SAKRAMENTU PASTORALTZARAKO ORIENTABIDEAK. Plangintza orokorra DONOSTIAKO ELIZBARRUTIA. Oinarrizko dokumentuak 15 Gure kristau-elkarteetako ekintza pastoral sakramentala (Bataioa, Ezkontza, eta Eukaristia) egokiago gara dadin argibideak. “Arau eta inposizio” baino haratago, “orientabide eta iradokizun” izan nahi dute: horregatik konponbide-sorta baino gehiago, estimulu izan nahi dute ekintza pastorala ebanjelizatzaileagoa eta misiolariagoa izate aldera.
APAIZIK EZ DENEKO OSPAKIZUNAK. Elizbarrutiko argibideak DONOSTIAKO ELIZBARRUTIAApaizik ez deneko ospakizunak sendotzea eta hobetzea gure elizbarrutian jarriak ditugun lehentasunezko ekintzak dira, mordoska dira eta jada parrokietan egiten direnak. Argibide hauek, ba, zuzentzeko gai izango diren laikoak eta religioso-erlijiosak prestatzea eta esperientzia hau sendotzea dute helburu. Ondo zaindu, bideratu, eta zuzendu beharreko errealitate bat da: asmo horrekin argitaratzen da.
JESUS. Hurbilketa historikoa J.A. PAGOLALiburu honek Jesusen pertsonarengana, haren misteriora eta mezura hurbiltzen lagunduko dio irakurleari. Hori izan da egilearen asmoa. Jesusi buruzko ikerlan historikoaren emaitza zehatzak ematen ditu hizkera erraz eta ulerterrazean. Nor izan zen Jesus? Zertan azaltzen da Jesusen pertsonaren indarra eta haren mezuaren berezitasuna? Nola amaitu zen haren ametsa? Galdera hauek eta hauen antzeko beste asko argitzen laguntzeko gogo biziz idaztia dago liburua.