inicio

 es |

BerriOn Gotzainaren karta

Bookmark and Share WhatsApp Whatsapp

Gotzaindegia Seminariora

 

Elizbarrutiaren egunerako gure Gotzainak joan zen azaroan plazaratu zuen gutunean hauxe iragarri zigun:

«Kurtso honetan zehar ondarearen berregituratze proiektura gauzatzera goaz helburu honekin: gure ondare higiezinaren zati bat alokatu, sarrera eramangarriak izan eta gure ondare erlijiosoa zaintzeko. Berregituratze honen lehenengo urratsa hauxe izango da: Gotzaindegiaren egoitza Seminariora aldatzea. Bigarren urratsa berriz, Gotzainaren etxea eta bulegoa Artzain Ona Katedralera eramatea. Era honetan aipatutako helburuarekin alokatu ahal izango ditugu Zabaleta 5ean eta Urdaneta 10an ditugun ondasunak. Uztailean egin genuen Kontseilu Presbiteralaren ezohiko batzarra, eta bertan aurkeztu genuen zehaztasunez ondarearen berregituratze asmo hau, guretzat hain muinekoa den Elizbarrutiko kuriaren kokapenari eragiten diona. Ahalegin hau guztiona eta guztiontzat izatea espero dugu, baliabide gutxien dituzten parrokiei etorkizunean bere ondarea zaindu ahal dezaten laguntzeko».

Hirutan laburbil ditzakegu erabaki hau oinarritzeko ditugun irizpideak:

1. Elizaren autofinantzaketa: Elizaren beharrei gure baliabide propioekin erantzutea, katolikoon betebehar saihestezina da. Iraganean laguntza publikoak jaso izan bagenituen ere, etorkizuneko kontuak autofinantzaketan oinarriturik egin beharko ditugu.

2. Zailtasuna dutenekin solidario izan: Landu dugun egitasmoak baliabideak era eskuzabalean banatzea eskatzen du, ahalbide gehiago dituzten tokietatik (Donostiako erdigunea),  Elizbarrutiko beste toki batzuetan estuasun gehiago dituzten tokiei beraien ondarea zaintzen lagundu ahal izateko.

3. Jasangarritasuna, etorkizunari begira: Ez ginateke zuhurrak, gure ekonomia beharrei ondarea salduz erantzungo bagenie. Garrantzitsua da gero etorriko direnak kontuan izatea; horregatik erabaki dugu gure ondarearen zati bat alokatzea, urtero baliabide jasangarriak lortzeko eta elizaren autofinantzaketa errazteko.

Arrazoi ekonomikoez gain, Gotzaindegia Seminariora aldatzeak badu beste helbururik ere: Elizbarrutiko Kurian taldeko lan-eredua bultzatzea; zail gertatzen da hori Zabaleta kalean zazpi solairutan banatutako bulegoetan. Gure gotzainak bere gutunean zioen bezala: «Ahalegin hau guztiona eta guztiontzat izatea espero dugu».