaur egun, patronaleko ordezkariek diote oso komenigarria litzatekeela «malgu-segurtasuna» deitzen diotena ezartzea, hau da, kontratu eta kaleratzeetan enpresaburuentzat malgutasun handiagoko sistema bat, horrekin batera, langileak enplegua bilatzeko erraztasun handiagoa izango lukeelarik, alegia, kalitate handiagoko heziketa eta estatuaren laguntzak arazorik gabe enplegua alda dezan. Baina, langileen diru-sarrerak bermatzeari buruz ez dute ezer esaten.

Patronala, nolanahi ere, adierazi dutenaren arabera, ez dago prest gastu handiago horri aurre egiteko diru-sarrera publikoak bermatuko dituen zerga-sistema aldatzeko, jendeak zerga horiek era progresiboan ordain ditzan, hau da, sarrera handienak dituenak, proportzioan, gehiago ordaintzen duela, hala, dauden errenta diferentziak murriztuz joan daitezen.

Beldur gara ez ote den nagusi aterako, beste behin ere, pentsamolde indibidualista, norberak ahal duen etekin handiena ateratzea, alegia, eta lege erraztasunak bilatzea «negozioa egiteko» eta kontrol publikoa ahal den txikiena izan dadin. Hori horrela baldin bada, emaitza kaltegarria izango da beti ahulenentzat. Gizarteak kohesioa galduko du eta etorkizuna goibelagoa eta ilunagoa izango da. Proiektu gizatiarrago batetik aldentzen ariko gara. Dirua bihurtuko dugu jainko eta, hura kontentatzearren, giza sakrifizioak eskaini beharko dizkiogu. Hori bai, ahaleginduko gara sakrifikatuak besteak izan daitezen.

Donostia, 2009ko abenduaren 16a

Elizbarrutiko Idazkaritza Soziala - Justizia eta Bakea



   
 
Donostiako Gotzaindegia - Zabaleta kalea, 5 - 20002 Donostia
Harrera orduak:
astelehenetik ostiralera 9:30-13:30
abuztuan 11:00-13:00
Telf.:943285000